Askotan aipatu ditugu eta maiz erabiliko ditugu. Izan ere, Ezinbestekoen zerrendan jarri nituen. Hemen daukazue inprimatzeko moduko eredu bat:
Montessori eskoletan erabiltzen dituztenak egurrezkoak izaten dira, eta nahi izanez gero erosteko moduan izango dituzue hainbat lekuetan. Nik inprimatu eta plastifikatuta erabiltzen ditut, ordea.
Txartel hauekin zenbakien barrunbeak aztertu eta azaleratzen ditugu. Zenbakiak nola eratuta dauden ikusi egiten dugu eta horrela zenbaki sistema hamartarra bereganatzeko prozesuan ezinbesteko lagun bilakatzen dira.
Den den, txartelen erabilerak benetako zentzua izan dezan, kopuruak alboan eraikitzen joatea ezinbestekoa da. Edo beste modu baten ikusita, kopuru bat esku artean darabilgun bakoitzean jo beharko genuke txarteletara zenbakia eraikitzeko.