Aurreko baten aritu ginen zenbaki sistema hamartarra aztertzen. Gaur kontzeptu hau lantzeko proposamen bat egitera nator. Montessori eskolatan erabiltzen dituzten Seguinen taulak betetzeaz ari naiz. Ez da antolatzeko kontu zaila eta irudi bakarrean ikusiko eta ulertuko duzue proposamena zein den. Argazkikoa, nik etxean kartulinan eginda daukadan imitazioa da.
Benetakoak, egurrezko egiturak izaten dira. Ikusi honako irudia, bestela.
Erosi beharrean eraiki nahi izanez gero, materialen zerrenda ez da luzea:
- Zenbakien Montessori txartelak beharko ditugu.
- Kartulina bat behar da hamar aldiz 10 idatzita daukana Montessori txarteletako zenbakien tamaina berarekin.
- Kontatzeko objektuak; nire kasuan txotxekin egin dut, baina babarrunak edo harriak ere izan daitezke. Are gehiago, baliteke umeren batek txotxak lotzeko gomekin arazoak izatea. Kasu hoerietan babarrunak eta tapak izango dira aproposagoak.
- Ariketa regletekin osatu daitekenez, regleten kaja gertu izatea komeniko da.
Poliki eta lasai egiteko ariketa da. Kopuruak hartu, kontatu, paketeak egin eta dagokion txartela jarri hamarrekoari eraikitzen ari den zenbakia eratzeko.
Zein adinetan egin daitekeen, norberak ikusiko du, baina oso ohikoa da HHko azken urtea eta LHko lehenengo urtean egotea umea prest.
Zenbaki haundiagoekin ere egin daiteke:
Hori bai, umeak berak bete behar du taula. Ez du balioa irakaslea betetzen ikusteak. Behin baino gehiagotan egin daiteke, eta ahal bada, bakoitzak berea. Taula osoa betetzea luzea izan daitekenez, zatia betezea ere aukera bat da, edo regleten atala ez egitea, edo umeek binaka jardutea. Eta taula bete eta gero, argazkia atera eta etxean edo gelan jartzea ere ez da idea txarra.