Matematika manipulatiboa: Ezinbesteko materialen zerrenda

Webgune honetako proposamenak irakurtzen jardun baduzue, ikusiko zenuten ez naizela behar dena baino gehiago erostearen zalea. Are gehiago, etxean eraiki daitezkeen proposamenak oso,oso gustuko ditut. Horrelako proiektuetan sartzeak erabakiak hartzea, materialak aurreikustea,  neurtzea eta azken finean burua argi izatea eta eskuak erabiltzea eskatzen dutelako. Hala ere, manipulazioaren bidea hartzea erabakitzen duzuenontzako uste dut oso inportantea dela oso maiz erabiliko dituzuen materialak eskura izatea eta asko erabiliko dituzuenez kalitate minimo batekoak izatea. Eta horrek, askotan, erostea esan nahi du.

Zerrenda hau egingo nuke, bada, erosteko modukoekin:

 

Erregletak + 10 oinarriko materialak:

20160123_10000020160321_205539

 .

.

.

.

.

.

.

Bloke geometrikoak:95045_Jugueterapia

Dienes-en bloke logikoak (eta etiketa logikoak):

images (8) images (7)

 .

 .

.

.

.

.

.

Metro flexiblea (jostunen metroa):

descarga (6)

 .

.

.

.

.

.

.

Balantza (digitala edo pisuekin orekatzekoa):

20160124_103337images (9)

 .

.

.

.

.

.

.

.

Polikuboak edo legoak:

policubos

 .

.

.

.

.

.

.

.

.

 Erosi gabe, eraikitzeko modukoak edo han eta hemen biltzeko modukoak, baina oso inportanteak hala ere:

100eko taulak eta zenbaki-lerroak:

21 ehuneko taulak

.

.

.

.

.

.

.

Zatikiak lantzeko materialak:

20160412_003627

 .

.

.

.

.

.

 Geoplanoa:

descarga (8)

 .

.

.

.

.

.

.

.

Zenbakien Montessori txartelak:

images

19 base 10 ehunetik gora

 .

.

.

.

.

.

.

 .

Bolumen jakineko ontzi sorta bat:

19 bolumenak

 .

.

.

.

.

.

Tangrama:

20160409_185750

 .

.

.

.

.

.

 Erlojua:

20160228_112132

20160228_111724

 .

.

.

.

.

.

.

.

 Palillo eta gomak  (edo babarrun eta tapoiak):

20160409_152116

 

Erosteko modukoak direnak denak batera erosi beharrik ere ez dago; poliki-poliki erosten joan daiteke, eta urtebetetzeak…aprobetxatu oparitzeko. En fin, horrelakoak norberak erabakitzeko kontuak direnez, nik zerrenda hona ekartzearekin nire zatia bete dut. Hortik aurrerakoak zuen kontu!

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/04/29/matematika-manipulatiboa-ezinbesteko-materialen-zerrenda/

9 comments

Skip to comment form

    • Amaia on 30th apirila 2016 at 2:31 pm
    • Reply

    Eskerrika asko. Oso baliagarria benetan

    • Amaia on 30th apirila 2016 at 2:31 pm
    • Reply

    Benetan baliagarria. Hainbeste materialekin mareatu egiten gara. Mila esker.

    • Amaia on 30th apirila 2016 at 2:32 pm
    • Reply

    Benetan interesgarria. Hainbeste materialekin mareatu egiten gara. Mila esker.

    1. Milesker zuri, beste behin!

    • Fran on 30th apirila 2016 at 8:37 pm
    • Reply

    http://www.euro-didactica.com/popup_image.php?pID=1772&osCsid=g6kr763pmiapp0e4qbg2nodd95

    Niri be ondo etorri zitzaidan cm^3 (edo mililitroa, ml), dm^3 (edo litroa,L), dezilitroa (dl) eta zentilitroa (cl). Plastikozkoak eta enkajableak goiko irudian erakusten den moduan. Eta metroko listoiak metro kubikoa eraikitzeko.

    Sokak ere ondo egoten dira (hilobala; https://encrypted-tbn1.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcTBeX1UezummUl3ohYYm_gXZ48sca7zcLCfN4it5hUIiwAX-nYSEg) soka zatiak neurtzeko eta baita, gutxi gora beherako zatiketak egiteko.
    Adibidez, neurtzen da luzera jakin bat (120 cm esate baterako) eta proposatzen da “neurtzea” zenbat den erdia, herena, laurdena eta abar, moztu barik jakina. Eta proposatzen jake erditik tolestea muturrak berdinduz eta tolestura neurtuz.

    Kostatzen zait azaltzea. Igual irudi honek azaltzen du zelan lortu herena: https://drive.google.com/open?id=0B9Do4o0gnd8qR1BJT3FCSDhzN1E
    Modu berberean beste zatidurak.

    Milesker eta asteburu on bat!

    • Fran on 30th apirila 2016 at 8:40 pm
    • Reply

    Ai! Parkatu, oraintxe konturatu naiz dm^3 hortxe dagoela. Ezabatu mesedez nire iruzkina. ESkerrik asko.

    1. LAsai! Gainera 10-oinarriko materialei nik normalean ematen ez diedan enfokea eman diezu; bolumenak adieraztekoa, hain zuzen ere. Beraz, ongi etorriak izan daitezela zure ekarpenak beste behin. Listoienak gogorarazi dit gure gelan eraiki genuen Kl eta Hl-en argazkiak ekartzeko dauzkadala. Ea noiz biltzen dudan horretarako fundamentua!

        • Fran on 1st maiatza 2016 at 8:20 am
        • Reply

        Fundamentua, esportatzeko lain eta gehiagorako ere badago hemen!

        1. :))

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.