A ze parea, karakola eta barea

Etxeko txikienen (eta ez hain txikien) ibilbide logikoa eraikitzeko tresnak eta bideak proposatzen jarraitzen dugu.  “Bikote, ordenazio eta sailkapenak: zubi logikoak eraikitzen” izeneko sarreran, umeek logikaren arloan egiten duten bideari buruz jardun genuen. Ordenazioak egiteko ideiak bildu genituen aurreko sarrera baten, eta gaur BIKOTEKAKETEI helduko diegu.

Inteligentzia logiko-matematikoaren garapenean ezaugarriak behatu eta antzekotasun eta diferentziak aztertuz, ezaugarri komuna aukeratu eta horren arabera bikoteak egiten ditugu ariketa mota honetan. 

Etxeko txikienek egiteko moduko bikotekaketak pentsa ditzakegu eta baita 5 zentzumenak aktibatzeko modukoak ere; zailtasun ezberdinekoak, gainera.  Adinak aipatzea ez dut gustuko, baina gure txikiena 18 hilabeteren bueltan prest zegoen, adibidez, bikotekaketa errazenei heltzeko. Ez dakit tipikoa den, arraroa den, goizago ere hasi daitekeen ala berandu den…denetarik egongo da, baina datu hau emanda, “etxeko txikienak” diodanean benetan txikienekin egin ditzakegun proposamenak ere badaudela azpimarratu nahi dut.

Gaur bikotekaketak egiteko bi aukera aurkeztuto ditut eta gero, beti bezala poliki-poliki, joango naiz proposamen gehiago eginaz.

BIKOTEAK IKUSMENA ERABILIZ:

Koloreekin jarduteko aukera asko daude. Gainera, posiblea da umea bi urte bete baino lehenago prest egotea bikotekaketa hauekin jarduteko. Etxeko jostailuak erabili ditzakegu besterik gabe. Koloreak izan ezik, beste ezaugarri guztiak berdinak dituzten piezak aukeratu beharko genituzke.

20160424_12525920160424_125357

Gelatan edo inguruan dituzuen umeen artean koloreak bereizteko arazoak dituztenak badaude, jakin ezazue http://coloradd.net helbidean aurkituko duzuela proposamen oso interesgarria koloreak “bereiztu” ditzaten, horretarako sinboloak erabiliz. Gure webgune hau jarraitzen duen Fran-ek eman zigun honen berri komentarioen atalean.

BIKOTEAK UKIMENAREKIN JARDUTEKOAK:

Botilen plastikozko tapoiak erabili ditut eta bertan testura ezberdineko materialak kolatu pistola termikoa erabiliz. Bide batez, aprobetxatuko dut plastikozko tapoiek ikaragarrizko erabilera izan dezaketela azpimarratzeko. Ikusiko duzue nola poliki-poliki agertzen joango diren proposamen askotan! 20160424_120228

Kontua da tapoi horietan benetan edozein testura itsasti daitekela. Nik plastilina, kartoia, babarrunak, tapoi metalikoak, fitxa leun batzuk eta goma-espuma moduko bat itsasi nituen, baina aukera ezberdin mordoa dauzkagu. Zailtxoagoa egitea nahi badugu, adibidez, tapoi “tematikoak” egin daitezke eta lekale ezberdinak itsatsi: lentejak, garbantzuak, arroza, babarrunak…edo laztasun ezberdinak dituzten lija zatiak.

Modu ezberdinetara jolastu daiteke, gainera. Aukera bat tapoiei buelta eman eta binaka altxatuz bikoteak egiten jardutea da baina oso, oso gustuko izaten dute begiak itxi eta zorro baten tapoiak sartuta eskuekin ukituz bikoteak egitea.20160424_122856

Ukimenarekin lotuta, tamainaren araberako proposamenak ere egin daitezke:

20160424_120715

 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/04/24/a-ze-parea-karakola-eta-barea/

2 comments

    • Fran on 25th apirila 2016 at 9:57 am
    • Reply

    Oso joku ingeniotsuak.
    Orain bote prontoan otu zait, baita ere begiak itxita, ez parekatzeko baizik eta identifikatzeko, zaporeen jokua. Beti ere kantitate txiki-txikietan eta erabili litekeenak … yogourta, marmelada diferenteak, esnea, sagar zati txikiak, beste furta zatiak, gatz ale gutxi, azukre alde gutxi … kamomila …

    Honetarako imajinatzen dut adina handiagotxua izan behar dela.

    Usaimena be agian erabili daiteke parekatzeko. Flasko txikitan, estalita, jarri kanela zatiak, limoi azalak, kamomila loreak, ereinotz hosto ehota, lanadare usaintsuak, romero … . Usain bakoitza bi flaskotan legoke eta jokua izango litzteke parekatzea. Begiak itxita jakina.
    Nik jolastuko nuke!

    1. Badauzkat bai, horrelak proposamenak. Segi, segi adi!Eta ikusten da nire filosofia jaso duzula eta burua zabalik eta martxan daukazula.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.