Banaka jarduteko ariketa edo jolasak ekartzen ditut gaurkoan; lasai aritzekoa. Eta jolasokin, geometriaren aspektu jostagarrietako bat ukituko dugu.
Bi dimentsiotako puzzleak direla esan daiteke. Tangrama da ezagunena, baina bestelakoak ere badaude. Beti bezala, erosteko material asko aurkituko dugu jostailu dendetan. Pentamino, Katamino, IQ twist, 3 dimentsioatako egiturak osatzekoak… baina, nola ez, eraiki ere egin daitezke. Erraz, gainera. Egurra, papela edo EVA goma erabiliz eta jolasaren zailtasuna erabiltzaileari egokituz, gainera: umeen eta ez hain umeen gogo eta trebeziekin koordinatuta jokatzeko aukera duakagu.
Lehenenego aldiz, gainera, inprimatzeko moduko artxiboak gehituko ditut sarreran bertan. Nik neuk egin ditudan proposamenak dira, pdf formatuan. Horregatik besterik ez bada ere, pozik nago! Tira ba, inprimatu, plastifikatu nahi baduzue eta jolastera!