Ikasketak aspaldi bukatu dituen bati zatikien batuketa nola egiten den galdetuz gero ahora etortzen zaion lehenengo hitza MKT izaten da. Kuriosoa da; behin baino gehiagotan konprobatu izan dut. MKT zertarako egiten zen galdetuz gero, ordea, askori gertatzen zaie baita ere ez jakitea. Ea ba gaur gai hori argitzen dugun. Bideo batzuk grabatu ditut zatikien batuketa eta kenketak material manipulatiboekin nola egiten diren jasotzeko. Gero, idatziz egingo genukeen prozedura ere ikusiko duzu bideotan. Ez dira luzeak; 5-6 minutu hartzen ditu bakoitzak. Ea zer iruditzen zaizkizuen:
6 comments
Skip to comment form
Oso ideia ona! Erraza ikasleek ulertzeko!
Author
Milesker!
Eskerrik asko.
Legoak erabili izan ditut nik zatikien gaia lantzeko. Eta oso gustuko izan dute 3. mailako haurrek.
Author
Legoak aipatzen dizkidan bigarrena zara, eta bai, badaukat asmoa Legoekin proposamenak egiteko. Zenbat aukera ematen dituzten! Gainera gelan ikasleek gustuko dituzte zuk diozun moduan…Ea hurrengo asteetan agertzen diren gure txoko honetan!
Bideoak primeran ikusten dira eta oso mami-mamira doaz, nire ustez.
Author
Milesker beste behin, Fran!