Bikote, ordenazio eta sailkapenak…zubi logikoak eraikitzen

14 tuerkak ordenatu 2Gure etxe digital honetan oso sarri proposatuko ditut bikoteak, ordenazioak (txikitik haundira edo alderantziz) eta kriterio anitzei begiratuz sailkapenak egiteko jarduerak.

Oso inportanteak dira umeen ibilibide osoan. DBH eta batxilergoan ere sarri egin izan behar  izaten dira horrelako ariketak, sekula pentsatuko ez genuekeen esparruetan, gainera.

Hala ere, eta beti bezala, bere biziko garrantzia dauka horrelakoekin aritzeak HHko eta LHko lehenengo urteetan; 5 zentzumenak aktibatuz ahal bada, gainera. Usaimeneko, ukipeneko, dastatuz jarduteko, entzunaz eta nola ez ikusiz egiteko ariketak proposatuko dizkizuet hurrengo sarreratan. Izan ere, matematiken gaian erlazioak ikusten eta deskribatzen jakitea ezinbestekoa da, gero ondorioak atera eta aurreikuspen berriak egiteko. Edozien ikerketa matematiko txiki eta haundiren eta orohar inteligentzia logiko-matematikoaren oinarrietako bat da. Egitura logiko hauek umearen buruan garatzen joan daitezeen erlazio sinpleenetatik hasi beharra dago, poliki-poliki aurrera eginaz, haurraren momentuaren arabera.  Oraingoz, argazki batzuk utziko ditut hemen, zertaz ari naizen ikus dezazuen.

14 egurra luzera azalera ordenatu (1)

luzera eta azaleraren arabera ordenatuta

9 ordenatu koloreak 1

koloreen intentsitatearen arabera ordenatuta

                                             

13 ordenatu kopurua

formari begiratuta sailkatu eta gero, kopuruaren arabera ordenatuta

7 stikeez sailkapena koloreak

stikeez panpintxoak, koloreei begiratuta sailkatuta

2 bikoteak pintzak koloreak

koloreei araberako bikotekaketak

 

 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/07/bikote-ordenazio-eta-sailkapenak-zubi-logikoak-eraikitzen/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.