Aspalditxo geldo ari naiz bloga elikatzen. Zergatik? Bada, nire indarraren zati handi bat azpiko honetan jarri dudalako azken hilabeteetan: Gaur publikatu dituzte bai bideoa eta bai KIMU proiektuaren katalogoa. Ikaselkar Hezkuntza Argitaletxearen eskutik sortutako materiala da. Matematikaren atalaren garapenean nire alea jarri ahal izan dut, proiektua sortzen jardun duen taldearen kidea izan bainaiz. Esan dezaket …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/05/03/kimu-a-loratzen-denean/
Mar 24 2021
Denborapasak… denbora pasatzeko baino gehiagorako
Honako artikulua Goienako Puntuan publikatutako artikuluari lotzen zaio. Izan ere, azken boladan denborapasa izena hartzen duten jarduera interesgarrien bila aritu naiz. Eta baita aurkitu ere! Bidean konturatu naiz lehenago ere heldu izan diodala horrelakoak hona ekartzeari. Beraz, hasiko naiz blog honetan agertu direnei helduz. Hanoiko dorreak. Shikaku jolasa Sudokua Etxeorratzak Kolam irudiak Hitomezashi sareak Origamia …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/03/24/denborapasak-denbora-pasatzeko-baino-gehiagorako-i-nonogramak/
Mar 14 2021
2021eko martxoaren 14a: urteurrena eta matematikaren eguna
Iaz, gaurko egunez, gutako gutxik gogoratuko genuen Matematikaren Nazioarteko Egunean geundela. Burua konfinamenduan zentratuta eukiko genuen gehienok. Aurten, beraz, dagokion garrantzai eman nahi diogu matematiketan.eus-en. Matematikaren garapenak gure arrazonamenduan eta logikaren garapenean ezinbesteko ekarpena egiten dutelako; analikiko eta kritikoak izateko tresnak ematen dizkigulako eta mundua hobeto ulertzen laguntzen digulako. Gora matematika ulergarri, jolasti, gozagarri, anitz …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/03/14/2021eko-martxoaren-14a-urteurrena-eta-matematikaren-eguna/
Mar 13 2021
Matematikaren historiaren denbora-lerro interaktiboa
Mathigon.org helbidean matematikaren garapenaren denbora-lerroa aurkitu dut oraingoan. Hona hemen bertara iristeko lotura. Bertan sartzen bazarete, ikusi ahal izango duzue Ka 20000. urtean kokatzen den Isahngo hezurrarekin abiatuta, gaur egundaino egin diren aurkikuntza matematiko inportanteenak ageri dira. Lerroa interaktiboa da, gainera. Pertsonaia bakoitzaren gainean edo aro bakoitzaren gainean klikatuz gero, aurkikuntzak eta aroaren ezaugarri nagusiak …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/03/13/matematikaren-historiaren-denbora-lerroa/
Ots 19 2021
Integral mugatuen izaera ulertzeko
Batxilergoko 2. mailan, integrazio teknikak lantzen dira eta segidan, integralen aplikazioa lantzen da. Jatorrizko funtzioa kalkulatzeaz aparte, kurben azpiko azalerak eta bolumenak kalkulatzearekin lotzen da ikasturte honetan integrala. Integralaren eragiketatik azalerarako urratsean, tartean, Rienmann-en azalera diskretuan batukariak sartzen dira. Batukari horiek dira lehen aipatu ditudan bi ideiak lotzen dituztenak. Eta urrats lotzaile hori ondo ulertzeko …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/02/19/integral-mugatuen-izaera-ulertzeko/
Ots 04 2021
Same but different: behaketa-lan matematikoa
Behaketa lanean jardutea kognitiboki aberatsa izateaz aparte, matematikoki ere oso interesgarria izan daiteke. Behaketa lanetan ohituta egoteak ekar dezake aurrean daukazunaren ezaugarriak ondo aztertzea, aspektu ezberdinen artean loturak egitea, patroiak aurkitzea, patroien inguruko hipotesiak egitea, hauek konprobatzea… Esango nuke edozein zientzialariren oinarrizko ezaugarria edo gaitasuna dela behaketa sakonetan jarduteko sena. Eta, seguruena, behaketa sakon horiek …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/02/04/same-but-different-behaketa-lan-matematikoa/
Urt 14 2021
5. urteurrena matematiketan.eus-ena
2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue! Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/
Abe 08 2020
2019-2020ko artikuluak ordena kronologikoan
234 artikulu bildi ditugu guztira aurtengoekin. Urtea arraro joan da eta matematiketan.eus-en ikusten da, beste urte batzutan baino artikulu gutxiago egin baititut. Proposamen geometrikoei egin diet leku berezia. Segiden lanketa moduen bilduma ere egin nuen, zailtasunaren arabera ordenatuta. Musikaren lanketa matematikarekin lotuta egiteko plantillak sortzen ere aritu nintzen. Gehiago luzatu gabe, hemen doaz guztiak, berrienetik …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/12/08/2019-2020ko-artikuluak-ordena-kronologikoan/
Abe 06 2020
DA! Durangon, Taupada matematikoak
Durangoko Azokan, aurten bertsio birtualean, beste aukera literario eta ludiko asko eta askoren artean, badaude bi, modu berezian azpimarratu nahiko nituzkeenak. HHko zein LHko lehenengo urteetan etxean zein ikastetxeetan zein ludoteka zein udalekutan DERRIGORREAN eskura izan beharrekoak direlako ekarri ditut hona. KONTA-KONTARI kartei buruz ari natzaizue: Karta-sortak izaki, makina bat jolas egiteko aukera ematen dute. …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/12/06/da-durangon-taupada-matematikoak/
Aza 28 2020
Klarionarekin egindako erronkak
Banator, beste behin, twitter-en aurkitutako kontu batekin. Badago traola bat, #sidewalkmath, non partaideek haien herrietako espaloi, plaza eta bideetan, lurrean, klarionaz marraztu edo irudikatutako matematikako ariketak jasotzen dituzten. Batzutan ikusten da ikastetxera bidean egindako lanak direla, ikasleen jakinmina pizteko asmoz egindakoak-edo. Beste batzuk, berriz, pentsamendu matematikoa kalera ekartzearekin lotzen dute gaia. Covid-aren krisarkein, gainera, indarra …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/11/28/klarionarekin-egindako-erronkak/