20 arteko eragiketak egiteko gailua

2-3 minutuko bideo laburra daukazue azpian. Berehala ulertzen da proposamena. Eskulan gutxirekin, material konkretuak erabiliz eragiketak egiteko aukera ematen du. Facebook-en aurkitu dut. Hemen doakizue, klik bakarrean.  PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/01/27/20-arteko-eragiketak-egiteko-gailua/

Dorre geometrikoaren jolasa

Bloke geometrikoak ezinbesteko material manipulatiboen zerrendan jaso nituen bere momentuan. Proposamen sorta bat ere egin genuen bere momentuan. Hona, bada, beste proposmen berri bat; sinplea eta martxan jartzeko erraza! Materialeen zerrenda: Hexagono sorta bat duen orria, dadoa eta bloke geometrikoak. Jolas arauak: Bi aldaera (gutxienez) onartzen ditu: Dorreak eraikitzera jolastu: Jokalari bakoitzak dadoa bota eta horrenbeste bloke …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/01/27/dorre-geometrikoaren-jolasa/

Gabonetako etxerako lana DBHkoentzako

Hemen nator matematicascercanas.com helbideko Amadeo Artachoren beste proposamen batekin. Badauka eragiketatik, badauka ekuaziotik eta badauka logikatik. Irudiak ondo behatzea ere inportantea izango da. Beste azalpenen beharrik ez dagoenez,besterik gabe ekin ebazpenari! Ea kalkulatzen dituzuen errege-magoen balioak eta azken eragiketarenak! PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/01/08/gabonetako-etxerako-lana-dbhkoentzako/

Gabonetako etxerako lanak batxilergokoentzako

Hona hemen batxilergoko 2. maila ikasten ari direnen ikasleentzako ariketa egokia: PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/18/gabonetako-etxerako-lanak-batxilergokoentzako/

Euskal Herriko neurri zaharrak

Berria egunkariak argitaratutakoa da honako irudi hau. Benetan interesgarria!! Bestelako hitzak soberan daudenez, zuzenean argazkia erakutsiko dizuet. Ondoren, gelan gai honi heltzeko proposamena egiten dizuet. (Oharra: Irakurle baten oharra jaso dut argazkian bi akats daudela adierazteko. Kintala 100kg-ren baliokidea dela alde batetik eta erraldea 4,8 kg-ren baliokidea beste aldea batetik. Infografian kg-ren ordez g unitatea …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/09/euskal-herriko-neurri-zaharrak/

Zenbakien faktorizazioa

Irudi koloretsua eta artikuluaren titulua begiratuta, berehala asmatuko duzue zein den jarduera. Zenbakiak osagai lehenetan faktorizatuta daude kolore-kode bat jarraituz.  Jarduera hau gelan egin nahi izanez gero, plantilla bat jarriko dizuet eskura. Eredu honetatik sortutako  jolas komertziala ere badago helbide honetan. PrimeClimb deitzen da jolasa. Goian aipatu dizuedan plantilla hemen daukazue, eskura:  Ea gustuko duzuen! …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/09/zenbakien-faktorizazioa/

Partxisa eta ikerketa estatistikoa

Bideo batekin nator gaur. Bertan ikusten da nola erabiltzen duten partxis partida bat kontzeptu estatistikoak praktikatzeko. Batezbestekoa, maiztasun taula, moda, mediana eta zoriaren kontzpetua arakatu daitezke jolas bat erabiliz. Bukaeran, gainera, hausnarketa eta egituratzea eginez amaitzen dute. Bikaina! Matematika manipulatiboaren ildoak bete-betean hartzen ditu!  PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/09/partxisa-eta-ikerketa-estatistikoa/

Abenduak 3: Euskararen eguna (III)

Hona hemen Lazkao Txikiren hausnarketa sinple, argi eta humoretsua!! 3. urtez jasotzen duzue gai honen gaineko proposamena webgune honetan. Aurreko urteetakoak hemen dauzkazue erabilgarri: 2016ko proposamena 2017ko proposamena Aurtengoa ez da oso proposamen matematikoa, edo bai…zergatik ez dugu aurten bertsoa egiten gai honen ingurukoa? Hona Oihana Iguaranek iazko bertso txapelketa nagusiko finalaurrean, Iruñean, ahots ederrez …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/02/abenduak-3-euskararen-eguna-iii/

Bi jolas: Geometriatik eta IKTetatik

Sare sozialak arakatzen sarri aritzen naiz, eta benetako altxorrak topatu izan ditut. Proposamen edo ideia erraz baina interesgarriak. Hemendik dauzkazue bi. Eskulanarekin abiatuta Proposamena, argazkiak ikusita ulertuko duzue berehala: Eskulana zein den ikusi da, ezta? Gero, ondo zukutu behar dena da erabilera. Begira nolako zerrenda ateratzen den: Librean jostatzen uztea, beti bezala, material berria aurkezten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/02/geometriarako-bi-ideia-eskulanetik-eta-iktetatik/

Bizitzako harreman-aferak matematikan islatuta

Aurrekoan matematicascercanas.com helbideko Amadeo Artacho-k bidalitako animazio hau bilatu nuen twitterren: Nola ez, segidan jarri zaitzaidan burua nire bizitzan izandako harreman esperientziak animazioko kontzeptu matematikoekin alderatzen. Nire bizipen pertsonalez ez dut hemen gehiago jarriko; zuei ere ez dizuet horrelakorik eskatuko. Konparazio-lana egiteko balioko dizuenaren  esperantzan gehitzen dut animazioa. Hau da; izan al duzue inoiz harreman …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/11/24/bizitzako-harreman-aferak-matematikan-islatuta/