Abe 03 2017

Abenduak 3: Euskararen eguna (II)

Berriz ere iritsi zaigu eguna! Iazkoan proposamen hau egiten bagenuen, aurten ere bagatoz beste proposamen-jolas batekin. 2-3 minutuko bideoa jaso dut eta hemen jartzea pentsatu. (Eskerrak, bide batez, bideoa helarazi didan Xabierri!) Bideoa ikusi ahala datu eta xehetasunen bilaketa-jarduera egitea proposatzen dizuet.    Behin baino gehiagotan ikusi beharko duzue bideoa eta momenturen baten geratu ere bai. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/03/abenduak-3-euskararen-eguna-ii/

Aza 28 2017

Finantza-sistema ulertzeko ipuina

Bideoa ikusi besterik ez da egin behar gaur. Hizlaria Hernan Casciari argentinarra da. Kazetaria, idazlea eta editorea da bera. Bai argentinako eta eta baita Espainiako hainbat medioetan ikusi eta irakurri ahal izan dugu bere lana. Bideo honetan, bere alabak finantza-sistema ulertu dezan asmatutako ipuina kontatzen du TEDx hitzaldi baten. 22 minutu irauten du bideoak, baina …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/28/finantza-sistema-ulertzeko-ipuina-b/

Aza 26 2017

Etxerako jardueren kutxa (I)

Aurreko baten (aspalditxo, azken asteotan motel ibili bainaiz webgunean elikatzeko orduan) etxerako lanen inguruko nire ikuspegiaz jardun nuen. Hasierako pintzelada bat bota nuen. “Etxerako lanak” artikuluan. Gero, Arizmendi ikastolako gurasoekin egindako saioetan, konpromezua hartu nuen etxean egiteko moduko gauzak hemen, webgunean, zintzilikatzen joateko. Horri heltzeko asmoa daukat artikulu honetan eta segidan etorriko diren beste askotan. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/26/etxerako-jardueren-kutxa-i/

Aza 26 2017

Goienako Puntuako artikulua (VI)

  Egunotan ikusi dut hurrengo artikulua idaztea dagokidan garaian gogoratzen dudala aurrekoa webgunean publikatu gabe daukadala oraindik.  Hemen doakizue publikatu zuten moduan aparteko artxiboan:         Kovalevsky eta Mirzhakani Beti bezala, hartu tartea lasai irakurtzeko. Eta zuen iritzia emateko aukera ez galdu!  PartekatuemailFacebook0Google+0TwitterPinterest1Linkedin

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/26/goienako-puntuako-artikulua-vi/

Aza 26 2017

Azaroan han eta hemen: Arizmendin gurasoekin, Ikastolen Etxean eta Kukumikun

Azken artikuluaren data begiratzen baduzue, ikusiko duzue ia hilabetea egin dudala hemen ezer gehitu gabe. Horrek ez du esan nahi, ordea, geldi egon naizenik!  Begira, begira! ARIZMENDI IKASTOLAKO GURASOEKIN Ikasturte hasieran Arizmendi ikastolako LHko gurasoei aukera eskaini genien matematika manipulatiboen ildoa ezagutzeko eta etxean matematika lantzeko ideiak jasotzeko. Guraso askok erakutsi zuten interesa eta 5 …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/26/azaroan-han-eta-hemen-arizmendin-gurasoekin-ikastolen-etxean-eta-kukumikun/

Urr 29 2017

Line Rider; lerroak lerroan

Geometriarekin lanean ari garenean, hainbat momentutan lerro itxi, ireki, zuzen eta kurbatuen kontuekin jarduten dugu. LHko lehenengo urteekin lotzen da kontzeptu hau, baina egia esan, lerroa DBHn eta batxilergoan ere lanak ematen dituen irudi geometrikoa da. Gaur animazio bat ekartzen dut; Edward Grieg-ek “Peer Gynt” antzezlanerako idatzi zuen “In the Hall of the Mountain King” …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/29/line-rider-lerroak-eta-lerroak/

Urr 28 2017

Aginako bisita

Pasa den astean Aginako Eskola Txikiko guraso talde batekin egin nuen larunbat goiza. Nola ez,  matematiken gaiaren inguruan aritu ginen eta matematika manipulatiboek eskaintzen dituzten aukerak aztertu genituen, batez ere etxera begira. Gero eta gehiago dira gai honen inguruan interesa erakusten duten gurasoak eta hori oso seinale ona da. Azken finean, azken boladan asko entzun …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/28/aginako-bisita/

Urr 22 2017

LEGO®ekin grafiko estatistikoak eta probabilitatea

Ondoren datorrena frugalfun4boys.com helbidean aurkitu dut. Webgune hau Sarah Dees-ek elikatzen du. 5 umeren ama da eta homeschooling-a aukeratu dute bere etxean umeen bide akademikoa egiteko. Sarah-k bere webgunean sarri egiten ditu proposamenak LEGO®ekin jarduteko. Askotan STEAM estiloko erronkak jartzen ditu, beste batzutan eraikuntza gidatuak ikusiko ditugu eta matematikekin lotutakoak ere egoten dira. Nola ez, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/22/legoekin-grafiko-estatistikoak-eta-probabilitatea/

Urr 22 2017

Buruketak edo egoerak sortzen, elkarlanean

Actiludis.com webgunean eta facebook-eko “Grupo cálculo ABN” taldean sarri ibiltzen naiz proposamenak arakatzen. Jose Mª de la Rosa Sánchez-ek elikatzen du. Actiludis-en gai ezberdin asko ukitzen dituzte, baina matematikei dagokienez, batez ere ABN metodologian zentratuta jarduten dute.  Hortan ari nintzela,  buruketekin zerikusia daukan ideia eta ekimen interesgarria aurkitu dut.  Kokapen moduan, inoiz aipatu dugu eta …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/22/buruketak-edo-egoerak-sortzen-elkarlanean/

Urr 08 2017

Etxerako lanak

Gai honi heltzea askotan pentsatu izan dut, baina geroagorako utzi izan dut beste horrenbestetan, gaia luzea zelakoan eta argudioak ongi bilduz eta adibideak jarriz jokatu beharko nuelakoan. Nagikeriak jota, alegia! Pasa den astean, hara non, topo egin nuen nire postura ongi baino hobeto islatzen duen argazkiarekin. Gazteleraz dago, baina hain ondo adierazten du pentsatzen dudana, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/08/etxerako-lanak/