Bideoa ikusi besterik ez da egin behar gaur. Hizlaria Hernan Casciari argentinarra da. Kazetaria, idazlea eta editorea da bera. Bai argentinako eta eta baita Espainiako hainbat medioetan ikusi eta irakurri ahal izan dugu bere lana. Bideo honetan, bere alabak finantza-sistema ulertu dezan asmatutako ipuina kontatzen du TEDx hitzaldi baten. 22 minutu irauten du bideoak, baina …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/28/finantza-sistema-ulertzeko-ipuina-b/
Aza 26 2017
Etxerako jardueren kutxa (I)
Aurreko baten (aspalditxo, azken asteotan motel ibili bainaiz webgunean elikatzeko orduan) etxerako lanen inguruko nire ikuspegiaz jardun nuen. Hasierako pintzelada bat bota nuen. “Etxerako lanak” artikuluan. Gero, Arizmendi ikastolako gurasoekin egindako saioetan, konpromezua hartu nuen etxean egiteko moduko gauzak hemen, webgunean, zintzilikatzen joateko. Horri heltzeko asmoa daukat artikulu honetan eta segidan etorriko diren beste askotan. …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/26/etxerako-jardueren-kutxa-i/
Aza 26 2017
Goienako Puntuako artikulua (VI)
Egunotan ikusi dut hurrengo artikulua idaztea dagokidan garaian gogoratzen dudala aurrekoa webgunean publikatu gabe daukadala oraindik. Hemen doakizue publikatu zuten moduan aparteko artxiboan: Kovalevsky eta Mirzhakani Beti bezala, hartu tartea lasai irakurtzeko. Eta zuen iritzia emateko aukera ez galdu! Partekatu
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/26/goienako-puntuako-artikulua-vi/
Aza 26 2017
Azaroan han eta hemen: Arizmendin gurasoekin, Ikastolen Etxean eta Kukumikun
Azken artikuluaren data begiratzen baduzue, ikusiko duzue ia hilabetea egin dudala hemen ezer gehitu gabe. Horrek ez du esan nahi, ordea, geldi egon naizenik! Begira, begira! ARIZMENDI IKASTOLAKO GURASOEKIN Ikasturte hasieran Arizmendi ikastolako LHko gurasoei aukera eskaini genien matematika manipulatiboen ildoa ezagutzeko eta etxean matematika lantzeko ideiak jasotzeko. Guraso askok erakutsi zuten interesa eta 5 …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/26/azaroan-han-eta-hemen-arizmendin-gurasoekin-ikastolen-etxean-eta-kukumikun/
Urr 29 2017
Line Rider; lerroak lerroan
Geometriarekin lanean ari garenean, hainbat momentutan lerro itxi, ireki, zuzen eta kurbatuen kontuekin jarduten dugu. LHko lehenengo urteekin lotzen da kontzeptu hau, baina egia esan, lerroa DBHn eta batxilergoan ere lanak ematen dituen irudi geometrikoa da. Gaur animazio bat ekartzen dut; Edward Grieg-ek “Peer Gynt” antzezlanerako idatzi zuen “In the Hall of the Mountain King” …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/29/line-rider-lerroak-eta-lerroak/
Urr 28 2017
Aginako bisita
Pasa den astean Aginako Eskola Txikiko guraso talde batekin egin nuen larunbat goiza. Nola ez, matematiken gaiaren inguruan aritu ginen eta matematika manipulatiboek eskaintzen dituzten aukerak aztertu genituen, batez ere etxera begira. Gero eta gehiago dira gai honen inguruan interesa erakusten duten gurasoak eta hori oso seinale ona da. Azken finean, azken boladan asko entzun …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/28/aginako-bisita/
Urr 22 2017
LEGO®ekin grafiko estatistikoak eta probabilitatea
Ondoren datorrena frugalfun4boys.com helbidean aurkitu dut. Webgune hau Sarah Dees-ek elikatzen du. 5 umeren ama da eta homeschooling-a aukeratu dute bere etxean umeen bide akademikoa egiteko. Sarah-k bere webgunean sarri egiten ditu proposamenak LEGO®ekin jarduteko. Askotan STEAM estiloko erronkak jartzen ditu, beste batzutan eraikuntza gidatuak ikusiko ditugu eta matematikekin lotutakoak ere egoten dira. Nola ez, …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/22/legoekin-grafiko-estatistikoak-eta-probabilitatea/
Urr 22 2017
Buruketak edo egoerak sortzen, elkarlanean
Actiludis.com webgunean eta facebook-eko “Grupo cálculo ABN” taldean sarri ibiltzen naiz proposamenak arakatzen. Jose Mª de la Rosa Sánchez-ek elikatzen du. Actiludis-en gai ezberdin asko ukitzen dituzte, baina matematikei dagokienez, batez ere ABN metodologian zentratuta jarduten dute. Hortan ari nintzela, buruketekin zerikusia daukan ideia eta ekimen interesgarria aurkitu dut. Kokapen moduan, inoiz aipatu dugu eta …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/22/buruketak-edo-egoerak-sortzen-elkarlanean/
Urr 08 2017
Etxerako lanak
Gai honi heltzea askotan pentsatu izan dut, baina geroagorako utzi izan dut beste horrenbestetan, gaia luzea zelakoan eta argudioak ongi bilduz eta adibideak jarriz jokatu beharko nuelakoan. Nagikeriak jota, alegia! Pasa den astean, hara non, topo egin nuen nire postura ongi baino hobeto islatzen duen argazkiarekin. Gazteleraz dago, baina hain ondo adierazten du pentsatzen dudana, …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/08/etxerako-lanak/
Urr 08 2017
Segidekin jolasean
KOKATU GAITEZEN Segidak HHko lehenengo urteetatik hasi eta batxilergoko azken urterarte presente dauden jarduera matematikoak dira. Presentzia masibo eta jarrai horrek badauka bere zentzua. Izan ere, esan daiteke segidek eta materialeen sailkapen eta ordenazio logikoek antzerako prozesu mentalak aktibatzen dituztela: Aurrean daukagun materiala edo egitura aztertu eta behatu egin behar da, nolabait errepikatzen den patroia bilatu behar …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/08/segidekin-jolasean/