Indiako hegoaldean egiten omen dituzte irudi geometriko eder hauek. KOLAM deitzen diete; “edertasuna” haien hizkuntzan. Arrozarekin egindako tinta erabiltzen dute marrazkiak egiteko eta artearekin ezezik espiritualitatea eta naturarekin lotura gisa ere ulertzen omen dituzte irudiok. Matematikarien interesa piztu izan dute, irudien deskribapen urratsek konputazioarekin izan dezaketen lotura dela eta. Ulertzen dut baretasun eta isiltasunean marrazteko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/09/konfinamendurako-eskulana-ii-kolam-irudiak/
Api 09 2020
Konfinamendurako eskulana (I): Paperezko lorea
Eskulan gisa jarduteko proposamena da gaur hemen aurkituko duzuena. Paperarekin egingo den lana nahiko erraza da eta etxeko txikienek ere egin ahal izango dituzte haien ekarpenak. Horri gehitzen badiozue elkarlanean jarduteko aukera, bada, arratsalde pasa on bat egin ahal izango duzue. Zein material behar duzuen? Bi kolore ezberdinetako A4 folioak. Emaitza nolakoa izango den? Nola …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/09/konfinamendurako-eskulana-i-paperezko-lorea/
Mar 06 2020
2020ko Martxoak 8aren harira
Gaur egin dugu gure ikastolan Martxoaren 8aren inguruko lanketa eta ekintza eta, tartean, gurutzearen laurdenaren ariketa eginez eraiki dugu egun honetako sinboloa. Igandean herrietan elkartuko gara gai honen inguruan? Hala izan bedi! PartekatuemailFacebook0TwitterPinterest0
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/03/06/2020ko-martxoak-8/
Mar 01 2020
Koma gora eta urpekontzia behera
Egun batzuk dela artikulu bitxi honen berri izan nuen twitterren; ingelesez idatzita dago eta canada.com helbidean publikatu zuten 2013an. Artikuluak atentzioa emanda, gaiaren inguruan apur bat gehiago begiratzen hasi naiz eta arazo bera aipatzen duen beste hau ere aurkitu dut, oraingoan gazteleraz) Artikuluaren arabera Espainian eraiki zuten S80 urpekuntzia. Kalkuluetan hamartarretan “komak” gaizki kokatzeagatik-edo (ez …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/03/01/koma-gora-eta-urpekontzia-behera/
Mar 01 2020
Anamorfismoa ikastolan
Pasa den urtarrilean ekin genion gure ikastolan, Arizmendi Ikastolan, “anamorfismo” izeneko arte-lan espaziala eraikitzeari. Anamorfismoa zer den? Bada objektu edo tresna sorta bat ageri da bertan, ustez, sakabanaketa kaotikoan. Objektuok berez badute beraien izaera eta funtzio propioa banan-banan hartuta. Denen artean eratzen duten multzo horri leku konkretu batetik (eta bakarretik) begiratuta, ordea, osotasunaren ikuspegia jasotzera pasatzen …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/03/01/anamorfismoa-ikastolan/
Ots 29 2020
Martxoak 8a laurdenekin ospatuko dugu?
Gogoratzen al duzue “Quarter the cross” jarduera egiteko proposamena egin nizuela orain dela hilabete batzuk? Badaezpada artikulua hemen jarriko dizuet eskura jardueraren nondik norakoak ikus ditzazuen. Tira, bada. Pasa den azaroak 26an Beasaingo BHIko DBH2 mailako ikasleek egin zutena eredu hartuta, antzerako zerbait egiteko ideiarekin natorkizue aurtengo Martxoak 8a ospatzeko: elkarlanean mosaiko morea eraikitzea! Konkretuki, …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/02/29/martxoak-8a-laurdenekin-ospatuko-dugu/
Ots 21 2020
“Zifraz zifra” jolasa: Erraza jolasteko eta sinplea martxan jartzeko
Jolas proposamen ezin errazagoa ekartzen dizuet. 3 zifra edo gehiagoko zenbakiekin jolasteko egokia denez, LH2tik gora jardun daiteke. Hamarrenak edo ehunenak ere onartuko lituzke, gainera. Materiala, orri bat, boligrafoa eta 0-9 tarteko dadoa izango lirateke. Jolasaren arauak jolasteko baino zailagoak izaten dira normalean deskribatzeko, beraz urratsez urrats kontatuko dizuet nola jolastu eta irudia gehituko ulergarriagoa …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/02/21/zifraz-zifra-jolasa-erraza-jolasteko-eta-sinplea-martxan-jartzeko/
Ots 17 2020
Panda square puzzle espaziala (inprimatzeko eredua)
Badaukat nik geometriarekin zerbait, proposamenen bat ikusi eta berehala erakartzen nauena. Agian izango da nik neuk gutxien garatu dudan esparrua delako eta horren egarria daukalako! Gaurkoa, beste askotan bezala, twitterren aurkitu dut eta puzzle geometriko irekia dela esan dezakegu. @DavidButlerUoA da txioaren eta proposamenaren sortzailea. Adelaida-ko Unibertsitateko blogean agertu zen 2016an eta egunotan jaso du …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/02/17/panda-square-puzzle-espaziala/
Ots 10 2020
2020aren hasieran: blogean baino, komunikabideetan
(Hasierako irudia: pxfuel.com helbidetik hartutakoa) Gabonetatik hona denboratxoa egin dut blogean ekarpenik egin gabe. Izan ere ikastolako eta etxeko lanekin erabat betetzen baitzait eguna! Urtea hasteko, beraz, prestatzen tarte txikia hartuko didana ekartzea pentsatu dut. Kontua da, urtea hasi eta lehenengo hamabostaldian bi komunikabidetan kolaboratu ahal izan dudala. Horrekin hasiko dugu, beraz, 2020a. Hona hemen …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/02/10/2020aren-hasieran-blogean-baino-komunikabideetan/
Abe 19 2019
Betis futbol taldekoak matematiketan
Hara non natorren gaur Betis futbol taldeko jokalariek grabatutako bideoekin. Zein jolas erraz eta interesgarriak! Eta ze gustura ari diren!! Badakizue zein aberasgarria iruditzen zaidan jolasen mundua kontzeptu matematikoak lantzeko edo mekanizatzeko. BEraz, ikus ditzagun bideoak; gero aberastuko dugu jolasaren alde matematikoa. Jolasari gehituiozue bukaeran egindako eta ikasitakoaren inguruko hausnarketarako tartea eta lan matematiko benetan …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/12/19/betis-futbol-taldea-matematiketan/