Erlojuarekin tik, tak…egin ditzagun jolasak

Erlojuaren  kontuak bereganatzeko urteak behar dituzte haurrek. Helduon ikuspegitik ulertzeko zaila da, guk orokorrean oso asimilatuta daukagun gaia delako baina oso, oso gai konplexua da ume batentzako. Hiru aspektu garatuaz joango da, zein baino zein zailagoa: Erloju analogiko zein digitalaren irakurketa hutsa: Hau da agian umeak lehenengo garatuko duen gaitasuna. Erloju digitalean analogikoan baino azkarrago …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/28/erlojuarekin-tik-tak-egin-ditzagun-jolasak/

Pitagorasen teorema, historia pixkat, demostrazio likido bat eta gauza gehiago

Gogoratzen al duzu Pitagorasen formula? Ikasketak bukatu eta urte askotara jende gehienak gogoratzen den formuletako bat da. Badaezpada ere, hemen doa:   Zertarako den erantzuteko, ordea traba gehiago izaten dugu. Eta baditu aplikazio kurioso eta historikoak ere, bai horixe! Egiptiarrek,  adibidez, 3+4+5 luzerako soka hartu eta 3 puntutan tenkatuz gero, triangleu zuzena  lortzeko modua hau zuten, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/21/pitagorasen-teoremaren-demostrazio-bitxi-labur-eta-likidoa/

Neurtu, neurtu, neurtu…baina ez aspertu!

Magnitude eta unitateen munduan jarduten ikasteko, piszinan igeri egiteko bezala, egin behar den gauza bakarra neurketak egitea da hain zuzen ere; asko eta askotan. Bestela, gauzak mekanikoki eta itsu-itsuan eginda ikaragarrizko unitate aldaketak egiteko gai izango gara; nolabaiteko aplikazioa izan dezaketenak eta inolako zentzurik ez daukatenak ere bai, baina ez dugu tutik ulertuko; eta batez …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/20/neurtu-neurtu-neurtu-baina-ez-aspertu/

Batuketak egiteko 11 modu

Hamaika diodanean ez dut euskaraz erabiltzen dugun “ugari” esan nahi! Kontatzen hasi eta benetan 11 modu irteten zaizkidala!! Hauetako batzuk oso bitxiak gainera. Ea, hasi pentsatzen… zuek zenbat ezagutzen dituzue? Gaur zerrenda jarriko dut eta hurrengo asteetan bitxienak azalduaz joango naiz. Zerrenda jarri aurretik, hala ere, beste askotan bezala, aldez-aurretiko ohar batzuk jarri nahi nituzke …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/20/batuketak-egiteko-11-modu/

Eskuma eta ezkerra, a ze gerra!

Espazioa, espazioan kokatzeko kontzeptuak eta hiztegia… urte batzuk behar izaten dituzte umeek hauek bereganatzeko. Ezkerra, eskuma, gora behera, aurrera eta atzera hitzak erlatiboak direla eta erreferentzia sistemaren arabera aldatzen direla ulertzea ez da erraza. Ezta helduontzako ere; ba pentsa umeendako!  Oraingoan ere, kontzeptuokin esperimentatzeko, jolas bat proposatuko dut gaur. Gorputza mugituz jardungo dute umeek. Jolas …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/14/eskuma-eta-ezkerra-a-ze-gerra/

Biderketa taulak praktikatzeko bi jolas

Biderketa taulek lan ederra ematen diete gure umeei!  Komeni da denborarekin buruz ikastea, eta arrazoi askogatik gainera. Ikasten ari diren bitartean, batuketekin trebezia garatzen jarraitzen du umeak. Zenbakien arteko erlazio eta patroi berriak deskubrituko ditu ikas prozesuan. Gerora zatiketak egiteko ezinbestekoak izango dira. Egunero sortzen diren eta biderketekin lotuta egon daitezkeen egoerak kudeatu ahal izango …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/14/biderketa-taulak-praktikatzeko-jolas-bat/

Lehenengo eragiketak egiteko kutxa

Zein umerentzako dira egokiak gaur erakutsiko dizkizuedan tresna hauek? Adinik ez dut emango, oso egoera ezberdinak aurkitu baititzakegu. Bai aipatuko ditugu, ordea, kondizio batzuk. Eragiketak egiten hasi ahal izateko umeak kopuruaren zentzua ulertuta izan beharko du edo ulertzen hasita egon beharko du. Askoz lehenago hasteak ez dauka zentzurik, umeak ez baitu ulertuko zertan ari den. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/13/lehenengo-eragiketak-egiteko-kutxa/

Multiplo komunetako txikiena…txaloka

Ez da erraza adierazi nahi dudana idaztea. Ea lortzen dudan instrukzio gisa adierazita… 3 eta 8 ren multiplo komunetako txikiena 24 dela egingo dugu txaloka. Taldean egiteko ariketa da. 2 talde egin beharko ditugu; 3az arituko direnak alde batetik eta 8az arituko direnak bestetik. Pertsona bat arduratu beharko da beste guztiei erritmoa markatzeaz eta pultsoak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/multiplo-komunetako-txikiena-txaloka/

Geometria kotxeen logoetan

Kalean goazela egiteko modukoa da hemen ekartzen dudan proposamena. Ume eta ez hain umeentzako aproposa izan daiteke gainera. Kotxeen logoen geometria aztertzea hain zuzen ere. Harrituta geratuko zarete argazkiko logoak aztertzen badituzue. Zirkulu, elipse, paralelogramo, laurdenetan zatitako formak, hexgono erdiak, oktogonoak… Denetarik aurkituko duzue. Hori bai, laukiluzerik edo karraturik ez.  Zergatik ote? PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/geometria-kotxeen-logoetan/

Regletak erosi ditugu, eta orain ….zer?

 Erosi ditugu regletak, ekarri ditugu etxera, emozioz beteta kutxa zabaldu dute gure umeek…eta zelako sorpresa!! Koloretako makilatxoak txukun-txukun jarrita!! Luzera askotakoak gainera!! Egurrezkoak erosiz gero, ukitzeko ere goxoak dira, erakargarriak, oso. Zer egingo dute umeek zuen ustez lehenengoz regletak hartzen dituztenean? Ba kutxa hustu eta  jolasten hasi…seguruena eraikuntzaren bat eginaz, edo hesi eran jarriz beraien …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/regletak-erosi-ditugu-eta-orain-zer/