Batuketak txotxekin

Aspalditxo, batuketak egiteko 11 modu zeudela aipatu nuen. Laugarren modua ikustera goaz oraingoan. Hala ere, denak sarrera bakarrean izatea atsegin dutenentzako, aurrekoen loturak jarriko ditut segidan: 11 modu batuketak egiteko ABN algrotimoa eta algoritmo tradizionala parez-pare Batuketak regletekin Beno bada, heldu diezaiogun txotxekin batuketak egiteari. Txotxak erabiliko ditut, baina babarrun aleekin eta plastikozko tapoiekin ere …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/09/batuketak-txotxekin/

Jolas bat: Hanoiko dorreak

Proposamen sinple batekin nator gaur. Nire gelakoei jolasa erakutsi eta gustura ikusi nituenez, hona ekartzea pentsatu nuen. Agian ezgutuko duzuenez, erositako egitura baten argazkia jarriko dut berehala: Ezagutzen duzue? 2011ko “Rise of the planet of the apes” filman laborategiko txinpanzeak agertzen ziren dorreekin jolasean; nolabait txinpanzeen intelijentzia neurtzeko erabiltzen zuten jolasa. Goiko irudian 7 disko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/09/jolas-bat-hanoiko-dorreak/

Zatikiekin hastera goaz

Soka luzeko gaia hau ere! Umeek txiki txikitatik daukate kontaktua zatikien kontzeptuekin. Sagarra laurdenetan edo gozokia erdibana egiten denean edo urtebetetzeko pastela zatitzen denean hasten dira umeak zatikiekin bizitzen. Izatez, hasiera ezin hobea da; benetako gauzak zatituz hastea, hain zuzen ere. Kontua da zenbatetan izaten duten haurrek aukera beraien eskuekin zatiketa horiek egiteko edo gurasoek …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/02/zatikiekin-hastera-goaz/

Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak

Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke:   Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili  hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/

Batuketak erregletekin

Batuketen gaiarekin hasi ginenean eragiketa egiteko 11 modu aipatu genituen. ABN algoritmoa eta gure algoritmo traidizionala aztertu eta alderatu genituen aste batzu dela eta orain REGLETAK izango dira gure protagonistak. Hasiko gara  batuketa txikiak egiten; esate baterako, tipiko-tipikoa den “3 gozoki dauzkat eta amonak beste 5 ekarri dizkit, zenbat gozoki dauzkat?” regletekin horrela egingo litzateke:   …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/22/batuketak-regletekin/

ORDENAZIOAK egitea ez da gela txukuntzea!

Berriz esango dut: ez naiz ari gela txukuntzeaz edo jostailuak jasotzeaz!! Ez horixe!! ORDENAZIOAK egitean, umeek material bat antolatu egin behar dute magnitude bati begiratuz, txikitik haundira edo haunditik txikira, elementuak hurrenez hurren jarriz. Hori argituta, goazen aurrera eta ikus dezagun zein aukera ematen diguten ordenazioek. Testuingurua kokatze aldera, denbora bat dela egin nuen sarrera …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/21/ordenazioak-egitea-ez-da-gela-txukuntzea/

Mandarina baten matematikak zukutzera goaz!

Matematikak lantzeko momentu oso egokia da mahaiaren bueltan lasai gaudenekoa; otorduren baten, alegia. Presaka ez bagabiltza, erlajatuta eta zabalik egoten gara, berriketarako edo jolasetarako. Edozerk balioa dezake, gainera, begirada matematikoa egiteko. Gaur, MANDARINA izango da gure protagonista. Zer egingo ote dugu gure mandarina hau matematikoki zukutzeko? Ikus dezagun, bada, zerrenda. Bolumena kalkulatu Masa kalkulatu Atalak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/13/mandarina-baten-matematikak-zukutzera-goaz/

ABN algoritmoa, gure ohiko algoritmoa: batuketak

Bagoaz  batuketak egiteko 11 moduetatik bi aztertzera. Elkarren segidan garatuko ditugu alderatu ahal izateko. Jo dezagun 26 lagun goazela ibilaldi batera gure herritik eta beste 19k eman dutela izena alboko herrian.  Zenbat lagun elkartuko gara autobusean? Gure ohiko algoritmoaz honela egingo genuke: Gurea, ohikoa: Zenbakia osatzen duten zifratan oinarritzen da. Hau da, metodo honekin egiten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/07/abn-algoritmoa-gure-ohiko-algoritmoa-batuketak/

ABN algoritmoak; iraultza txiki…haundi bat

Hegoaldetik dator notiziya oraingoan. Izan ere Andaluziako Jaime Martinez Montero da sistema honen sustatzailea. Berak hezkuntza ikuskari modua jardun izan du Andaluzian urte askotan, irakaslea bada ere ofizioz eta batez ere bokazioz. Zortzi urte daramatzate bere metodoa aplikatzen eta poliki-poliki bada ere, hedapen izugarria hartzen ari da. Eskola asko dira estatu espainiarrean metodo hau txertatu …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/02/abn-algoritmoak-iraultza-txiki-haundi-bat/

Multiplo komunetako txikiena…regletekin

Egun batzuk dela, txaloka esperimentatu genuen multiplo komunek daukaten efektua. Orain gai berari helduko diot, baina regletak erabiliz jardungo dut. Eta egia esan, oso sinplea da kontua. Hasteko, regletekin multiploak nola atera aztertu beharko dugu. Argazkiak jarriko ditut ondoren, eta 3 eta 4 zenbakien multiplo komunetako txikiena zein den  ikusiko dugu.   Multiplo kontzeptua nahiko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/29/multiplo-komunetako-txikiena-regletekin/