Goienako Puntuako artikulua (II)

Uztailean berriz ere aukera izan nuen Goienako “Puntua” aldizkarian artikulu bat idazteko. Berandu bada ere, hemen daukazue aukera artikulouari begiratu bat emateko. Oraingoan ere argazkia txiki geratu da baina bertan klikatuz gero haundituta ikusiko duzue eta irakurtzeko moduan eukiko duzue.     PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/23/goienako-puntuako-artikulua-ii/

Arraultza kaxak aprobetxatuz LHn

Aurrekoan “Arraultza kaxak aprobetxtuz HHn” publikatu genuen eta gaur segida eta bukaera emango diogu LHrako proposamenak eginaz.  0-10 tarteko zenbakien deskonposaketak landu ahal izango ditugu: “Nor da nor?” modukoa jolasak egin ahal izango ditugu, irudian bezala UNO karta sortak erabiliz edo bestela propio sortutako karta sortak erabiliz. Zenbaki txikiekin edo haundiekin jardun ahal izango dugu. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/23/arraultza-kaxak-aprobetxatuz-lhn/

Arraultza kaxak aprobetxatuz HHn

Aspaldi ez dut HHko etapa bete-betean hartu artikulu baten. Gaurkoan hortara noa! Tituluan diodan bezala erabili beharreko material nagusia arraultza kaxak izango dira.  Patroiak errepikatu ahal izango ditu umeak, bai koloreekin eta baita formekin ere. Segidak osatu ahal izango ditu: Zenbakien grafia landu ahal izango du: Kontaketak egin ahal izango ditu: “Hundir la flota” moduko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/20/arraultza-kaxak-aprobetxatuz-hhn/

Ikasgelan, harriak altxor!

Ikasgeletako lehenengo egunetan inportantea da taldeko giro ona sortzea, eta umeak eroso egotea. Gainera eguraldia lagun izaten dugu askotan eta beraz gelatik kanpora egin daitezkeen jarduerekin hastea bikaina da nire ikuspegitik. Inguruko basoren edo parkeren batera joan talde osoarekin goxo hitz egitera, abestera eta jolasak egitera…Seguru nik baino balibide zerrenda luzeagoa daukazuela zentzu horretan. Ni, beti …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/19/ikasgelan-harriak-altxor/

Udazkenari ateak zabalduko dizkiogu

Ez da asko udaren etorrera ospatzen ari ginela eta agur esatekotan gaude jada. Udazkenari ongi etorri beroa egingo diogu matematiketan.eus-en. Sasoi ederra da alde batetik, koloretsu jarriko baizaikigu basoak hurrengo asteetan eta badu ukitu malenkoniatsu bat ere, laino, lanbro eta euripean. Biak ala biak gozatzea da nire helburua. Udazkeneko fruituak ere ezin ditugu ahaztu. Bilketan …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/18/udazkenari-ateak-zabalduko-dizkiogu/

Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (I)

Bloke geometrikoek aukera asko ematen dizkigute kontzeptu geometrikoak lantzeko, modu erraz eta jostagarrian gainera. Hemen ekartzen ditudan proposamenak materiala ezagutu berri duen ume batentzako izango lirateke. Bide batez, sarrera hau “kuatrilogia” baten lehenengo atala dela esaten hasiko naiz. Denetan jartzen dut LH eta DBHrako modukoak direla, baina egia da zailtasuna hazten doala batetik bestera. Beti …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/16/bloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-i/

Geometriaren ibilbidea LHtik batxilergora

Hurrengo asteetan atalez atal publikatzeko asmoz prestatu dut bloke geometrikoekin egin daitezkeen jardueren zerrenda nahiko luzea. Zailtasun ezberdinetako jarduerak ikusiko dituzue bertan; LHko lehenengo urteetatik DBHraino erabiltzeko modukoak. Bloke geometrikoak “Ezinbesteko materialen zerrenda”n jaso nituen bere momentuan, oso erabilgarriak direla uste baitut.  Hala ere, horretarako geometriaren munduan umeek egiten duten ibilbidea ezagutzea komeni dela uste …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/11/geometriaren-ibilbidea-lhtik-batxilergora/

Oporrak matematikoki aztertuz

Ikasle zein irakasleak geletara bueltatzen garen garai honetan, sarri ibiltzen gara (ni neu barne) oporren gainean ikaseei galdezka. Marrazki eta idazlanak ere ikusi izan ditut gai honen ingurukoak. Nire proposamena da udako garaiei ukitu matematikoa ematea. Hona hemen aztertu daitezkeen 10 galdera…haurren egoera edo adinari egokitzea falta, noski!   Zenbat egun eman ditugu oporretan? Zenbat kilometro …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/11/oporrak-matematikoki-aztertuz/

Ikasturte berriko asmoak

Oporrak bukatu, hondartza egunei agur esan eta aspaldi egon gabeko etxera bueltatzen zarenean bezala sentitzen naiz oraintxe bertan; atea zabaldu eta ahaztutako usain eta koloreak sumatzen dituzunean bezala; etxeko txoko, altzari eta jostailuekin berriz elkartu izan banintz bezala. Izan ere, iazko ikasturtean blogean idatzitako hainbat gauza irakurtzen jardun dut gaur; “Ai ama, zenbat lan!” pentsatu …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/10/ikasturte-berriko-asmoak/

Orainarteko sarreren indizea leku bakarrean (2015-16)

Oporrak hartzekotan gauden honetan, urtarriletik hona egin ditugun sarreren indize moduko bat egitea pentsatu dut, eskuragarri izan ditzazuen leku bakarrean. Nik beste webgune batzuk bisitatzean horrelakoen falta sumatu izan dut; bila ibili gabe dena leku bakarrean eukitzekoa.  Kronologikoki antolatu ditut: . .   Ipuinak eta matematika  Gure haurrak eragiketekin hasten direnerako 7 arau Nature by numbers …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/06/29/orainarteko-sarreren-indizea-leku-bakarrean/