Jun 05 2017

Biderketa; gure algoritmoa vs beste modu batzuk

Ez al zaizue iruditzen biderkerta eragiketa “sinpatikoa” dela? Kenketak oso fama txarra duen moduan, biderketa positiboagoa da, ezta? Biderketa taulak ikasi beharra… horixe dauka oztopo. Nire ikuspegitik  taulak buruz jakiteak asko laguntzen du buruzko kalkuluan eta, nola ez, biderketa konplexuagoei edo zatiketei heltzerakoan. Prozesua nola egin da kontua, beste behin. Izan ere “datorren asterako 4ko …

Continuar leyendo »

May 29 2017

Alfabetoa erabili batuketak egiteko; buruzko kalkulua jolastuz

Etxe askotan aurki ditzakegu alfabetoko hizki magnetikoak. Zuek ere etxean badauzkazue, prest zaudete jolasteko. Bestela, hartu papel karratu sorta bat eta bakoitzean idatzi alfabetoko letra bana. Jolasa gustukoa baduzue, txartelok plastifikatzea duzue onena. Jolasa adin guztietako ume zein helduk egiteko modukoa da. Buruzko kalkulua praktikatzekoa da, baina alboan materialen bat (erregletak, zotzak, harriak…) duela jolasteko …

Continuar leyendo »

May 23 2017

Matematikekin ezinean dabilenak, bertsotan bukatu behar!

Egunotan batxilergoko ikasleek azterketetan edo azteketok bukatzear daudela-eta, ezin hobeto ulertuko dute beste honi pasatakoa. Matematika gutxi jakin eta hara nola erantzun duen! 0 puntu matematiketan baina 10 orijinaltasun eta sormenean!! Euskarako irakasleak behintzat hartuko al zion kontuan!! Partekatu

May 22 2017

Gorputz geometrikoak lantzen DBHn

Azken asteetan gorputz geometrikoen gaiari bueltaka aritu gara gelan. Testu-liburuak markatzen zituen helburuei heldu diegu, baina ez ditugu haren urratsak zorrotz jarraitu. Jarduera alternatiboak egin ditugu, benetan neurketak eginez eta eraikiz eta zenbait erronkei erantzunez. Irudiek argituko dizuete egin duguna, hitzek baino hobeto: Garapen lauetatik gorputzak eraikitzen ere jardun dugu.   . . .   …

Continuar leyendo »

May 13 2017

Kalkulagailua bidelagun txikitatik

Kalkulagailua tresna aparta dugu batuketak edo beste edozein eragiketa egiteko. Hori jakinekoa da, ezta?   Hasierako urteetan, hala ere, eragiketak eskuz edo buruz egin behar horrekin badirudi debekatutako tresna izaten dela; LH bukatu eta gero, ordea, bat-batean ezinbestekoa bilakatzen da. Are gehiago, eskuzko kalkuluak erabat baztertzen dira DBHn. A ze kontrastea! Zentzugabea, nire ikuspegitik. Izan …

Continuar leyendo »

Abr 30 2017

Ezinbesteko materialen zerrenda (bis)

Artikulu hau gaur justu urtebete dela publikatu nuen. Bertan, matematikak modu manipulatiboan garatzeko ezinbestekoak diren materialak ageri dira. Batzuk, etxean eraikitzekoak eta beste  batzuk, erostekoak.  Zerrenda hau egingo nuke, bada, erosteko modukoekin: Regletak + 10 oinarriko materialak:  . . . . . . . Bloke geometrikoak: . . . .   . . . . …

Continuar leyendo »

Abr 26 2017

Ez-ohiko matematikak, ez-ohiko gaiari lotuta: Miren Amuriza

Artikulu ederra irakurri diot Miren Amurizari Berria egunkarian. Zer pentsatua eman dit, ustez ulertuta neuzkan matematikak kolokan jarri baitizkit hiru paragrafotan. Izan ere, zenbat da 1+1? Eta 1-1? Eta 1+2? Ea, bada, zer dioskun! Hona lotura: Maitemintzeez (2017-04-13, Miren Amurizak Berrian)   Partekatu

Abr 12 2017

LEGOekin matematikak (I)

Oporretan bete-betean murgildu aurretik, artikulu sorta bati heltzeko asmoa aurkeztera nator. LEGO piezekin (edo antzerakoekin) matematikak garatzeaz ari naiz. Interesgarriak iruditzen zaizkit, batetik, aukera asko ematen dituztelako, eta, bestetik, etxe askotan jada erosita egoten den materiala delako. Gurean ere badauzkagu, eta egia esan nahiko ibilibide kuriosoa egin dute.  Ume zaharrenak 4 urte zituela iritsi ziren …

Continuar leyendo »

Abr 07 2017

Geometria eta simetria…azalean

  Artikulu hau ikusi nuenean konturatu nintzen geometria testuliburuetatik kanpo landu daitekela diogunean benetan horrela dela. Hala ere, ez nuen horrelako aplikaziorik ikusterik espero!! Harrigarria benetan!   Tatuaje harrigarrien argazkiak.       Partekatu

Abr 01 2017

m, dm eta zm kontzeptua eraikitzen

Esaten da ume batek distantziarekin daukan lehenengo kontaktua jaio eta berehala amaren bularraren bila hasten denean izaten dela. Hortik aurrera, ikastetxean zein etxean magnitude eta unitateen esparruan ibilbide luzea egin beharko du, urte askotan zehar. Bide horretan opa diezaiokegun gauzarik onena neurketa asko eta asko egiteko aukera izatea da.  Ahal bada, gainera, testuinguru esanguratsuen baitan. …

Continuar leyendo »

Entradas más antiguas «

» Entradas más recientes