ABNekin jarduteko IKT tresna: “El rincón de Luca”

Aurkikuntza eder batekin natorkizu gaur: “El rincón de Luca” deitzen den aplikazioa. Retomates.es helbidean aurkitu dut eta ABN algoritmoetan oinarritzen da. Mugikorrera jaisteko moduan badaukate, baina ordenagailu arruntean jarduteko moduan ere jarri dute.    Ariketa-jolas mordoxka aurkituko duzue bertan. Algoritmo tradizionalean jarduten baduzue ere, hainbat ariketa egiteko modukoak dira. Kopuruen deskonposaketari dagokienak, adibidez. Emaiozue begiratu bat!  …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/25/abnekin-jarduteko-ikt-tresna-el-rincon-de-luca/

Azkoitiko Hazitik Biziloren elkartuko gara?

Datorren Azaroak 12-13ko astebururako, Azkoitiko Hazitik Bizilore elkartekoek gonbidatu egin naute matematika manipulatiboen inguruan jarduteko. Astia izango dugu matematika manipulatiboen ildoa ezagutzeko eta gauzapenerako proposamenak ezagutzeko. Gozatuz eta ongi pasatuz! Parte hartu nahi baduzu, hemen daukazu deialdiaren kartela. PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/22/azkoitiko-hazitik-biziloren-elkartuko-gara/

Zenbaki sistema hamartarra lantzeko errutina (II)

Aurrekoan kontaketak sistematikoki egitea proposatzen nizuen. Gaur, errutina horren aldaera sinple batekin natorkizue. Kokatu gaitezen gelan: hogeitik gora ume dauzkagu aurrean. Talde haundian egin dezakegu jarduera, edo launaka, bosnaka…taldekatuta. Taldeko kide bakoitzari babarrun edo txotxa kopuru bat banatu. Kontatu ditzatela, hamarreko paketeak egin eta adieraz dezala bakoitzak bere  kopurua Montessori txartelekin. Bakoitzak konprobatu dezala albokoaren …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/20/zenbaki-sistema-hamartarra-lantzeko-errutina-ii/

Eskulan polita oparitzeko

Begira zer ikusi nuen atzo nire umeekin plazan nengoela: Nire auzoko Unax-eri  egin zioten oparia. Opariaren itxura besterik gabe hartuta oso polita eta erakargarria da. Materiala goxoa da gainera: fieltroa. Unaxen izeba Aintzanek eskuz, ilusioz eta maitasunez egindakoa da. Osagai inportanteak elkartzen dira opari txiki honetan!  Baina orriz orri zabaldu eta hara non ikusten ditudan …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/18/eskulan-polita-oparitzeko-ere/

Bikotekaketa logikoak

Bikotekaketa, sailkapen eta ordenazioak umeek zubi logikoak eraikitzeko tresna direla ulertzen ditugu. Jardun izan dugu hontaz lehenago ere artikulu pare baten:  Zubi logikoak eraikitzen A ze parea karakola eta barea HHn 5 zentzumenak aktibatuz jardutea nahi dugu, gainera. Gaur 3 proposamen ekartzen ditut txikienekin egiteko. Ea gustukoak dituzuen: 1. Etxeko galtzerdiak: Hauek izango dira eskuragarrien dauzkagun …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/16/bikotekaketa-logikoak/

Angeluekin hastera goaz!

  Angeluen kontzeptua ezagutuz hasten da matematikaren ibilbide luze eta ederreko beste atal inportante bat; gerora trigonometria bilakatuko da eta bai DBHn eta baita batxilergoan ere asko sakonduko dute. Angelu kontzeptua horrelako egoera batetik sartu beharko litzateke ume baten bizitzan: Bere gorputzarekin irekiera ezberdinak esperimentatuz, alegia. Eta hortik, zuzenean horrelakoak behatzera irtetea izango litzateke bikaina: …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/16/angeluekin-hastera-goaz/

Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (II)

Aurreko baten, beste 3 proposamen eman genituen. Hasierakoak izango lirateke. Orain jarraipena dator. Beste bi atal ere etorriko dira hurrengo asteetan. 4 PROPOSAMENA Hexagonoa eraikitzeko zenbat modu dauden ikertzea. 5 PROPOSAMENA Oinarrizko irudien bertsio erraldoiak eraikitzea. Librean egin daiteke, edo lehenago erikitako irudiekin plantillak eginda eta haietatik abiatuta. Azken hau, errazagoa da. Egindako lanek, bukatu …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/04/b-linkak-sartzea-faltabloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-ii/

Txokolate tabletari zatia nola lapurtu inor konturatu gabe

Youtubek badauzka han eta hemen altxor interesgarriak. Bideo labur honetan, txokolate tableta bati zatia kendu eta ez nabaritzeko modua deskribatzen dute. Non dago trukoa?   Pizzarekin ere egin daitezke horrelako barrabaskeriak!   PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/30/txokolate-tabletari-zatia-nola-lapurtu-inor-konturatu-gabe/

Sistema hamartarra lantzeko errutina (I)

Gai hau ondo, sakon eta luze landu beharreko horietako bat dela uste dut. Izan ere, 3 artikulu dedikatu dizkiogu honezkero: Zenbakien Sistema hamartarraren misterioak: Teoria apur bat Sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taulak Montessori txartelak: Inprimatzeko eredua   Umeekin kontzeptua lantzeko  errutina proposatzera nator gaur. Momentu bakoitzean lantzen den zenbaki sortari lotutako kopuruekin, gainera. Eta ez …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/27/sistema-hamartarra-lantzeko-errutina/

Matematikak eta Donostia 2016

Donostian Matematika-txokoa izeneko elkartea sortu da eta Donostia 2016 proiektuaren babesarekin programa interesgarria sortu dute udazken honetarako, matematikara ikuspegi ezberdiekin hurbiltzeko asmoz. “Guztiok matematikari, eta zergatik ez?” izena du programak. Hona hemen prestatu dituzten ekitaldien posterra. Animatu eta parte hartu! PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/25/matematikak-eta-donostia-2016/