Abenduak 3: EUSKARA, 365 eta matematika

Gaurko proposamena: 365 zenbakia eta EUSKARA hitza aztertzea. 365 deskonposatu ezazue, egin zatiketak, jarri biderketa eran, zatitzaileak, erroa, egin eguzki diagrama… EUSKARA hitza eratzen duten hizkien geometria aztertu al duzu? Lerro ireki edo itxirik? Kurbaturik? Poligonorik? Hizki simetrikorik? Zuen izenal eta EUSKARA alderatuz, zenbat hizki dituzue komunean? Egizue etxeko izenen eta EUSKARA hitzaren koinzidentzien estatistika. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/03/abenduak-33641/

Cristobal Vilaren “Inspirations”

Berriz ere Cristobal Vilaren bideo EDER batekin gatoz.  Matematikaz blai egindako 4 minutu dauzkazu aurrean. Hartu tarte lasai bat, eseri gustura egongo zaren lekuan eta gozatu.      Bideoan zehar ageri diren elementu matematikoak identifikatu nahi badituzu, hona hemen egileak  ematen dituen azalpenak bere webgunean: etérea estudios   PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/03/b-cristobal-vilaren-inspirations/

Mario Brosen mundua, ordu-sistema ulertzeko

Orduen egitura ikusteko beste modu bat ekarri nahi dut gaur: erloju lineala. Izan ere gurean asko kostatu den kontua da orduarena. Zaila egin zaigu orduak “irakurtzea” alde batetik baina baita ere, edo hobeto esanda, batez ere, ordu sistemaren egitura ulertzearena. Gauza asko probatu ditugu: hutsean orduak irakurtzen eta idazten jardutea, egunerkotasunari aplikatuta jokatzea, jolastea, orduekin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/26/mario-brosen-mundua-ordu-sistema-ulertzeko/

Sistema hamartarra lantzeko materialak

Zenbaki sistema hamartarra lantzeko ildoa eraikitzen ari gara. Lehenago artikulu hauek egin ditugu gai honi buruz: Zenbaki sistema hamartarraren misterioak: teoria apur bat Zenbaki sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taula Zenbakien Montessori txartelak: inprimatzeko eredua Sistema hamartarra lantzeko errutina (I) Sistema hamartarra lantzeko errutina (II) Gaur, kontzeptua apoiatzeko materialen argazki-zerrenda laburra jarriko dugu hemen bat. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/18/linka-sartzea-falta-sistema-hamartarra-apoiatzeko-materialak/

100m=10Dm=1Hm

94,81m omen dauzka Euskal Herria iparraldetik hegoaldera zeharkatuko duen errota eolikoaren piezak. Hektometroa zer den argi ez daukanak eman diezaiola begiratua. Zifra, zenbaki eta kuriositate asko aipatzen dira berri honen inguruan. Ezagutu nahi badituzu, hemen daukazu Berria egunkariak argitaratu duen artikulua.   Aukera hau aprobetxatu nahi dut, hala ere, inguruko beste elementu edo eraikuntza batzun …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/15/100m10dm1hm/

Lore bizi-bizia: Bizilore eskola

Asteburuan esperientzia ederra ezagutzeko aukera izan dut: Azkoitiko Bizilore eskola aktiboa. Montessori pedagogian oinarritzen dute bertako jarduna eta 3-6 tartean aritu izan dira orainarte. Laster egin beharko diote aurre LHko etapari. Erronka gogor eta ederra neurri berdinean! Harrera goxoa eta jatorra egin ziguten hara hurbildu ginen guztiei. Oso gustura egin ditut bi egunak. Berriz ere elkartuko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/14/lore-bizi-bizia-bizilore-eskola/

Igeltseroa eta Pitagorasen teorema

Gizon honek argi dauka matematikak oso erabilgarriak direla bere egunerokotasunean. Matematikako zenbait kontzepturen ezagutza, sen ona eta aplikazio zuzena elkartzen dira pertsona berdinean. Youtubeko Math2me kanalean aurkitu dut bideo hau.    Gaia errepasatu nahi baduzu, aspaldi egin genuen Pitagorasen teoremaren gaineko sarrera irakurtzeko aukera daukazu. PartekatuEmailFacebook0TwitterPinterest0Whatsapp

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/14/igeltseroa-eta-pitagorasen-teorema/

Barruak eta kanpoak zentzua galtzen dutenean: Möbiusen gainazala

  Elementu geometriko hau August Möbius eta Johann Listing-ek aurkitu zuten modu independientean lan eginez…urte berean! 1858an! Horrelako koinzidentziak gertatzen dira noizean behin! Zinta edo banda bukaezina (Endless gibbon) izenez ere ezagutzen da. Oso modu errazean eraiki daiteke, paper zati bat hartuta, baina bere sinpletasunean, harrigarriak diren propietateak dauzka. Hasteko, esan dezakegu Möbiusen gainazalaren inguruko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/09/barrua-eta-kanpoak-zentzua-galtzen-dutenean-mobiusen-gainazala/

Bikotekaketa logikoak (II)

Hona beste bost proposamen, entzumena aktibatuz jardutekoak. 1. Identikoak diren poteak biidu eta bertan objektu ezberdinak sartzea da aukeretako bat: garbantzuak, lentejak, harritxoak, arroza, kanikak eta ogi-irina,  adibidez. Umeek poteak astinduz jardun beharko dute eta antzerakoak diren soinuak elkartu.    2. Hizkien identifikazioan lehenengo urratsak egiten ari den umeak ere badauka aukera soinua eta hizkia …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/01/bikotekaketa-logikoak-ii/

Batu, ken edo bider…eragiketa txikiak egiteko jolasak (II)

Bi jolas ekartzen ditut. Bata kanpoan egiteko modukoa eta bestea egun euritsuetarako. Lehenengoarekin gaur ibili gara, kasualitatez, hondartzan, eguraldi bikaina aprobetxatuz. Sinpleagoa ezin, argazkietan ikusiko duzuenez: Gure etxeko ertainak berak proposatu du jolasa. Ezin duzue imajinatu nolako abiaduran jaiki naizen jolastera! Lehenengo batuketekin hasia denez, “dianan” jotzen zuenak 3 puntu lortzen zituela pentsatu dugu; bigarren …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/01/batuketa-eta-kenketa-txikiak-egiteko-jolasak-ii/