Webgune honetako proposamenak irakurtzen jardun baduzue, ikusiko zenuten ez naizela behar dena baino gehiago erostearen zalea. Are gehiago, etxean eraiki daitezkeen proposamenak oso,oso gustuko ditut. Horrelako proiektuetan sartzeak erabakiak hartzea, materialak aurreikustea, neurtzea eta azken finean burua argi izatea eta eskuak erabiltzea eskatzen dutelako. Hala ere, manipulazioaren bidea hartzea erabakitzen duzuenontzako uste dut oso inportantea …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/29/matematika-manipulatiboa-ezinbesteko-materialen-zerrenda/
Api 24 2016
A ze parea, karakola eta barea
Etxeko txikienen (eta ez hain txikien) ibilbide logikoa eraikitzeko tresnak eta bideak proposatzen jarraitzen dugu. “Bikote, ordenazio eta sailkapenak: zubi logikoak eraikitzen” izeneko sarreran, umeek logikaren arloan egiten duten bideari buruz jardun genuen. Ordenazioak egiteko ideiak bildu genituen aurreko sarrera baten, eta gaur BIKOTEKAKETEI helduko diegu. Inteligentzia logiko-matematikoaren garapenean ezaugarriak behatu eta antzekotasun eta diferentziak aztertuz, ezaugarri komuna aukeratu eta …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/24/a-ze-parea-karakola-eta-barea/
Api 24 2016
Zatikako funtzioen irudikapena
Batxilergoan matematiken gaian funtzioen analisiak pisu haundia dauka. Aste luze asko ematen dituzte gazteek funtzioak aztertzen. Parabolak, trigonometrikoak, arrazionalak, esponentzialak, logaritmikoak, irrazionalak…Taulak eraiki, grafikoki irudikatu, ezaugarri guztiak aztertu, izate eremua, asintotak, simetriak, limiteak… eta, nola ez, jarraitasuna, deribagarritasuna eta integrazioa. Nik neuk, pertsonalki, gustuko dudan atala da eta zenbait ikasle ikusten ditut gaiak gogotsu (edo …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/24/zatikako-funtzioen-irudikapena/
Api 17 2016
Irudien dekonposaketa eta konposaketa
Banaka jarduteko ariketa edo jolasak ekartzen ditut gaurkoan; lasai aritzekoa. Eta jolasokin, geometriaren aspektu jostagarrietako bat ukituko dugu. Bi dimentsiotako puzzleak direla esan daiteke. Tangrama da ezagunena, baina bestelakoak ere badaude. Beti bezala, erosteko material asko aurkituko dugu jostailu dendetan. Pentamino, Katamino, IQ twist, 3 dimentsioatako egiturak osatzekoak… baina, nola ez, eraiki ere egin …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/17/irudien-dekonposaketa-eta-konposaketa/
Api 17 2016
Biderketa taulak praktikatzeko 3. jolasa
Eragiketak mekanizatzea eta trebezia eta kalkulu mentala garatzea tokatzen denean, jolasak dira bide hori urratzeko modurik onena. Biderketa tauletan zentratuta, lehenago ere egin genituen proposamenak “Biderketa taulak praktikatzeko bi jolas” deitu genion sarreran. Gaur biderketa taulekin alderantziz, hau da, biderketen emaitzetatik jolasteko proposamen bat dakart. 2-4 jokalarirentzako da aproposa. Erabiliko den materialari dagokionez, 2 aukera daude: Biderketen …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/17/biderketa-taulak-praktikatzeko-3-jolasa/
Api 12 2016
Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa
Ikasketak aspaldi bukatu dituen bati zatikien batuketa nola egiten den galdetuz gero ahora etortzen zaion lehenengo hitza MKT izaten da. Kuriosoa da; behin baino gehiagotan konprobatu izan dut. MKT zertarako egiten zen galdetuz gero, ordea, askori gertatzen zaie baita ere ez jakitea. Ea ba gaur gai hori argitzen dugun. Bideo batzuk grabatu ditut zatikien batuketa …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/12/zatikien-arteko-eragiketak-batuketa-eta-kenketa/
Api 09 2016
Batuketak txotxekin
Aspalditxo, batuketak egiteko 11 modu zeudela aipatu nuen. Laugarren modua ikustera goaz oraingoan. Hala ere, denak sarrera bakarrean izatea atsegin dutenentzako, aurrekoen loturak jarriko ditut segidan: 11 modu batuketak egiteko ABN algrotimoa eta algoritmo tradizionala parez-pare Batuketak regletekin Beno bada, heldu diezaiogun txotxekin batuketak egiteari. Txotxak erabiliko ditut, baina babarrun aleekin eta plastikozko tapoiekin ere …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/09/batuketak-txotxekin/
Api 09 2016
Jolas bat: Hanoiko dorreak
Proposamen sinple batekin nator gaur. Nire gelakoei jolasa erakutsi eta gustura ikusi nituenez, hona ekartzea pentsatu nuen. Agian ezgutuko duzuenez, erositako egitura baten argazkia jarriko dut berehala: Ezagutzen duzue? 2011ko “Rise of the planet of the apes” filman laborategiko txinpanzeak agertzen ziren dorreekin jolasean; nolabait txinpanzeen intelijentzia neurtzeko erabiltzen zuten jolasa. Goiko irudian 7 disko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/09/jolas-bat-hanoiko-dorreak/
Api 02 2016
Zatikiekin hastera goaz
Soka luzeko gaia hau ere! Umeek txiki txikitatik daukate kontaktua zatikien kontzeptuekin. Sagarra laurdenetan edo gozokia erdibana egiten denean edo urtebetetzeko pastela zatitzen denean hasten dira umeak zatikiekin bizitzen. Izatez, hasiera ezin hobea da; benetako gauzak zatituz hastea, hain zuzen ere. Kontua da zenbatetan izaten duten haurrek aukera beraien eskuekin zatiketa horiek egiteko edo gurasoek …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/02/zatikiekin-hastera-goaz/
Mar 29 2016
Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak
Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke: Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/