Ehuneko taulak, batuketak eta jolasak

Aurrera darraigu batuketen aukera anitzei erantzun nahian. Oraingoan beste tresna interesgarri bat aztertuko dugu. Honek bai eskaintzen dituela aukera anitzak. Dibertigarraiak gainera! ABN metodoan asko erabiltzen dute batuketa egiteko modu hau, oso lotuta baitago algoritmo horren oinarrizko ideiarekin. EHUNEKO TAULA Taula honekin batuketa konplexuak 2-3 segundutan egiten dira. Artikuluaren bukaeran aipatuko dugu nola egiten diren. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/18/ehuneko-taulak-batuketak-eta-jolasak-i/

Ataunera bisita labur bat

Pasa den astean izan nuen aukera herri luuuze eta polit horretan guraso talde batekin arratsalde pasa bat egiteko. Ataunek badu niretzako ukitu majiko moduko bat;  seguruena jentilen harrien kontura izango da eta Barandiaranen “presentziaren” eragina ere izango da…Aspaldi bertan egon gabe nengoen eta gustura ikusi nituen hango zelai lau, berde eta biziak. Liburutegi-areto eroso baten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/13/ataunera-bisita-labur-bat/

Otsailak 11: Zientziako emakume eta nesken nazioarteko eguna

Nazioarteko egunek gaiak azaleratzeko eta gure ahoetara ekartzeko balio dutela uste dut. Ez gutxiagorako ez gehiagorako. Izan ere, zenbait gaiek egunerokotasuean bizi -seinalerik eman ez, eta taupada entzungarri bakarra horrelako egunetan ematen dute. Gaurkoak ematen ditu seinale gehiago ere. Egia baita emakumeak esparru zientifiko eta teknikoan presente gaudela. Egia da, kopuruak gero eta esanguratsuagoak direla; …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/11/otsailak-11-zientziako-emakume-eta-nesken-nazioarteko-eguna/

Animaliak ere matematiketan

Gai hau gogoan hartu, arakatzen hasi eta oso gauza kuriosoak aurkitu ditut.   KILKERREN ZARATAK TENPERATURA NEURTZEKO Amos Dolbear izeneko fisikariak aurkitu zuen 1897an kirkila espezie konkertu baten kasuan (Oecanthus niveus) erlazio funtzionala zegoela txirritxirrien maiztasunen eta giro tenperaturaren artean. Zer esan nahi dut esaldi potolo horrekin? Adibide batekin ikusiko da hobeto: Minutuan 80 kir-kir egiten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/09/animaliak-ere-matematiketan/

Zatiketak mekanizatzen… jolastuz

 Jolasa berari heldu aurretik, jolasaren balioaren aldeko aldarrikapena egiten hasiko naiz. Oso modu sinplean eta hausnarketa sakon eta luzeetan sartu gabe:  EGIA da, umeek oinarrizko eragiketetan trebezia eta bizkortasuna garatu behar dutela urteen joanean. ONDORIOZ batuketa eta biderketa taulak bereziki ondo mekanizatu beharko lituzteke; eta baita kenketa eta oinarrizko zatiketak ere. MEKANIZAZIO hori modu aspergarri eta …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/05/zatiketak-mekanizatzen-jolastuz/

Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (IV)

Kuatrilogiaren azken atalera iritsi gara. Horrela, bloke geometrikoei erabilera zabala ematen diegu; denboran nahi adina luzatzeko modukoa. HH eta LHn hasi eta DBHraino. Are gehiago, nahiko nituzke batxilergoko ikasle batzuk hemen proposatu ditugun zenbait ariketen aurrean ikustea! Hona hemen aurreko artikuluetara joateko loturak: Bloke Geometrikoekin egiteko 3 proposamen (I) Bloke Geometrikoekin egiteko3 proposamen (II) Bloke …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/02/b-linkak-gehitzea-falta-bloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-iv/

Ostegun goiza Huhezin

Pasa den astean aukera izan dut Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean goiza emateko Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari diren 2. mailako ikasleekin. Matematika manipulatiboaren ildo nagusiak aztertzen jardun genuen, dinamika eta jolasen bitartez.     Serio eta jator egon ziren ikasleak eta zenbaiten zalantza eta kezkak entzun eta komentatzeko parada ere izan genuen.  Gaztetasun freskoak ematen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/29/ostegun-goiza-huhezin/

Batuketak zenbaki-lerroarekin (eta jolasen bat)

AZKENEAN gai honi ere heltzera noa berriz. Gogoratzen al duzu nola publikatu genuen artikulu bat batuketa bera egiteko 11 modu ezberdin zeudela esanaz? Aspaldikoa denez, eta agian haren berririk izango ez duzunez, hemen loturak. Ez bakarrik hasierako artikulu hartara joateko. Baita harrezgero 11 modu horietatik 4ren azalpenarekin egin nituenak bisitatu ditzazuen ere.  Batuketak egiteko 11 …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/27/batuketak-zuzen-errealarekin-eta-jolasen-bat/

Donald ahatea eta matematikak, bideoan

Gaurko publikazio hau laburra izango da. Marrazki bizidunen bideoa bat ekartzen dut. 1959koa da eta “Donald in mathmagic land” da bere jatorrizko izena. Gazteleraz eta frantsesez ere badagoenez, hona ekarri ditut bi loturak. 27 minuturen bueltan irauten dute. Uste dut oso gogoko izango duzuela! Eta espero dut zuen umeekin ere horixe gertatzea.  Frantsesez dagoen bertsioa: …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/21/donald-ahatea-eta-matematikak-bideoan/

Kenketa: eragiketa makurra

Artikulu honekin hasi eta kenketa goitik behera ezagutzera eramango gaituen sorta egitea da nire asmoa. Izan ere, zein zaila egiten zaien haurrei kenketa eragiketa bereganatzea. Izatez, batuketarekin estu lotuta dagoen kontzeptua da baina badirudi alderantzizko bideak beti zailagoak egiten zaizkiela, eta kenketarekin ere hala gertatzen da. Izan etxean, edo izan ikasgelan, komeni da eragiketa aurkeztea …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/21/kenketa-eragiketa-makurra/