Entradas de la categoría 'NEURRIA'

Jun 29 2016

Orainarteko sarreren indizea leku bakarrean (2015-16)

Oporrak hartzekotan gauden honetan, urtarriletik hona egin ditugun sarreren indize moduko bat egitea pentsatu dut, eskuragarri izan ditzazuen leku bakarrean. Nik beste webgune batzuk bisitatzean horrelakoen falta sumatu izan dut; bila ibili gabe dena leku bakarrean eukitzekoa.  Kronologikoki antolatu ditut: . .   Ipuinak eta matematika  Gure haurrak eragiketekin hasten direnerako 7 arau Nature by numbers …

Continuar leyendo »

Abr 29 2016

Matematika manipulatiboa: Ezinbesteko materialen zerrenda

Webgune honetako proposamenak irakurtzen jardun baduzue, ikusiko zenuten ez naizela behar dena baino gehiago erostearen zalea. Are gehiago, etxean eraiki daitezkeen proposamenak oso,oso gustuko ditut. Horrelako proiektuetan sartzeak erabakiak hartzea, materialak aurreikustea,  neurtzea eta azken finean burua argi izatea eta eskuak erabiltzea eskatzen dutelako. Hala ere, manipulazioaren bidea hartzea erabakitzen duzuenontzako uste dut oso inportantea …

Continuar leyendo »

Abr 02 2016

Zatikiekin hastera goaz

Soka luzeko gaia hau ere! Umeek txiki txikitatik daukate kontaktua zatikien kontzeptuekin. Sagarra laurdenetan edo gozokia erdibana egiten denean edo urtebetetzeko pastela zatitzen denean hasten dira umeak zatikiekin bizitzen. Izatez, hasiera ezin hobea da; benetako gauzak zatituz hastea, hain zuzen ere. Kontua da zenbatetan izaten duten haurrek aukera beraien eskuekin zatiketa horiek egiteko edo gurasoek …

Continuar leyendo »

Mar 29 2016

Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak

Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke:   Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili  hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …

Continuar leyendo »

Mar 13 2016

Mandarina baten matematikak zukutzera goaz!

Matematikak lantzeko momentu oso egokia da mahaiaren bueltan lasai gaudenekoa; otorduren baten, alegia. Presaka ez bagabiltza, erlajatuta eta zabalik egoten gara, berriketarako edo jolasetarako. Edozerk balioa dezake, gainera, begirada matematikoa egiteko. Gaur, MANDARINA izango da gure protagonista. Zer egingo ote dugu gure mandarina hau matematikoki zukutzeko? Ikus dezagun, bada, zerrenda. Bolumena kalkulatu Masa kalkulatu Atalak …

Continuar leyendo »

Feb 28 2016

Erlojuarekin tik, tak…egin ditzagun jolasak

Erlojuaren  kontuak bereganatzeko urteak behar dituzte haurrek. Helduon ikuspegitik ulertzeko zaila da, guk orokorrean oso asimilatuta daukagun gaia delako baina oso, oso gai konplexua da ume batentzako. Hiru aspektu garatuaz joango da, zein baino zein zailagoa: Erloju analogiko zein digitalaren irakurketa hutsa: Hau da agian umeak lehenengo garatuko duen gaitasuna. Erloju digitalean analogikoan baino azkarrago …

Continuar leyendo »

Feb 20 2016

Neurtu, neurtu, neurtu…baina ez aspertu!

Magnitude eta unitateen munduan jarduten ikasteko, piszinan igeri egiteko bezala, egin behar den gauza bakarra neurketak egitea da hain zuzen ere; asko eta askotan. Bestela, gauzak mekanikoki eta itsu-itsuan eginda ikaragarrizko unitate aldaketak egiteko gai izango gara; nolabaiteko aplikazioa izan dezaketenak eta inolako zentzurik ez daukatenak ere bai, baina ez dugu tutik ulertuko; eta batez …

Continuar leyendo »

Feb 07 2016

Zer landu dezaket umearekin etxean?

Matematikarekin zerikusia duten jolas aaaaaaaaasko egin daitezke etxean. MATEMATIKETAN  jardutea esaten diot nik horri… hortik webgunearen izena, noski! Hasteko, OINARRIZKO KONDIZIO batzuk aipatu nahi nituzke, umearen momentua eta aldartea errespetatzearekin zerikusia dutenak:   Ez naiz momentu baten ere ikastolatik ekarri ditzakeen etxerako lanak egiteaz ari.  Gai horrek berak, etxerako lanenak, beste sarrera askotarako emango luke! Etxean …

Continuar leyendo »

Ene 14 2016

Ipuinak eta matematika

Gure haurrekin egin dezakegun jarduerarik aberats eta interesgarrienetako bat, ipuinekin aritzea da; aldaera guztietan, gainera: ipuinak papelean zein ahoz kontatuz, besterik gabe marrazkiak ikusiz, antzeztuz, bukaera berriak asmatuz, hitz solteetatik abiatu eta ipuinak sortuz taldean…Kotxeko bidaia luzeetarako edo neguko arratsalde ilunak arintzeko ere baliabide apartak dira. Gurasoekin ikusita, anai-arrebekin edo bakarrik arituta ere, gozamenarekin lotzen …

Continuar leyendo »

» Entradas más recientes