Category: LOGIKA

Mandarina baten matematikak zukutzera goaz!

Matematikak lantzeko momentu oso egokia da mahaiaren bueltan lasai gaudenekoa; otorduren baten, alegia. Presaka ez bagabiltza, erlajatuta eta zabalik egoten gara, berriketarako edo jolasetarako. Edozerk balioa dezake, gainera, begirada matematikoa egiteko. Gaur, MANDARINA izango da gure protagonista. Zer egingo ote dugu gure mandarina hau matematikoki zukutzeko? Ikus dezagun, bada, zerrenda. Bolumena kalkulatu Masa kalkulatu Atalak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/13/mandarina-baten-matematikak-zukutzera-goaz/

Eskuma eta ezkerra, a ze gerra!

Espazioa, espazioan kokatzeko kontzeptuak eta hiztegia… urte batzuk behar izaten dituzte umeek hauek bereganatzeko. Ezkerra, eskuma, gora behera, aurrera eta atzera hitzak erlatiboak direla eta erreferentzia sistemaren arabera aldatzen direla ulertzea ez da erraza. Ezta helduontzako ere; ba pentsa umeendako!  Oraingoan ere, kontzeptuokin esperimentatzeko, jolas bat proposatuko dut gaur. Gorputza mugituz jardungo dute umeek. Jolas …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/14/eskuma-eta-ezkerra-a-ze-gerra/

Multiplo komunetako txikiena…txaloka

Ez da erraza adierazi nahi dudana idaztea. Ea lortzen dudan instrukzio gisa adierazita… 3 eta 8 ren multiplo komunetako txikiena 24 dela egingo dugu txaloka. Taldean egiteko ariketa da. 2 talde egin beharko ditugu; 3az arituko direnak alde batetik eta 8az arituko direnak bestetik. Pertsona bat arduratu beharko da beste guztiei erritmoa markatzeaz eta pultsoak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/multiplo-komunetako-txikiena-txaloka/

Bikote, ordenazio eta sailkapenak…zubi logikoak eraikitzen

Gure etxe digital honetan oso sarri proposatuko ditut bikoteak, ordenazioak (txikitik haundira edo alderantziz) eta kriterio anitzei begiratuz sailkapenak egiteko jarduerak. Oso inportanteak dira umeen ibilibide osoan. DBH eta batxilergoan ere sarri egin izan behar  izaten dira horrelako ariketak, sekula pentsatuko ez genuekeen esparruetan, gainera. Hala ere, eta beti bezala, bere biziko garrantzia dauka horrelakoekin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/07/bikote-ordenazio-eta-sailkapenak-zubi-logikoak-eraikitzen/

Zer landu dezaket umearekin etxean?

Matematikarekin zerikusia duten jolas aaaaaaaaasko egin daitezke etxean. MATEMATIKETAN  jardutea esaten diot nik horri… hortik webgunearen izena, noski! Hasteko, OINARRIZKO KONDIZIO batzuk aipatu nahi nituzke, umearen momentua eta aldartea errespetatzearekin zerikusia dutenak:   Ez naiz momentu baten ere ikastolatik ekarri ditzakeen etxerako lanak egiteaz ari.  Gai horrek berak, etxerako lanenak, beste sarrera askotarako emango luke! Etxean …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/07/zer-landu-dezaket-umearekin-etxean/

Ipuinak eta matematika

Gure haurrekin egin dezakegun jarduerarik aberats eta interesgarrienetako bat, ipuinekin aritzea da; aldaera guztietan, gainera: ipuinak papelean zein ahoz kontatuz, besterik gabe marrazkiak ikusiz, antzeztuz, bukaera berriak asmatuz, hitz solteetatik abiatu eta ipuinak sortuz taldean…Kotxeko bidaia luzeetarako edo neguko arratsalde ilunak arintzeko ere baliabide apartak dira. Gurasoekin ikusita, anai-arrebekin edo bakarrik arituta ere, gozamenarekin lotzen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/01/14/ipuinak-eta-matematika-i/