Category: LOGIKA

Ezinbesteko materialen zerrenda (bis)

Artikulu hau gaur justu urtebete dela publikatu nuen. Bertan, matematikak modu manipulatiboan garatzeko ezinbestekoak diren materialak ageri dira. Batzuk, etxean eraikitzekoak eta beste  batzuk, erostekoak.  Zerrenda hau egingo nuke, bada, erosteko modukoekin: Erregletak + 10 oinarriko materialak Bloke geometrikoak Dienes-en bloke logikoak (eta etiketa logikoak) Balantza (digitala edo pisuekin orekatzekoa) Polikuboak Dado sorta anitza Erosi …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/30/ezinbesteko-materialen-zerrenda-bis/

LEGO®ekin matematikak (I)

Oporretan bete-betean murgildu aurretik, artikulu sorta bati heltzeko asmoa aurkeztera nator. LEGO® piezekin (edo antzerakoekin) matematikak garatzeaz ari naiz. Interesgarriak iruditzen zaizkit, batetik, aukera asko ematen dituztelako, eta, bestetik, etxe askotan jada erosita egoten den materiala delako. Gurean ere badauzkagu, eta egia esan nahiko ibilibide kuriosoa egin dute.  Ume zaharrenak 4 urte zituela iritsi ziren …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/12/legoekin-matematikak-i/

Ipuinak eta matematika (II)

Urtebetea egin dugula eta, lehenengo publikatu genuen artikuluaren jarraipena egitea pentsatu dut. Matematika gaitzat daukaten ipuinen zerrenda luzatuko dugu horrela: “Fibonacci, el soñador de números” da aurkeztuko dugun lehenengoa. Joseph Agnesek idatzitakoa da. Zenbakiekin eta haien propietateekin mirestuta bizi eta hazten den Leonardo Fibonacci umearen istorioa kontatzen du. Inguruan aurkitzen dituen matematikak behatzea du gogoko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/16/ipuinak-eta-matematika-ii/

Zestoan matematika tailerra

Atzo Zestoako neska-mutil talde batekin matematiketan jolasten aritu nintzen. Koadrila ederra eta jator askoak, denak ere! Denetarako tartea hartu genuen. Ipuin antzeztua garatzeko, geometria eraikitzeko eta jolas logikoetan jarduteko ere bai. Era gidatuan aritu ginen zati baten eta librean ere bai. Zein gustura egon nintzen! Ea hurrengo baten ere elkartzeko aukerarik badaukagun!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/28/zestoan-matematika-tailerra/

Cristobal Vilaren “Inspirations”

Berriz ere Cristobal Vilaren bideo EDER batekin gatoz.  Matematikaz blai egindako 4 minutu dauzkazu aurrean. Hartu tarte lasai bat, eseri gustura egongo zaren lekuan eta gozatu.      Bideoan zehar ageri diren elementu matematikoak identifikatu nahi badituzu, hona hemen egileak  ematen dituen azalpenak bere webgunean: etérea estudios  

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/03/b-cristobal-vilaren-inspirations/

Igeltseroa eta Pitagorasen teorema

Gizon honek argi dauka matematikak oso erabilgarriak direla bere egunerokotasunean. Matematikako zenbait kontzepturen ezagutza, sen ona eta aplikazio zuzena elkartzen dira pertsona berdinean. Youtubeko Math2me kanalean aurkitu dut bideo hau.    Gaia errepasatu nahi baduzu, aspaldi egin genuen Pitagorasen teoremaren gaineko sarrera irakurtzeko aukera daukazu.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/14/igeltseroa-eta-pitagorasen-teorema/

Bikotekaketa logikoak (II)

Hona beste bost proposamen, entzumena aktibatuz jardutekoak. 1. Identikoak diren poteak biidu eta bertan objektu ezberdinak sartzea da aukeretako bat: garbantzuak, lentejak, harritxoak, arroza, kanikak eta ogi-irina,  adibidez. Umeek poteak astinduz jardun beharko dute eta antzerakoak diren soinuak elkartu.    2. Hizkien identifikazioan lehenengo urratsak egiten ari den umeak ere badauka aukera soinua eta hizkia …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/01/bikotekaketa-logikoak-ii/

Eskulan polita oparitzeko

Begira zer ikusi nuen atzo nire umeekin plazan nengoela: Nire auzoko Unax-eri  egin zioten oparia. Opariaren itxura besterik gabe hartuta oso polita eta erakargarria da. Materiala goxoa da gainera: fieltroa. Unaxen izeba Aintzanek eskuz, ilusioz eta maitasunez egindakoa da. Osagai inportanteak elkartzen dira opari txiki honetan!  Baina orriz orri zabaldu eta hara non ikusten ditudan …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/18/eskulan-polita-oparitzeko-ere/

Bikotekaketa logikoak

Bikotekaketa, sailkapen eta ordenazioak umeek zubi logikoak eraikitzeko tresna direla ulertzen ditugu. Jardun izan dugu hontaz lehenago ere artikulu pare baten:  Zubi logikoak eraikitzen A ze parea karakola eta barea HHn 5 zentzumenak aktibatuz jardutea nahi dugu, gainera. Gaur 3 proposamen ekartzen ditut txikienekin egiteko. Ea gustukoak dituzuen: 1. Etxeko galtzerdiak: Hauek izango dira eskuragarrien dauzkagun …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/16/bikotekaketa-logikoak/

Arraultza kaxak aprobetxatuz HHn

Aspaldi ez dut HHko etapa bete-betean hartu artikulu baten. Gaurkoan hortara noa! Tituluan diodan bezala erabili beharreko material nagusia arraultza kaxak izango dira.  Patroiak errepikatu ahal izango ditu umeak, bai koloreekin eta baita formekin ere. Segidak osatu ahal izango ditu: Zenbakien grafia landu ahal izango du: Kontaketak egin ahal izango ditu: “Hundir la flota” moduko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/20/arraultza-kaxak-aprobetxatuz-hhn/