Berehala datorren zerrendan, iazko ikasturteko 41 artikulu jarri dizkizuet eskura. Bukaeran, gainera, aurreko ikasturteetan jasotako “kolekzioetarako” lotura ere jarriko dizuet. 18-19ko fruituak aztertuz gero, ikusiko duzue jolasak izan direla nagusi proposamenetan. Eragiketak, pentsamendu logikoa, buruzko kalkulua eta bestelako kontzeptu matematikoak mobilizatzeko proposamen ludikoak, alegia. Sare sozialak izan dira proposamenen iturri nagusiak; twitter, nagusiki, gainera. Arakatzeko …
Category: LOGIKA
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/20/2018-2019ko-artikuluak-ordena-kronologikoan/
Urr 13 2019
Polikuboak… politak bai, baina erabilgarriak?
Erantzuna, inolako zalantzarik gabe….BAI!! Gaur esku artean dauzkagun piezak polikubo edo multilink izenekin ezagutuko dituzue, agian. Gelan edo etxean edukitzeko ezinbestekoen zerrendan sartzen ditut nik; nahiko merkeak eta, batez ere, oso erabilgarriak direlako. Erosi, 200 aleko poteetan eros daitezke 20€ inguruko prezioan. Magnetikoak, tamaina handiagokoak edo forma anitzetakoak ere aurki ditzakezue. Nik, gaur, oinarrizko bertsiokoak …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/13/polikuboak-politak-bai-baina-erabilgarriak/
Api 07 2019
Zein duzu nahiago? (Would you rather…)
Webgune interesgarria aurkitu dut, erronka logikoak aurkitzeko. Ideia oso sinplea da. Ikusi eta gero, “nola ez zait lehenako okurritu?” momentua izan nuen. Inoiz pasatu al zaizue? Sentsazio berdina izan nuen ABN algoritmoak ezagutu nituenean. “Eureka!!” efektua deitzen diot nik horri. Mekanismoa honakoa da: Egoera konkretu bateko bi aukera jartzen dira aurrean eta aukeratu egin behar …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/04/07/zein-duzu-nahiago-would-you-rather/
Mar 19 2019
Oreoekin jolasean eta lurreko harlauzei begira
Sarean arakatzen jarduten duzuenok jakingo duzue altxor ederrak aurkitu daitezkela bertan. Gaur, deigarriak egin zaizkidan 2 ekartzen ditut hona. Oreo galletekin segidak eta hitz jokoak Irudi honetan ikusten da bateren bati Oreo izeneko gailetekin jolasteko gogoa etorri zaiola. Bai gailetekin eta baita hitzekin ere. Ikus irudia eta saiatu hitzak ikusi gabe bakoitzeri zein dagokion asmatzen. …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/03/19/oreoekin-jolasean-eta-lurreko-harlauzei-begira/
Ots 17 2019
Geometria lantzeko material-altxorra opari!
Twitterren azken boladan ideia eta proposamen bikain asko aurkitzen ari naiz. Badago matematikako irakasle talde bat #MTBoS traolaren inguruan biltzen dena. Eztabaida pedagogikoez gain, geometria eta Cuisenairen erregletekin zerikusia daukaten ideia mordoa jartzen dute eskura. Oso erakargarriak egiten zaizkit geletan landutako kontuak izaten direlako, ikusten delako asko hitzegiten dutela landutakoei buruz; egituratze eta ondorioztatze saio …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/17/geometria-lantzeko-material-altxorra-opari/
Ots 10 2019
Sare sozialetatik ateratako erronka logikoak: behaketa eta ondorioztatzea
Lantzean behin horrelakoak iristen zaizkigu handik edo hemendik. Gelan edo etxean erronka gisa erabiltzeko aproposak direnez, hona ekartzea pentsatu dut. (Emaitza zuzenak zein diren jakin nahi izanez gero, azpian jarriko dizkizuet soluzioak.) ZEIN BETEKO DA LEHENAGO? Testuak hau dio: “Jakintsuendako bakarrik: Zein beteko da lehenengo?” ZENBAT TRIANGELU DAUDE IRUDI HONETAN? ZEIN DA KOTXEAREN AZPIAN GERATZEN DEN …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/10/sare-sozialetatik-ateratako-erronka-logikoak-behaketa-eta-ondorioztatzea/
Urt 27 2019
Dorre geometrikoaren jolasa
Bloke geometrikoak ezinbesteko material manipulatiboen zerrendan jaso nituen bere momentuan. Proposamen sorta bat ere egin genuen bere momentuan. Hona, bada, beste proposmen berri bat; sinplea eta martxan jartzeko erraza! Materialeen zerrenda: Hexagono sorta bat duen orria, dadoa eta bloke geometrikoak. Jolas arauak: Bi aldaera (gutxienez) onartzen ditu: Dorreak eraikitzera jolastu: Jokalari bakoitzak dadoa bota eta horrenbeste bloke …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/01/27/dorre-geometrikoaren-jolasa/
Abe 02 2018
Bi jolas: Geometriatik eta IKTetatik
Sare sozialak arakatzen sarri aritzen naiz, eta benetako altxorrak topatu izan ditut. Proposamen edo ideia erraz baina interesgarriak. Hemendik dauzkazue bi. Eskulanarekin abiatuta Proposamena, argazkiak ikusita ulertuko duzue berehala: Eskulana zein den ikusi da, ezta? Gero, ondo zukutu behar dena da erabilera. Begira nolako zerrenda ateratzen den: Librean jostatzen uztea, beti bezala, material berria aurkezten …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/02/geometriarako-bi-ideia-eskulanetik-eta-iktetatik/
Aza 11 2018
Chocolate Fix eta Etxe Orratzen jolasak: sudokuen mundua
Nire inguruan behatu dudanagatik, sudoku erako jolas logikoekin pasatzen dena kuriosoa da; edo maitatu egiten dira, edo ez dira ikusi ere egin nahi izaten. Egunkarietan ikusten ditugun sudokuetan 9x9ko karratua bete behar izaten da 1-9 tarteko zifrekin. Karratu nagusi horrek 81 txoko izaten ditu bertan zifrak jartzeko. 81 txoko horiek 3x3ko 9 azpi-karratuetan, lerroetan eta …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/11/11/chocolate-fix-eta-etxe-orratzen-jolasak-sudokuen-mundua/
Urr 07 2018
1500 piezako puzzlearekin goiz matematikoa nola egin
Proposamen honetan elkarlan kooperatiboa eta matematika nahastuko ditugu goiz matematikoa egiteko helburuarekin. Jarduera hau egiteko, umeak ohituta egon beharko dira kontaketa errutinak egitera eta sailkapen errutinak egitera. Horrelako lanei heltzeko aukera paregabea izan daiteke ikasgelako materialen “inbentarioa” egiteko momentua, esate baterako, edo bestela, pieza asko dauzkan jolasa ikasgelara (edo etxera) iristen den eguna. Pieza …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/07/1500-piezako-puzzlearekin-goiz-matematikoa-nola-egin-b/