Category: Liburu,artikulu matematikoak, bisitak

Goienako Puntuako artikulua (IV)

Hemen ekartzen dizuet pasa den astean publikatu zuten nire 4. artikulua. Batxilergoko ikasleekin laister landuko dudan gai bati heldu nahi izan diot, eta ikasleengan pentsatuta idatzita dagoela esan daiteke. Ea gustuko duzuen!   Puntua 2017-02-10 Aurrekoak irakurri nahi badituzue, hemen loturak: Bariku matematikoa Filmak eta zenbakiak Etxean ere matematiketan

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/19/goienako-puntuako-artikulua-iv/

Ataunera bisita labur bat

Pasa den astean izan nuen aukera herri luuuze eta polit horretan guraso talde batekin arratsalde pasa bat egiteko. Ataunek badu niretzako ukitu majiko moduko bat;  seguruena jentilen harrien kontura izango da eta Barandiaranen “presentziaren” eragina ere izango da…Aspaldi bertan egon gabe nengoen eta gustura ikusi nituen hango zelai lau, berde eta biziak. Liburutegi-areto eroso baten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/13/ataunera-bisita-labur-bat/

Otsailak 11: Zientziako emakume eta nesken nazioarteko eguna

Nazioarteko egunek gaiak azaleratzeko eta gure ahoetara ekartzeko balio dutela uste dut. Ez gutxiagorako ez gehiagorako. Izan ere, zenbait gaiek egunerokotasuean bizi -seinalerik eman ez, eta taupada entzungarri bakarra horrelako egunetan ematen dute. Gaurkoak ematen ditu seinale gehiago ere. Egia baita emakumeak esparru zientifiko eta teknikoan presente gaudela. Egia da, kopuruak gero eta esanguratsuagoak direla; …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/11/otsailak-11-zientziako-emakume-eta-nesken-nazioarteko-eguna/

Animaliak ere matematiketan

Gai hau gogoan hartu, arakatzen hasi eta oso gauza kuriosoak aurkitu ditut.   KILKERREN ZARATAK TENPERATURA NEURTZEKO Amos Dolbear izeneko fisikariak aurkitu zuen 1897an kirkila espezie konkertu baten kasuan (Oecanthus niveus) erlazio funtzionala zegoela txirritxirrien maiztasunen eta giro tenperaturaren artean. Zer esan nahi dut esaldi potolo horrekin? Adibide batekin ikusiko da hobeto: Minutuan 80 kir-kir egiten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/09/animaliak-ere-matematiketan/

Ostegun goiza Huhezin

Pasa den astean aukera izan dut Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean goiza emateko Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari diren 2. mailako ikasleekin. Matematika manipulatiboaren ildo nagusiak aztertzen jardun genuen, dinamika eta jolasen bitartez.     Serio eta jator egon ziren ikasleak eta zenbaiten zalantza eta kezkak entzun eta komentatzeko parada ere izan genuen.  Gaztetasun freskoak ematen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/29/ostegun-goiza-huhezin/

Ipuinak eta matematika (II)

Urtebetea egin dugula eta, lehenengo publikatu genuen artikuluaren jarraipena egitea pentsatu dut. Matematika gaitzat daukaten ipuinen zerrenda luzatuko dugu horrela: “Fibonacci, el soñador de números” da aurkeztuko dugun lehenengoa. Joseph Agnesek idatzitakoa da. Zenbakiekin eta haien propietateekin mirestuta bizi eta hazten den Leonardo Fibonacci umearen istorioa kontatzen du. Inguruan aurkitzen dituen matematikak behatzea du gogoko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/16/ipuinak-eta-matematika-ii/

Zestoan matematika tailerra

Atzo Zestoako neska-mutil talde batekin matematiketan jolasten aritu nintzen. Koadrila ederra eta jator askoak, denak ere! Denetarako tartea hartu genuen. Ipuin antzeztua garatzeko, geometria eraikitzeko eta jolas logikoetan jarduteko ere bai. Era gidatuan aritu ginen zati baten eta librean ere bai. Zein gustura egon nintzen! Ea hurrengo baten ere elkartzeko aukerarik badaukagun!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/28/zestoan-matematika-tailerra/

Goienako Puntuako artikulua (III)

Aste honetan Goienako Puntuan etxean landu daitezkeen matematiken gainean publikatu duten artikulua ekarri dut.    puntua-2016-12-02 Lehenago ere beste bi artikulu publikatu izan dituzte. Hemen dauzkazu eskura, begiratu  bat eman nahi izanez gero. Bariku matematikoa Filma eta zenbakiak

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/03/goienako-puntuako-artikulua-iii/

100m=10Dm=1Hm

94,81m omen dauzka Euskal Herria iparraldetik hegoaldera zeharkatuko duen errota eolikoaren piezak. Hektometroa zer den argi ez daukanak eman diezaiola begiratua. Zifra, zenbaki eta kuriositate asko aipatzen dira berri honen inguruan. Ezagutu nahi badituzu, hemen daukazu Berria egunkariak argitaratu duen artikulua.   Aukera hau aprobetxatu nahi dut, hala ere, inguruko beste elementu edo eraikuntza batzun …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/11/15/100m10dm1hm/

Matematikak eta Donostia 2016

Donostian Matematika-txokoa izeneko elkartea sortu da eta Donostia 2016 proiektuaren babesarekin programa interesgarria sortu dute udazken honetarako, matematikara ikuspegi ezberdiekin hurbiltzeko asmoz. “Guztiok matematikari, eta zergatik ez?” izena du programak. Hona hemen prestatu dituzten ekitaldien posterra. Animatu eta parte hartu!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/25/matematikak-eta-donostia-2016/