Category: Liburu,artikulu matematikoak, bisitak

Ipuinak eta matematika (III)

Ipuinak eta literatura orohar, matematika eta fisika eta beste zientzietako gaiekin batera, nire bizitzako gai kuttunak dira. Ez da lehenengo aldia ipuinak matematika lantzeko proposatzera natorrena. Hemen dauzkazue lehenago egin ditudan proposamenak: Ipuinak eta matematika(I) Ipuinak eta matematika(II) Udako garaia irakurketarako aproposa denez, balio badizue ere menu bariatua prestatu dizuet: “La rebelión de las formas” …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/07/03/ipuinak-eta-matematika-iii/

Orduaren irakurketaz: Zenbat da ordubete?

Aspaldi hona ekarri gabe dauzkat Goienako Puntuan publikatzen ditudan artikuluen kontuak. Maiatzaren hasieran honakoa agertu zen bertan eta eskura uzatea pentsatu dut. Ea gustuko duzuen!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/05/18/orduaren-irakurketaz-zenbat-da-ordubete/

Diskalkulia: zein gutxi ezagutzen den!

Hemen ekartzen dizuet, asaldura honetaz jakin nahi baduzue, Zientzia Kaiera aldizkari digitalean agertu den artikulu baten lotura. Juanma Gallego zientzia kazetaria da artikuluaren idazlea. “Diskalkulia:zenbakiak arazo bihurtzen direnekoa”

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/05/15/diskalkulia-zein-gutxi-ezagutzen-den/

Udako hondarrak haizeak badaramatza

Udatik udazkenera aldatu gara asko ez dela. Goiz goiztiarrak eta arratsa berantiarrak ilundu zaizkigu eta gorputza eta aldartea neguaren hotz, hezetasun eta iluntasunerako prestatzen-edo ari zaizkit, niri behintzat. Azken artikuluaren datari begiratu eta ekainean egindakoa dela ikusi dut. Orain bai tarte zabala geratu zaidala!! Ordua da, beraz, ikasturte berriko kontuei heltzeko. Artikulu eta proposamen berriekin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/07/udako-hondarrak-haizeak-badaramatza/

2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan

Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe.  Bai esan daitekena da hazi  egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/

17-18an 5 irakasle talderekin lanean: Ikastolen etxean eta HIK HASIn

Gaur bukatu dut Hik Hasik Udako Jardunaldien baitan antolatu duen  matematika  manipulatiboen inguruko ikastaroa. Bi egun intentso bezain eder izan dira!  26 irakasleko taldea hurbildu da Leioako Irakasle Eskolara gai honen inguruan ikasteko gogoz. Haien ekarpen, galdera, iritzi, parte hartze eta irribarre bakoitza eskertu nahiko nituzke hemendik.  Horrelakoetara urduri xamar hurbiltzen naiz beti, baina taldearen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/06/27/17-18an-5-irakasle-talderekin-lanean-ikastolen-etxean-eta-hik-hasin/

Nazka eta amorrua sortzen dizkidan kontu(etako) bat!

Zuhaitz diagrama bezala balio dezake, ezta? Zelako nazka eta amorrua sentitu dudan epaia ezagutu dudanean! Nik sinisten dizut! EZ DA EZ, ETA KITTO!  

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/27/nazka-eta-amorrua/

Hik Hasiko udako topaketetan elkartuko gara?

Datorren ekainak 26 eta 27an Leioan egongo naiz “matematika eskuetara LHn” ikastaroa garatzen.  Lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailei begira jardungo dugu. Zer, elkartuko gara?  2018ko UDA-liburuxka.pdf  

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/27/hik-hasiko-udako-topaketetan-elkartuko-gara/

matematiketan, zuzeu.eus-en

Matematiketan.eus-en helburu nagusia matematika manipulatiboaren inguruko lan ildoak ezartzea, baliabideak erabiltzeko proposamenak egitea eta jolaserako aukerak aztertzea da honezkero jakingo duzuen bezala. Matematikaren irakaskuntzari astindu bat ematea, alegia! Hala ere, bada bigarren helburu bat,  niretzat oso inportatea dena, eta  hau guztia euskaraz egitea  da. Horregatik, eta euskaldunon mundua oso murritza delako, ez dut aukerarik galtzen euskaraz …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/26/matematiketan-zuzeu-eus-en/

JEDI 2018 jardunaldiak

Gaur goiz ederra pasatu dut. Izan ere Deustun egon naiz JEDI2018 jardunaldietan matematiketan.eus-en nondik norakoak aurkezten.  Nahiko kokilduta hurbildu naiz, ur handiak zirela edo sentitzen bainuen. Bilbon, Deustuko unibertsitatean, kontu digital eta metodologikotan oso jantzita dagoen jendearen aurrean… Goxo hartu naute hala ere eta azkenean gustura jardun dut. Jende oso, oso interesgarria ezagutzeko aukera ere …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/24/jedi-2018-jardunaldiak/