Category: LH 2.zikloa

Ehuneko taularekin egiteko ariketak (inprimatzeko ereduak)

Aprendiendoconjulia.com helbidean aurkitu ditut 100eko taularekin zenbakikuntza lantzeko ariketa hauek. 100eko taula tresna oso inportantea da zenbakikuntza, eragiketak, kalkulu mentala eta baita zenbaki sistema hamartarra lantzeko ere. Aspalditxo egin genuen honi buruzko artikulu zabala hemen: 100eko taula; batuketak eta jolasak Zuzenean inprimatzeko ereduak jarriko ditut gaur hemen Zenbakien identifikazio ariketak  Ehuneko taulako gurutzeak Beste bideo …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/03/11/ehuneko-taularekin-egiteko-ariketak-inprimatzeko-ereduak-b/

Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (II)

Dienesen blokeek ematen dituzten aukerak zerrendatuz jarraitzen dugu aurretik publikatutako artikulu hauen segidan Dienes-en en bloke logikoak  Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I) 4 PROPOSAMENA Piezak partaideen artean banatu eta dominoa egitea de helburua kasu honetan. Dominoa eratzeko arauak ezberdinak izan daitezke. Aukera errazena da pieza batetik bestera ezaugarri bakarra aldatzea, baina jolasa apur bat zaildu …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/17/dienes-en-bloke-logikoekin-egiteko-jarduerak-ii-b-linkak-falta/

Jolasteko buruhausteak (edo nola ebaztu ekuazioak konturatu gabe)

Aurrekoan matematiketan-en lagun batek esan zidan ondo legokela erronkak proposatzen hasiko banintz. Hemen daukazue buruhauste-jolas-ekuazio sorta on bat ebazteko! DBHko 2. mailatik aurrera, algebraren esparruan sartzen dira gure gazteak, eta hor hasten dira letrak eta zenbakiak nahastuta ekartzen dituzten espresioak formalki erabiltzen. Horrek ez du esan nahi, ordea, lehenago ere hasi ezin daitezkeenik, batez ere …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/10/jolasteko-buruhausteak-edo-nola-ebaztu-ekuazioak-konturatu-gabe/

Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I)

 “Dienesen bloke logikoak” izeneko artikuluaren hariari segika dator gaurko artikulu hau. Bertan LEM materialak aurkeztu nizkizuen.  HHn hasi eta LH guztian, DBHn eta baita batxilergoan ere erabili daitezke orohar LEMak eta bereziki Dienesen bloke logikoak. Gaur abiatzen den artikulu sortarekin LEMak umeekin erabiltzeko proposamenak egingo dizkizuet. Adinak zehaztea ez da erraza ezta egokia ere, baina bai …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/05/dienes-en-bloke-logikoekin-egiteko-jarduerak-i/

Erroketaren erroetan bidaia; kontzeptua eta nola egin material eta algoritmoekin

  Azken artikuluetako baten, algoritmo ilunekin denbora alperrik galtzea neurtu beharraren inguruko hausnarketari ekin nion. Gaur, eztabaida horretan “erori” den lehenengo eragiketarekin natorkizue. Erroketa izan baita eskuz egiteko moduko eragiketaren kategoria galtzen lehenengoa, kalkulagailuaz ebaztea nahikoa dela ulertuta-edo. Eta ni, nola ez, ados nago erabaki horrekin. Erroketarekin, hala ere, gauza kuriosoa pasatu da. Papelean algoritmo …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/30/erroketaren-erroetan-bidaia-kontzeptua-eta-nola-egin-material-eta-algoritmoekin-b-loturak-falta/

Ikasgela osoa jolasean jartzeko modua

Gaurkoa eredu sinplea da. ABN metodoan murgilduta lan egiten duen Francisco Javier Rubio irakasleak grabatutako bi bideo labur ekarri ditut. Gela osoa jarri dute martxan bingoan jolasten; bakoitzak bere egitekoa dauka gainera. Publicado por Francisco Javier Rubio en viernes, 12 de enero de 2018 Publicado por Francisco Javier Rubio en viernes, 12 de enero de …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/26/ikasgela-osoa-jolasean-jartzeko-modua/

Zatiketak: gure algoritmoa vs beste modu batzuk

Zatiketaren inguruko hasierako artikulua egin genuen denbora bat dela. Agian, gaurko honi heldu aurretik, hari begiratu bat egitea nahiko duzue. Txintxo-txintxo jarriko dizuet badaezpada hemen eskura: Lehenengo zatiketekin nola hasi. Artikulu hartan aipatzen nuen lehenengo zatiketak material konkretuekin egin beharko liratekela, materialok banatuz edo multzokaketak eginaz. Irudian, adibidez, 30 elementu 6 lagunen artean banatu dira. Gaurko artikuluan, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/26/zatiketak-gure-algoritmoa-vs-beste-modu-batzuk/

Zenbaki-lerroa; hamarren, ehunen, zatiki eta ehunekoak adierazteko (inprimatzeko eredua)

Aspaldi esanda neukan han eta hemen tresna hau sortzeko asmoa neukala eta azkenean egin dut! Hamartarrak dituzten zenbakiekin ari direnean umeek askotan bidean galdu egiten dute esku artean daukaten zenbakiaren zenbatekotasuna. Hamarrena zer den eta ehunena zer den ere ez dute erraz ulertzen. Tresna honen helburua da zenbaki horien posizioa fisikoki adierazi ahal izatea.   Nola …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/20/zuzen-erreala-hamarren-ehunen-zatiki-eta-ehunekoak-adierazteko-inprimatzeko-eredua/

WODB bertsozalea

WODB siglen esanahia goiko argazkiak eman dizu, baina buruketa berezi hauen mekanismoa jakin nahi baduzu, irakurri lehenengo artikulu hau eta gero segi korrika hurbilen daukazun inpresorara hemengo azpiko argazki hau inprimitzera zure ikasgelan edo etxean buruketa-jolas hau martxan jarri dezazun!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/17/wodb-bertsozalea/

Biderketa taulak ikasteko 40 jolas (ordenadorekoak)

Biderketa taulak buruz eta seguru jakiteak asko bizkortu ditzake buruzko beste kalkulu batzuk. Beste eragiketa batzuk egiteko ere ia ezinbesteko edukia da. Hala nola, zatiketa, zatikien arteko eragiketak, ehuneko portzentaien kalkulua… Gure artean 10erainoko taulak ikasteko ohitura badago ere leku askotan 12arte luzatzen dituzte. Eta batez ere  biderketa taula zabalduak ere lantzen dituzte; 3×4 jakinda, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/13/biderketa-taulak-ikasteko-40-jolas-ordenadorekoak/