Category: LH 2.zikloa

Sare sozialetatik ateratako erronka logikoak: behaketa eta ondorioztatzea

Lantzean behin horrelakoak iristen zaizkigu handik edo hemendik. Gelan edo etxean erronka gisa erabiltzeko aproposak direnez, hona ekartzea pentsatu dut. (Emaitza zuzenak zein diren jakin nahi izanez gero, azpian jarriko dizkizuet soluzioak.)  ZEIN BETEKO DA LEHENAGO? Testuak hau dio:  “Jakintsuendako bakarrik: Zein beteko da lehenengo?”  ZENBAT TRIANGELU DAUDE IRUDI HONETAN? ZEIN DA KOTXEAREN AZPIAN GERATZEN DEN …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/10/sare-sozialetatik-ateratako-erronka-logikoak-behaketa-eta-ondorioztatzea/

Parentesiak: Eragiketen lehentasuna

LH4 eta LH5 inguruan agertzen dira lehenengo parentesi matematikoak eta hasten da eragiketen lehentasuna garrantzia hartzen. Beste gauza askorekin bezala, lehenengo kontaktu hau egin daiteke esanguratsuak diren egoerak matematizatuta eta jolasetik ala zuzenean instrukzio mekanikoak betetzetik. Matematiketan-en badakizue zeren zaleak garen, eta beraz, zuzenean ekingo diot proposamenak egiteari. PARENTESIEZ INGURATUTA GAUDE! Mahai honetan dauden elementuak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/10/parentesiak-eragiketen-lehentasuna/

Dorre geometrikoaren jolasa

Bloke geometrikoak ezinbesteko material manipulatiboen zerrendan jaso nituen bere momentuan. Proposamen sorta bat ere egin genuen bere momentuan. Hona, bada, beste proposmen berri bat; sinplea eta martxan jartzeko erraza! Materialeen zerrenda: Hexagono sorta bat duen orria, dadoa eta bloke geometrikoak. Jolas arauak: Bi aldaera (gutxienez) onartzen ditu: Dorreak eraikitzera jolastu: Jokalari bakoitzak dadoa bota eta horrenbeste bloke …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/01/27/dorre-geometrikoaren-jolasa/

Abenduak 3: Euskararen eguna (III)

Hona hemen Lazkao Txikiren hausnarketa sinple, argi eta humoretsua!! 3. urtez jasotzen duzue gai honen gaineko proposamena webgune honetan. Aurreko urteetakoak hemen dauzkazue erabilgarri: 2016ko proposamena 2017ko proposamena Aurtengoa ez da oso proposamen matematikoa, edo bai…zergatik ez dugu aurten bertsoa egiten gai honen ingurukoa? Hona Oihana Iguaranek iazko bertso txapelketa nagusiko finalaurrean, Iruñean, ahots ederrez …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/02/abenduak-3-euskararen-eguna-iii/

Bi jolas: Geometriatik eta IKTetatik

Sare sozialak arakatzen sarri aritzen naiz, eta benetako altxorrak topatu izan ditut. Proposamen edo ideia erraz baina interesgarriak. Hemendik dauzkazue bi. Eskulanarekin abiatuta Proposamena, argazkiak ikusita ulertuko duzue berehala: Eskulana zein den ikusi da, ezta? Gero, ondo zukutu behar dena da erabilera. Begira nolako zerrenda ateratzen den: Librean jostatzen uztea, beti bezala, material berria aurkezten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/02/geometriarako-bi-ideia-eskulanetik-eta-iktetatik/

Denborarekin kalkuluak ABN metodoan

Ezagutzen nautenek badakite ABNaren oso zalea naizela. Lehenago ere egin ditugu artikuluak nola jarduten duten ikusteko. Artikulu horietara iritsi nahi baduzue, pantailan eskumako aldean dauden etiketetan ABN metodoa klikatuz lortuko duzue. Kasu honetan denborarekin kalkuluak nola egiten dituzten ikusiko dugu bideoan. 16 minutu hartzen ditu 6 egoera ezberdinei erantzuteko. Hala ere, lehenengo egoeraren ebazpena ikusita …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/11/24/denborarekin-kalkuluak-abn-metodoan/

1 geltokia: Zatikiekin nola hasi

Zatitzen, eginez ikasten da Umeek txiki txikitatik daukate kontaktua zatikien kontzeptuekin. Sagarra laurdenetan edo gozokia erdibana egiten denean edo urtebetetzeko pastela zatitzen denean hasten dira umeak zatikiekin bizitzen. Izatez, hasiera ezin hobea da; benetako gauzak zatituz hastea, hain zuzen ere. Kontua da zenbatetan izaten duten haurrek aukera beraien eskuekin zatiketa horiek egiteko edo gurasoek egin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/11/11/1-geltokia-zatikiekin-nola-hasi/

Chocolate Fix eta Etxe Orratzen jolasak: sudokuen mundua

Nire inguruan behatu dudanagatik, sudoku erako jolas logikoekin pasatzen dena kuriosoa da; edo maitatu egiten dira, edo ez dira ikusi ere egin nahi izaten. Egunkarietan ikusten ditugun sudokuetan 9x9ko karratua bete behar izaten da 1-9 tarteko zifrekin. Karratu nagusi horrek 81 txoko izaten ditu bertan zifrak jartzeko. 81 txoko horiek  3x3ko  9 azpi-karratuetan, lerroetan eta …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/11/11/chocolate-fix-eta-etxe-orratzen-jolasak-sudokuen-mundua/

0 geltokia: Kopuruen zatiak; bidegurutze ala gurutze-bide?

Artikulu sorta luzeari ekin behar diot gaurkoan. Zazpikotea etorriko da oraingoan!  Artikulu-sorta bukatzean, gaia lantzeko ildo teoriko, metodologiko eta tenporala izan dezagun da nire helburua. Ea lortzen dudan! Izan ere, lehen hezkuntzako azken ikasturteetan hasita, ikasleek lan handia izaten dute zatikien kontuekin. Kontuz landu beharreko gaia da; presarik gabe eta etengabe ulergarritasuna zainduz. Gai honetan …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/27/0-geltokia-kopuruen-zatiak-bidegurutze-ala-gurutze-bide/

10en deskonposaketa lantzeko jolasak

10en deskonposaketa ondo ezagutzeak asko laguntzen du buruzko kalkuluan. ABN metodoa lantzen dutenek ere asko lantzen duten gaia da. “Los amigos del 10” deitzen diete. Material asko sortu daiteke deskonposaleta hori ezagutzeko helburuarekin, erraz eta merke, eta erosteko moduko jolasak ere azkar bilatu daitezke. Lanketa hau LH1-en ezinbestekoa da; LH2n ere izango luke bere lekua. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/27/10en-deskonposaketa-lantzeko-jolasak/