Category: LH 1.zikloa

Ehuneko taularekin egiteko ariketak (inprimatzeko ereduak)

Aprendiendoconjulia.com helbidean aurkitu ditut 100eko taularekin zenbakikuntza lantzeko ariketa hauek. 100eko taula tresna oso inportantea da zenbakikuntza, eragiketak, kalkulu mentala eta baita zenbaki sistema hamartarra lantzeko ere. Aspalditxo egin genuen honi buruzko artikulu zabala hemen: 100eko taula; batuketak eta jolasak Zuzenean inprimatzeko ereduak jarriko ditut gaur hemen Zenbakien identifikazio ariketak  Ehuneko taulako gurutzeak Beste bideo …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/03/11/ehuneko-taularekin-egiteko-ariketak-inprimatzeko-ereduak-b/

Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (II)

Dienesen blokeek ematen dituzten aukerak zerrendatuz jarraitzen dugu aurretik publikatutako artikulu hauen segidan Dienes-en en bloke logikoak  Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I) 4 PROPOSAMENA Piezak partaideen artean banatu eta dominoa egitea de helburua kasu honetan. Dominoa eratzeko arauak ezberdinak izan daitezke. Aukera errazena da pieza batetik bestera ezaugarri bakarra aldatzea, baina jolasa apur bat zaildu …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/17/dienes-en-bloke-logikoekin-egiteko-jarduerak-ii-b-linkak-falta/

Jolasteko buruhausteak (edo nola ebaztu ekuazioak konturatu gabe)

Aurrekoan matematiketan-en lagun batek esan zidan ondo legokela erronkak proposatzen hasiko banintz. Hemen daukazue buruhauste-jolas-ekuazio sorta on bat ebazteko! DBHko 2. mailatik aurrera, algebraren esparruan sartzen dira gure gazteak, eta hor hasten dira letrak eta zenbakiak nahastuta ekartzen dituzten espresioak formalki erabiltzen. Horrek ez du esan nahi, ordea, lehenago ere hasi ezin daitezkeenik, batez ere …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/10/jolasteko-buruhausteak-edo-nola-ebaztu-ekuazioak-konturatu-gabe/

Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I)

 “Dienesen bloke logikoak” izeneko artikuluaren hariari segika dator gaurko artikulu hau. Bertan LEM materialak aurkeztu nizkizuen.  HHn hasi eta LH guztian, DBHn eta baita batxilergoan ere erabili daitezke orohar LEMak eta bereziki Dienesen bloke logikoak. Gaur abiatzen den artikulu sortarekin LEMak umeekin erabiltzeko proposamenak egingo dizkizuet. Adinak zehaztea ez da erraza ezta egokia ere, baina bai …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/05/dienes-en-bloke-logikoekin-egiteko-jarduerak-i/

Ikasgela osoa jolasean jartzeko modua

Gaurkoa eredu sinplea da. ABN metodoan murgilduta lan egiten duen Francisco Javier Rubio irakasleak grabatutako bi bideo labur ekarri ditut. Gela osoa jarri dute martxan bingoan jolasten; bakoitzak bere egitekoa dauka gainera. Publicado por Francisco Javier Rubio en viernes, 12 de enero de 2018 Publicado por Francisco Javier Rubio en viernes, 12 de enero de …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/26/ikasgela-osoa-jolasean-jartzeko-modua/

Zenbaki-lerroa; hamarren, ehunen, zatiki eta ehunekoak adierazteko (inprimatzeko eredua)

Aspaldi esanda neukan han eta hemen tresna hau sortzeko asmoa neukala eta azkenean egin dut! Hamartarrak dituzten zenbakiekin ari direnean umeek askotan bidean galdu egiten dute esku artean daukaten zenbakiaren zenbatekotasuna. Hamarrena zer den eta ehunena zer den ere ez dute erraz ulertzen. Tresna honen helburua da zenbaki horien posizioa fisikoki adierazi ahal izatea.   Nola …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/20/zuzen-erreala-hamarren-ehunen-zatiki-eta-ehunekoak-adierazteko-inprimatzeko-eredua/

WODB bertsozalea

WODB siglen esanahia goiko argazkiak eman dizu, baina buruketa berezi hauen mekanismoa jakin nahi baduzu, irakurri lehenengo artikulu hau eta gero segi korrika hurbilen daukazun inpresorara hemengo azpiko argazki hau inprimitzera zure ikasgelan edo etxean buruketa-jolas hau martxan jarri dezazun!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/17/wodb-bertsozalea/

Etxerako jardueren kutxa elikatzen (II)

Ondoren datozen bi proposamenak, etxerako jardueren kutxan sartzeko modukoak dira. Beste artikulu honetan kutxa horren nondik norakoen azalpenak eta zenbait proposamen dauzkazue eskura: Etxerako jardueren kutxa  1.  OBJEKTUAK (3 gutxienez) ORDENATU PISUAREN ARABERA  Urratsak labur jasota hauek izango dira: Estimazioa egingo dugu, estimazioa konprobatuko dugu pisatuz eta ordenazioa ondorioztatuz  eta bukatzeko pisuak zenbakitan neurtuko ditugu. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/10/etxerako-jardueren-kutxa-elikatzen-ii/

Abenduak 3: Euskararen eguna (II)

Berriz ere iritsi zaigu eguna! Iazkoan proposamen hau egiten bagenuen, aurten ere bagatoz beste proposamen-jolas batekin. 2-3 minutuko bideoa jaso dut eta hemen jartzea pentsatu. (Eskerrak, bide batez, bideoa helarazi didan Xabierri!) Bideoa ikusi ahala datu eta xehetasunen bilaketa-jarduera egitea proposatzen dizuet.    Behin baino gehiagotan ikusi beharko duzue bideoa eta momenturen baten geratu ere bai. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/03/abenduak-3-euskararen-eguna-ii/

Etxerako jardueren kutxa (I)

Aurreko baten (aspalditxo, azken asteotan motel ibili bainaiz webgunean elikatzeko orduan) etxerako lanen inguruko nire ikuspegiaz jardun nuen. Hasierako pintzelada bat bota nuen. “Etxerako lanak” artikuluan. Gero, Arizmendi ikastolako gurasoekin egindako saioetan, konpromezua hartu nuen etxean egiteko moduko gauzak hemen, webgunean, zintzilikatzen joateko. Horri heltzeko asmoa daukat artikulu honetan eta segidan etorriko diren beste askotan. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/26/etxerako-jardueren-kutxa-i/