Category: LH 1.zikloa

Etxerako jardueren kutxa elikatzen (II)

Ondoren datozen bi proposamenak, etxerako jardueren kutxan sartzeko modukoak dira. Beste artikulu honetan kutxa horren nondik norakoen azalpenak eta zenbait proposamen dauzkazue eskura: Etxerako jardueren kutxa  1.  OBJEKTUAK (3 gutxienez) ORDENATU PISUAREN ARABERA  Urratsak labur jasota hauek izango dira: Estimazioa egingo dugu, estimazioa konprobatuko dugu pisatuz eta ordenazioa ondorioztatuz  eta bukatzeko pisuak zenbakitan neurtuko ditugu. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/10/etxerako-jardueren-kutxa-elikatzen-ii/

Abenduak 3: Euskararen eguna (II)

Berriz ere iritsi zaigu eguna! Iazkoan proposamen hau egiten bagenuen, aurten ere bagatoz beste proposamen-jolas batekin. 2-3 minutuko bideoa jaso dut eta hemen jartzea pentsatu. (Eskerrak, bide batez, bideoa helarazi didan Xabierri!) Bideoa ikusi ahala datu eta xehetasunen bilaketa-jarduera egitea proposatzen dizuet.    Behin baino gehiagotan ikusi beharko duzue bideoa eta momenturen baten geratu ere bai. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/03/abenduak-3-euskararen-eguna-ii/

Etxerako jardueren kutxa (I)

Aurreko baten (aspalditxo, azken asteotan motel ibili bainaiz webgunean elikatzeko orduan) etxerako lanen inguruko nire ikuspegiaz jardun nuen. Hasierako pintzelada bat bota nuen. “Etxerako lanak” artikuluan. Gero, Arizmendi ikastolako gurasoekin egindako saioetan, konpromezua hartu nuen etxean egiteko moduko gauzak hemen, webgunean, zintzilikatzen joateko. Horri heltzeko asmoa daukat artikulu honetan eta segidan etorriko diren beste askotan. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/26/etxerako-jardueren-kutxa-i/

Line Rider; lerroak lerroan

Geometriarekin lanean ari garenean, hainbat momentutan lerro itxi, ireki, zuzen eta kurbatuen kontuekin jarduten dugu. LHko lehenengo urteekin lotzen da kontzeptu hau, baina egia esan, lerroa DBHn eta batxilergoan ere lanak ematen dituen irudi geometrikoa da. Gaur animazio bat ekartzen dut; Edward Grieg-ek “Peer Gynt” antzezlanerako idatzi zuen “In the Hall of the Mountain King” …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/29/line-rider-lerroak-eta-lerroak/

LEGO®ekin grafiko estatistikoak eta probabilitatea

Ondoren datorrena frugalfun4boys.com helbidean aurkitu dut. Webgune hau Sarah Dees-ek elikatzen du. 5 umeren ama da eta homeschooling-a aukeratu dute bere etxean umeen bide akademikoa egiteko. Sarah-k bere webgunean sarri egiten ditu proposamenak LEGO®ekin jarduteko. Askotan STEAM estiloko erronkak jartzen ditu, beste batzutan eraikuntza gidatuak ikusiko ditugu eta matematikekin lotutakoak ere egoten dira. Nola ez, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/22/legoekin-grafiko-estatistikoak-eta-probabilitatea/

Buruketak edo egoerak sortzen, elkarlanean

Actiludis.com webgunean eta facebook-eko “Grupo cálculo ABN” taldean sarri ibiltzen naiz proposamenak arakatzen. Jose Mª de la Rosa Sánchez-ek elikatzen du. Actiludis-en gai ezberdin asko ukitzen dituzte, baina matematikei dagokienez, batez ere ABN metodologian zentratuta jarduten dute.  Hortan ari nintzela,  buruketekin zerikusia daukan ideia eta ekimen interesgarria aurkitu dut.  Kokapen moduan, inoiz aipatu dugu eta …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/22/buruketak-edo-egoerak-sortzen-elkarlanean/

Etxerako lanak

Gai honi heltzea askotan pentsatu izan dut, baina geroagorako utzi izan dut beste horrenbestetan, gaia luzea zelakoan eta argudioak ongi bilduz eta adibideak jarriz jokatu beharko nuelakoan. Nagikeriak jota, alegia! Pasa den astean, hara non, topo egin nuen nire postura ongi baino hobeto islatzen duen argazkiarekin. Gazteleraz dago, baina hain ondo adierazten du pentsatzen dudana, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/08/etxerako-lanak/

Segidekin jolasean

KOKATU GAITEZEN Segidak HHko lehenengo urteetatik hasi eta batxilergoko azken urterarte presente dauden jarduera matematikoak dira.     Presentzia masibo eta jarrai horrek badauka bere zentzua.  Izan ere, esan daiteke segidek eta materialeen sailkapen eta ordenazio logikoek antzerako prozesu mentalak aktibatzen dituztela: Aurrean daukagun materiala edo egitura aztertu eta behatu egin behar da, nolabait errepikatzen den patroia bilatu behar …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/08/segidekin-jolasean/

Zenbakikuntza ABNn; denok bertatik edateko modukoa

Azken boladan ABNekin bueltaka ari naiz! Inoiz esan dizuet ABN metodoan oinarrizko 4 eragiketak beste modu baten egitea planteatzen dutela. Hasierako ideia hori, ordea, urteen joanean aberastuz joan dira metodoaren sortzaileak eta, gaur egun, denbora, diru, neurrien, ehunekoen kalkuluen eta ekuazioen ebazpenari ere forma bera ematen diote. Hainbat onura ikusten dizkiot metodoari eta baita arazoren …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/06/28/zenbakikuntza-abnn-denok-bertatik-edateko-modukoa/

WODB: Zein dago sobera?

WODB hizkiak “Which one doesn´t belong?” espresioaren siglak dira. Artikuluaren tituluan ikusi duzuen bezala “Zein dago sobera?” esaldiarekin itzuli dut.  Ideia honakoa da; horrelako kartelak gelan edo pasilloko paretetan jarri eta egun edo ordu batzutan mantentzen dira bertan. Ikasleek irudiak behatu eta bakoitzaren ustez soberan zein dagoen idatzi beharko lukete kartelean bertan, arrazoia gehituz.Zein ezaugarri …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/06/06/wodb-zein-dago-sobera/