Category: KALKULUA eta ZENBAKIAK

Lehenengo eragiketen kutxa (II)

Begira nolako kutxa eraiki duten lehenego eragiketak egiteko Amaia Alberdik eta bere lankideek. Aurrekoan bidali zidan argazkia info@matematiketan.eus helbidera. Susanna Isern  eta Katharina Sieg-en “Pilú pilú” ipuinean oinarritu dute lan hau. Ipuinetatik abiatuta zenbat gai garatu daitezkeen erakusten du adibide honek beste behin!   Ipuina euskaratu eta “Kraska” izena eman diote, eta nola ez, protagonista …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/05/06/lehenengo-eragiketen-kutxa-ii/

Zenbakien sistema hamartarraren misterioak: teoria apur bat

Misterio iluna, eta deskuidatuz gero, aspergarria: horrela ikusten dute umeek gure sistema hamartarra. Guk bereganatuta daukagun kontzeptu bat bada ere, (nahiz eta heldu bat baino gehiago ikusi dudan sistema nola den zehaztasunez kontatzerakoan harrituta geratu izan dela!) umeentzako ikaragarri konplexua den kontua da.  Kontzeptua bera lantzeko proposamenak egin aurretik azalpen txiki bat emango dut gure …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/05/06/zenbakien-sistema-hamartarraren-misterioak-teoria-apur-bat/

Matematika manipulatiboa: Ezinbesteko materialen zerrenda

Webgune honetako proposamenak irakurtzen jardun baduzue, ikusiko zenuten ez naizela behar dena baino gehiago erostearen zalea. Are gehiago, etxean eraiki daitezkeen proposamenak oso,oso gustuko ditut. Horrelako proiektuetan sartzeak erabakiak hartzea, materialak aurreikustea,  neurtzea eta azken finean burua argi izatea eta eskuak erabiltzea eskatzen dutelako. Hala ere, manipulazioaren bidea hartzea erabakitzen duzuenontzako uste dut oso inportantea …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/29/matematika-manipulatiboa-ezinbesteko-materialen-zerrenda/

Biderketa taulak praktikatzeko 3. jolasa

Eragiketak mekanizatzea eta trebezia eta kalkulu mentala garatzea tokatzen denean, jolasak dira bide hori urratzeko modurik onena. Biderketa tauletan zentratuta, lehenago ere egin genituen proposamenak “Biderketa taulak praktikatzeko bi jolas” deitu genion sarreran. Gaur biderketa taulekin alderantziz, hau da, biderketen emaitzetatik jolasteko proposamen bat dakart. 2-4 jokalarirentzako da aproposa. Erabiliko den materialari dagokionez, 2 aukera daude: Biderketen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/17/biderketa-taulak-praktikatzeko-3-jolasa/

Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa

Ikasketak aspaldi bukatu dituen bati zatikien batuketa nola egiten den galdetuz gero ahora etortzen zaion lehenengo hitza MKT izaten da. Kuriosoa da; behin baino gehiagotan konprobatu izan dut. MKT zertarako egiten zen galdetuz gero, ordea, askori gertatzen zaie baita ere ez jakitea. Ea ba gaur gai hori argitzen dugun. Bideo batzuk grabatu ditut zatikien batuketa …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/12/zatikien-arteko-eragiketak-batuketa-eta-kenketa/

Batuketak txotxekin

Aspalditxo, batuketak egiteko 11 modu zeudela aipatu nuen. Laugarren modua ikustera goaz oraingoan. Hala ere, denak sarrera bakarrean izatea atsegin dutenentzako, aurrekoen loturak jarriko ditut segidan: 11 modu batuketak egiteko ABN algrotimoa eta algoritmo tradizionala parez-pare Batuketak regletekin Beno bada, heldu diezaiogun txotxekin batuketak egiteari. Txotxak erabiliko ditut, baina babarrun aleekin eta plastikozko tapoiekin ere …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/09/batuketak-txotxekin/

Zatikiekin hastera goaz

Soka luzeko gaia hau ere! Umeek txiki txikitatik daukate kontaktua zatikien kontzeptuekin. Sagarra laurdenetan edo gozokia erdibana egiten denean edo urtebetetzeko pastela zatitzen denean hasten dira umeak zatikiekin bizitzen. Izatez, hasiera ezin hobea da; benetako gauzak zatituz hastea, hain zuzen ere. Kontua da zenbatetan izaten duten haurrek aukera beraien eskuekin zatiketa horiek egiteko edo gurasoek …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/02/zatikiekin-hastera-goaz/

Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak

Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke:   Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili  hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/

Batuketak erregletekin

Batuketen gaiarekin hasi ginenean eragiketa egiteko 11 modu aipatu genituen. ABN algoritmoa eta gure algoritmo traidizionala aztertu eta alderatu genituen aste batzu dela eta orain REGLETAK izango dira gure protagonistak. Hasiko gara  batuketa txikiak egiten; esate baterako, tipiko-tipikoa den “3 gozoki dauzkat eta amonak beste 5 ekarri dizkit, zenbat gozoki dauzkat?” regletekin horrela egingo litzateke:   …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/22/batuketak-regletekin/

Mandarina baten matematikak zukutzera goaz!

Matematikak lantzeko momentu oso egokia da mahaiaren bueltan lasai gaudenekoa; otorduren baten, alegia. Presaka ez bagabiltza, erlajatuta eta zabalik egoten gara, berriketarako edo jolasetarako. Edozerk balioa dezake, gainera, begirada matematikoa egiteko. Gaur, MANDARINA izango da gure protagonista. Zer egingo ote dugu gure mandarina hau matematikoki zukutzeko? Ikus dezagun, bada, zerrenda. Bolumena kalkulatu Masa kalkulatu Atalak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/13/mandarina-baten-matematikak-zukutzera-goaz/