Aurrekoan kontaketak sistematikoki egitea proposatzen nizuen. Gaur, errutina horren aldaera sinple batekin natorkizue. Kokatu gaitezen gelan: hogeitik gora ume dauzkagu aurrean. Talde haundian egin dezakegu jarduera, edo launaka, bosnaka…taldekatuta. Taldeko kide bakoitzari babarrun edo txotxa kopuru bat banatu. Kontatu ditzatela, hamarreko paketeak egin eta adieraz dezala bakoitzak bere kopurua Montessori txartelekin. Bakoitzak konprobatu dezala albokoaren …
Category: KALKULUA eta ZENBAKIAK
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/20/zenbaki-sistema-hamartarra-lantzeko-errutina-ii/
Urr 18 2016
Eskulan polita oparitzeko
Begira zer ikusi nuen atzo nire umeekin plazan nengoela: Nire auzoko Unax-eri egin zioten oparia. Opariaren itxura besterik gabe hartuta oso polita eta erakargarria da. Materiala goxoa da gainera: fieltroa. Unaxen izeba Aintzanek eskuz, ilusioz eta maitasunez egindakoa da. Osagai inportanteak elkartzen dira opari txiki honetan! Baina orriz orri zabaldu eta hara non ikusten ditudan …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/18/eskulan-polita-oparitzeko-ere/
Ira 27 2016
Sistema hamartarra lantzeko errutina (I)
Gai hau ondo, sakon eta luze landu beharreko horietako bat dela uste dut. Izan ere, 3 artikulu dedikatu dizkiogu honezkero: Zenbakien Sistema hamartarraren misterioak: Teoria apur bat Sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taulak Montessori txartelak: Inprimatzeko eredua Umeekin kontzeptua lantzeko errutina proposatzera nator gaur. Momentu bakoitzean lantzen den zenbaki sortari lotutako kopuruekin, gainera. Eta ez …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/27/sistema-hamartarra-lantzeko-errutina/
Ira 19 2016
Ikasgelan, harriak altxor!
Ikasgeletako lehenengo egunetan inportantea da taldeko giro ona sortzea, eta umeak eroso egotea. Gainera eguraldia lagun izaten dugu askotan eta beraz gelatik kanpora egin daitezkeen jarduerekin hastea bikaina da nire ikuspegitik. Inguruko basoren edo parkeren batera joan talde osoarekin goxo hitz egitera, abestera eta jolasak egitera…Seguru nik baino balibide zerrenda luzeagoa daukazuela zentzu horretan. Ni, beti …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/19/ikasgelan-harriak-altxor/
Ira 18 2016
Udazkenari ateak zabalduko dizkiogu
Ez da asko udaren etorrera ospatzen ari ginela eta agur esatekotan gaude jada. Udazkenari ongi etorri beroa egingo diogu matematiketan.eus-en. Sasoi ederra da alde batetik, koloretsu jarriko baizaikigu basoak hurrengo asteetan eta badu ukitu malenkoniatsu bat ere, laino, lanbro eta euripean. Biak ala biak gozatzea da nire helburua. Udazkeneko fruituak ere ezin ditugu ahaztu. Bilketan …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/18/udazkenari-ateak-zabalduko-dizkiogu/
Eka 29 2016
Orainarteko sarreren indizea leku bakarrean (2015-16)
Oporrak hartzekotan gauden honetan, urtarriletik hona egin ditugun sarreren indize moduko bat egitea pentsatu dut, eskuragarri izan ditzazuen leku bakarrean. Nik beste webgune batzuk bisitatzean horrelakoen falta sumatu izan dut; bila ibili gabe dena leku bakarrean eukitzekoa. Kronologikoki antolatu ditut: . . Ipuinak eta matematika Gure haurrak eragiketekin hasten direnerako 7 arau Nature by numbers …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/06/29/orainarteko-sarreren-indizea-leku-bakarrean/
Eka 06 2016
Ikerketa matematikoa frutarik politenarekin
Aste batzuk badira mandarinak matematikak lantzeko zukutu genituenetik. Orain, ordea, udaberri bukaeran gaudela eta, dauden frutarik politenak aprobetxatuko ditugu. Goxoenak diren ala ez esaten ez naiz ausartzen. Nire top 5ean sartuko nituzke, noski, baina abuztuko klaudia okaran, nektarina, melokotoi eta meloi goxo-goxo ekin edo neguko errege-sagarrekin konpartituko lukete podiuma. Bateren bat errebisatzen ibiliko da honezkero …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/06/06/ikerketa-matematikoa-frutarik-politenarekin/
Mai 14 2016
Zenbakien Montessori txartelak (inprimatzeko eredua)
Askotan aipatu ditugu eta maiz erabiliko ditugu. Izan ere, Ezinbestekoen zerrendan jarri nituen. Hemen daukazue inprimatzeko moduko eredu bat: montessori txartelak Montessori eskoletan erabiltzen dituztenak egurrezkoak izaten dira, eta nahi izanez gero erosteko moduan izango dituzue hainbat lekuetan. Nik inprimatu eta plastifikatuta erabiltzen ditut, ordea. Txartel hauekin zenbakien barrunbeak aztertu eta azaleratzen ditugu. Zenbakiak nola eratuta …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/05/14/zenbakien-montessori-txartelak-inprimatzeko-eredua/
Mai 12 2016
Zenbaki sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguin-en taulak
Aurreko baten aritu ginen zenbaki sistema hamartarra aztertzen. Gaur kontzeptu hau lantzeko proposamen bat egitera nator. Montessori eskolatan erabiltzen dituzten Seguinen taulak betetzeaz ari naiz. Ez da antolatzeko kontu zaila eta irudi bakarrean ikusiko eta ulertuko duzue proposamena zein den. Argazkikoa, nik etxean kartulinan eginda daukadan imitazioa da. Benetakoak, egurrezko egiturak izaten dira. Ikusi honako …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/05/12/zenbaki-sistema-hamartarra-lantzeko-proposamena/
Mai 06 2016
Kenketa eta batuketa txikiak praktikatzeko jolasak
Jolas txiki eta entretenigarriekin jardutea da zenbait gaitasun garatzeko modurik onena. Batuketa eta kenketa txikiekin mekanizazioa lortzea inportantea da eta hori jolastuz egin daiteke. Proposamen hau, “4 konektatu” deitzen da. http://luckytobeinfirst.com/ helbidean aurkitu dut. 2 jokalarirentzako da eta planteamendua oso sinplea dauka; behar den materialaren zerrenda, laburra: Azpiko orri hau, (kenketari dagokio) kolore ezberdineko bi boligrafo eta bi …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/05/06/kenketa-eta-batuketa-txikiak-praktikatzeko-jolasak/