Azken boladan ABNekin bueltaka ari naiz! Inoiz esan dizuet ABN metodoan oinarrizko 4 eragiketak beste modu baten egitea planteatzen dutela. Hasierako ideia hori, ordea, urteen joanean aberastuz joan dira metodoaren sortzaileak eta, gaur egun, denbora, diru, neurrien, ehunekoen kalkuluen eta ekuazioen ebazpenari ere forma bera ematen diote. Hainbat onura ikusten dizkiot metodoari eta baita arazoren …
Category: KALKULUA eta ZENBAKIAK
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/06/28/zenbakikuntza-abnn-denok-bertatik-edateko-modukoa/
Eka 08 2017
Zenbaki negatiboekin batuketa eta kenketak
Zenbaki osoen munduan murgiltzera goaz. Ohituraz, zenbaki osoekin lehenengo kontaktua LH6 inguruan ematen da baina bete-betean DBHn ikusten dira. Hor hasten dira 4-5, 5+(-3) , -3+4 eta 6-(-4) bezalako espresioei aurre egiten. Kontua da, badaudela hurbilketa manipulatiboak egokiak iruditzen zaizkidanak gai honi heltzeko, eta hori aurkeztea da gaurko nire helburua. LH6 eta DBH aipatu ditugu, …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/06/08/zenbaki-negatiboekin-batuketa-eta-kenketak/
Eka 05 2017
Biderketa; gure algoritmoa vs beste modu batzuk
Ez al zaizue iruditzen biderkerta eragiketa “sinpatikoa” dela? Kenketak oso fama txarra duen moduan, biderketa positiboagoa da, ezta? Biderketa taulak ikasi beharra… horixe dauka oztopo. Nire ikuspegitik taulak buruz jakiteak asko laguntzen du buruzko kalkuluan eta, nola ez, biderketa konplexuagoei edo zatiketei heltzerakoan. Prozesua nola egin da kontua, beste behin. Izan ere “datorren asterako 4ko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/06/05/biderketa-gure-algoritmoa-vs-beste-modu-batzuk/
Mai 29 2017
Alfabetoa erabili batuketak egiteko; buruzko kalkulua jolastuz
Etxe askotan aurki ditzakegu alfabetoko hizki magnetikoak. Zuek ere etxean badauzkazue, prest zaudete jolasteko. Bestela, hartu papel karratu sorta bat eta bakoitzean idatzi alfabetoko letra bana. Jolasa gustukoa baduzue, txartelok plastifikatzea duzue onena. Jolasa adin guztietako ume zein helduk egiteko modukoa da. Buruzko kalkulua praktikatzekoa da, baina alboan materialen bat (erregletak, zotzak, harriak…) duela jolasteko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/05/29/alfabetoa-erabili-batuketak-egiteko-buruzko-kalkulua/
Mai 13 2017
Kalkulagailua bidelagun txikitatik
Kalkulagailua tresna aparta dugu batuketak edo beste edozein eragiketa egiteko. Hori jakinekoa da, ezta? Hasierako urteetan, hala ere, eragiketak eskuz edo buruz egin behar horrekin badirudi debekatutako tresna izaten dela; LH bukatu eta gero, ordea, bat-batean ezinbestekoa bilakatzen da. Are gehiago, eskuzko kalkuluak erabat baztertzen dira DBHn. A ze kontrastea! Zentzugabea, nire ikuspegitik. Izan …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/05/13/kalkulagailua-bidelagun-txikitatik/
Api 30 2017
Ezinbesteko materialen zerrenda (bis)
Artikulu hau gaur justu urtebete dela publikatu nuen. Bertan, matematikak modu manipulatiboan garatzeko ezinbestekoak diren materialak ageri dira. Batzuk, etxean eraikitzekoak eta beste batzuk, erostekoak. Zerrenda hau egingo nuke, bada, erosteko modukoekin: Erregletak + 10 oinarriko materialak Bloke geometrikoak Dienes-en bloke logikoak (eta etiketa logikoak) Balantza (digitala edo pisuekin orekatzekoa) Polikuboak Dado sorta anitza Erosi …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/30/ezinbesteko-materialen-zerrenda-bis/
Api 12 2017
LEGO®ekin matematikak (I)
Oporretan bete-betean murgildu aurretik, artikulu sorta bati heltzeko asmoa aurkeztera nator. LEGO® piezekin (edo antzerakoekin) matematikak garatzeaz ari naiz. Interesgarriak iruditzen zaizkit, batetik, aukera asko ematen dituztelako, eta, bestetik, etxe askotan jada erosita egoten den materiala delako. Gurean ere badauzkagu, eta egia esan nahiko ibilibide kuriosoa egin dute. Ume zaharrenak 4 urte zituela iritsi ziren …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/12/legoekin-matematikak-i/
Mar 11 2017
Biderketak mekanizatu…jolastuz
Aurrekoan zatiketak mekanizatzeko jolasa proposatzen nuen. Gaur, gai berari tiraka, biderketa praktikatzekoa proposatuko dugu. 3 dado beharko ditugu eta papela eta boligrafoa. Ea argazkiak ikusita jolasa ulertzeko moduan jartzen dudan. Mekanismoa bera ez da konplexua: . . . . . . . Konbinazio asko daudenez, posibilitate bat da 2 edo 3 saiakerara mugatzea, jolasa …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/03/11/biderketak-mekanizatu-jolastuz/
Ots 28 2017
Inauteriak bukatuta, ikerketa matematikoa egitera goaz
Inauteriak direla eta, bi proposamen ekartzen ditut. Lehenengoa LH3-4 tik aurrera egiteko modukoa, sakontasun diferenteekin. Baita DBH eta batxilergoan ere! Bigarrena, LH1-2 rako izan daiteke aproposa baina baita beste mailetan ere. INAUTERIEN DATA KALKULATZEN IKASIKO DUGU Seguru badakizuela Inauteriak ez direla urtero egun berdinean izaten. Kalkulatu egin behar izaten da zein egunetan izango diren. …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/28/inauteriak-bukatuta-egiteko-ikerketa-matematikoa/
Ots 18 2017
Ehuneko taulak, batuketak eta jolasak
Aurrera darraigu batuketen aukera anitzei erantzun nahian. Oraingoan beste tresna interesgarri bat aztertuko dugu. Honek bai eskaintzen dituela aukera anitzak. Dibertigarraiak gainera! ABN metodoan asko erabiltzen dute batuketa egiteko modu hau, oso lotuta baitago algoritmo horren oinarrizko ideiarekin. EHUNEKO TAULA Taula honekin batuketa konplexuak 2-3 segundutan egiten dira. Artikuluaren bukaeran aipatuko dugu nola egiten diren. …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/18/ehuneko-taulak-batuketak-eta-jolasak-i/