Category: JOLASA

Jolas bat: Hanoiko dorreak

Proposamen sinple batekin nator gaur. Nire gelakoei jolasa erakutsi eta gustura ikusi nituenez, hona ekartzea pentsatu nuen. Agian ezgutuko duzuenez, erositako egitura baten argazkia jarriko dut berehala: Ezagutzen duzue? 2011ko “Rise of the planet of the apes” filman laborategiko txinpanzeak agertzen ziren dorreekin jolasean; nolabait txinpanzeen intelijentzia neurtzeko erabiltzen zuten jolasa. Goiko irudian 7 disko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/09/jolas-bat-hanoiko-dorreak/

Erlojuarekin tik, tak…egin ditzagun jolasak

Erlojuaren  kontuak bereganatzeko urteak behar dituzte haurrek. Helduon ikuspegitik ulertzeko zaila da, guk orokorrean oso asimilatuta daukagun gaia delako baina oso, oso gai konplexua da ume batentzako. Hiru aspektu garatuaz joango da, zein baino zein zailagoa: Erloju analogiko zein digitalaren irakurketa hutsa: Hau da agian umeak lehenengo garatuko duen gaitasuna. Erloju digitalean analogikoan baino azkarrago …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/28/erlojuarekin-tik-tak-egin-ditzagun-jolasak/

Biderketa taulak praktikatzeko bi jolas

Biderketa taulek lan ederra ematen diete gure umeei!  Komeni da denborarekin buruz ikastea, eta arrazoi askogatik gainera. Ikasten ari diren bitartean, batuketekin trebezia garatzen jarraitzen du umeak. Zenbakien arteko erlazio eta patroi berriak deskubrituko ditu ikas prozesuan. Gerora zatiketak egiteko ezinbestekoak izango dira. Egunero sortzen diren eta biderketekin lotuta egon daitezkeen egoerak kudeatu ahal izango …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/14/biderketa-taulak-praktikatzeko-jolas-bat/