Category: HH

Ots 08 2016

Geometria kotxeen logoetan

Kalean goazela egiteko modukoa da hemen ekartzen dudan proposamena. Ume eta ez hain umeentzako aproposa izan daiteke gainera. Kotxeen logoen geometria aztertzea hain zuzen ere. Harrituta geratuko zarete argazkiko logoak aztertzen badituzue. Zirkulu, elipse, paralelogramo, laurdenetan zatitako formak, hexgono erdiak, oktogonoak… Denetarik aurkituko duzue. Hori bai, laukiluzerik edo karraturik ez.  Zergatik ote?

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/geometria-kotxeen-logoetan/

Ots 08 2016

Regletak erosi ditugu, eta orain ….zer?

 Erosi ditugu regletak, ekarri ditugu etxera, emozioz beteta kutxa zabaldu dute gure umeek…eta zelako sorpresa!! Koloretako makilatxoak txukun-txukun jarrita!! Luzera askotakoak gainera!! Egurrezkoak erosiz gero, ukitzeko ere goxoak dira, erakargarriak, oso. Zer egingo dute umeek zuen ustez lehenengoz regletak hartzen dituztenean? Ba kutxa hustu eta  jolasten hasi…seguruena eraikuntzaren bat eginaz, edo hesi eran jarriz beraien …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/regletak-erosi-ditugu-eta-orain-zer/

Ots 07 2016

Bikote, ordenazio eta sailkapenak…zubi logikoak eraikitzen

Gure etxe digital honetan oso sarri proposatuko ditut bikoteak, ordenazioak (txikitik haundira edo alderantziz) eta kriterio anitzei begiratuz sailkapenak egiteko jarduerak. Oso inportanteak dira umeen ibilibide osoan. DBH eta batxilergoan ere sarri egin izan behar  izaten dira horrelako ariketak, sekula pentsatuko ez genuekeen esparruetan, gainera. Hala ere, eta beti bezala, bere biziko garrantzia dauka horrelakoekin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/07/bikote-ordenazio-eta-sailkapenak-zubi-logikoak-eraikitzen/

Ots 07 2016

Zer landu dezaket umearekin etxean?

Matematikarekin zerikusia duten jolas aaaaaaaaasko egin daitezke etxean. MATEMATIKETAN  jardutea esaten diot nik horri… hortik webgunearen izena, noski! Hasteko, OINARRIZKO KONDIZIO batzuk aipatu nahi nituzke, umearen momentua eta aldartea errespetatzearekin zerikusia dutenak:   Ez naiz momentu baten ere ikastolatik ekarri ditzakeen etxerako lanak egiteaz ari.  Gai horrek berak, etxerako lanenak, beste sarrera askotarako emango luke! Etxean …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/07/zer-landu-dezaket-umearekin-etxean/

Urt 23 2016

Material manipulatiboetan erabilgarrienak: erregletak

Matematiken ikuspegi hau lantzen eta ezagutzen hasi naizenetik, joera daukat aurrean daukadan edozein objekturekin matematikaren zein adar ukitu daitekeen pentsatzen aritzeko. Eta harrituta geratu izan naiz askotan. Izan ere ia denarekin egin daiteke matematika!! Hala ere, badaude material batzuk, izan ditzaketen aplikazio kopuruagatik bereziki interesatzen zaizkidanak. Eta gaur, denetan erabilgarrienak aurkeztera natorkizue: REGLETAK. Kolore biziko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/01/23/material-manipulatiboetan-erabilgarrienak/

Urt 17 2016

Zenbakiak idazten ezin ikasi…

Guraso asko eta asko ikusi izan ditut umeak Haur Hezkuntzan daudenean hauek hitzak eta zenbakiak idazten eta eragiketak egiten noiz hasiko zain. Kasurik  onenetan irrikaz, baina beste batzuetan egonezinez edo larritasun puntu batez. Nola ez, ni neu ere egon naiz egoera horretan eta ondo dakit zer diodan! Haur bakoitzaren kasua aparte aztertu eta ezagutu beharrekoa …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/01/17/zenbakiak-idazten-ezin-ikasi/

Urt 16 2016

Gure haurrak eragiketekin hasten direnerako 7 arau

Gure haurrek urte askotan egingo dute topo kontzeptu eta eragiketa asko eta ezberdinekin. Batuketa eta kenketak HHko azken urteetan eta LHko lehenengo urteetan; biderketak eta zatiketak gero; erroketak ere agertuko zaizkie halako batean;  zatikiak eta hauen arteko eragiketak, berreketak, logaritmoak eta abar luuuuze bat. Bateren bat izutuko zen honezkero!  Lasai! Orain ez baitiegu denei heldu …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/01/16/gure-haurrak-eragiketekin-hasten-direnerako-7-arau/

Urt 14 2016

Ipuinak eta matematika

Gure haurrekin egin dezakegun jarduerarik aberats eta interesgarrienetako bat, ipuinekin aritzea da; aldaera guztietan, gainera: ipuinak papelean zein ahoz kontatuz, besterik gabe marrazkiak ikusiz, antzeztuz, bukaera berriak asmatuz, hitz solteetatik abiatu eta ipuinak sortuz taldean…Kotxeko bidaia luzeetarako edo neguko arratsalde ilunak arintzeko ere baliabide apartak dira. Gurasoekin ikusita, anai-arrebekin edo bakarrik arituta ere, gozamenarekin lotzen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/01/14/ipuinak-eta-matematika-i/

IKASTAROAK

  Kaixo lagun. Hasteko, eskerrak eman nahi dizkizut zure interesagatik; honakoa irakurtzera iristea asko baita niretzako. Tamalez, hurrengo hilabeteetan ezingo ditut atenditu jada hitzartuta edo martxan dauden ikastaro edo saio presentzialak baino gehiago. Astegunak oso beteta dauzkat ohiko jardunarekin eta asteburuetan familiako beste kontu batzuk atenditzeko garaian nago. Hala ere, webgunea bera elikatzen jarraituko dut …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/kurtsoak/