Category: HH

Buruketak edo egoerak sortzen, elkarlanean

Actiludis.com webgunean eta facebook-eko “Grupo cálculo ABN” taldean sarri ibiltzen naiz proposamenak arakatzen. Jose Mª de la Rosa Sánchez-ek elikatzen du. Actiludis-en gai ezberdin asko ukitzen dituzte, baina matematikei dagokienez, batez ere ABN metodologian zentratuta jarduten dute.  Hortan ari nintzela,  buruketekin zerikusia daukan ideia eta ekimen interesgarria aurkitu dut.  Kokapen moduan, inoiz aipatu dugu eta …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/22/buruketak-edo-egoerak-sortzen-elkarlanean/

Etxerako lanak

Gai honi heltzea askotan pentsatu izan dut, baina geroagorako utzi izan dut beste horrenbestetan, gaia luzea zelakoan eta argudioak ongi bilduz eta adibideak jarriz jokatu beharko nuelakoan. Nagikeriak jota, alegia! Pasa den astean, hara non, topo egin nuen nire postura ongi baino hobeto islatzen duen argazkiarekin. Gazteleraz dago, baina hain ondo adierazten du pentsatzen dudana, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/10/08/etxerako-lanak/

Zenbakikuntza ABNn; denok bertatik edateko modukoa

Azken boladan ABNekin bueltaka ari naiz! Inoiz esan dizuet ABN metodoan oinarrizko 4 eragiketak beste modu baten egitea planteatzen dutela. Hasierako ideia hori, ordea, urteen joanean aberastuz joan dira metodoaren sortzaileak eta, gaur egun, denbora, diru, neurrien, ehunekoen kalkuluen eta ekuazioen ebazpenari ere forma bera ematen diote. Hainbat onura ikusten dizkiot metodoari eta baita arazoren …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/06/28/zenbakikuntza-abnn-denok-bertatik-edateko-modukoa/

WODB: Zein dago sobera?

WODB hizkiak “Which one doesn´t belong?” espresioaren siglak dira. Artikuluaren tituluan ikusi duzuen bezala “Zein dago sobera?” esaldiarekin itzuli dut.  Ideia honakoa da; horrelako kartelak gelan edo pasilloko paretetan jarri eta egun edo ordu batzutan mantentzen dira bertan. Ikasleek irudiak behatu eta bakoitzaren ustez soberan zein dagoen idatzi beharko lukete kartelean bertan, arrazoia gehituz.Zein ezaugarri …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/06/06/wodb-zein-dago-sobera/

Ezinbesteko materialen zerrenda (bis)

Artikulu hau gaur justu urtebete dela publikatu nuen. Bertan, matematikak modu manipulatiboan garatzeko ezinbestekoak diren materialak ageri dira. Batzuk, etxean eraikitzekoak eta beste  batzuk, erostekoak.  Zerrenda hau egingo nuke, bada, erosteko modukoekin: Erregletak + 10 oinarriko materialak: . . . . . Bloke geometrikoak: . . . . Dienes-en bloke logikoak (eta etiketa logikoak): . …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/30/ezinbesteko-materialen-zerrenda-bis/

LEGO®ekin matematikak (I)

Oporretan bete-betean murgildu aurretik, artikulu sorta bati heltzeko asmoa aurkeztera nator. LEGO® piezekin (edo antzerakoekin) matematikak garatzeaz ari naiz. Interesgarriak iruditzen zaizkit, batetik, aukera asko ematen dituztelako, eta, bestetik, etxe askotan jada erosita egoten den materiala delako. Gurean ere badauzkagu, eta egia esan nahiko ibilibide kuriosoa egin dute.  Ume zaharrenak 4 urte zituela iritsi ziren …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/12/legoekin-matematikak-i/

m, dm eta zm kontzeptua eraikitzen

Esaten da ume batek distantziarekin daukan lehenengo kontaktua jaio eta berehala amaren bularraren bila hasten denean izaten dela. Hortik aurrera, ikastetxean zein etxean magnitude eta unitateen esparruan ibilbide luzea egin beharko du, urte askotan zehar. Bide horretan opa diezaiokegun gauzarik onena neurketa asko eta asko egiteko aukera izatea da.  Ahal bada, gainera, testuinguru esanguratsuen baitan. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/01/m-dm-eta-zm-kontzeptua-eraikitzen/

Martxoak 8: Abestia, bideoa, anagrama eta artikulua.

8 zenbakian askotan ikusten dut tente eta tinko jarritako ∞ sinboloa. Izan ere, bizitzan aukeratzeko askatasun infinitoa nahiko bainuke denontzako, emakume zein gizon. Jakin badakit martxoaren 8aren data ez zutela nire infinitoari begira aukeratu 1910ean, Emakumearen Nazioarteko Egun izendatu zutenean, baina zer esango dizuet ba… nire ikuspegitik badu ukitu erromantikoa horrela ikusteak ere! Normalean proposamen matematikoak egiten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/03/06/martxoak-8-abestia-bideoa-anagrama-eta-artikulua/

Oparitzeko ideiak (I)

Gabonetan edo beste edozein garaietan oparitzeko moduko proposamenekin natorkizue. Ez dut, ordea, erosteko moduko jostailu edo jolas zerrendarik ekarriko. Hori erraz aurkituko baituzue Olgeta dendaren webgunean edo Aprendiendomatematicas.com helbidean edo Elkar sareko dendetan eta baita beste leku askotan ere. Mundu oso interesgarria izango duzue eskura. Logika, zenbakikuntza, neurria, eragiketak, geometria… aktibatzekoak eta beraz webgune honen helburuekin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/10/oparitzeko-ideiak-i/

Zenbakien sistema hamartarrarekin jolasteko beste aukerak

Zenbakien sistema hamartarraren ingurukoak artikulu honekin bukatzen ditugu. Beste sei artikuluren ostean dator. Hemen loturak, banan-banan irakurri nahi badituzu: Zenbaki sistema hamartarraren misterioak: teoria apur bat Zenbaki sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taula Zenbakien Montessori txartelak: inprimatzeko eredua Sistema hamartarra lantzeko errutina (I) Sistema hamartarra lantzeko errutina (II) Zenbaki sistema hamartarra lantzeko materialak Gaur beste baliabide …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/09/zenbakien-sistema-hamartarrarekin-jolasteko-beste-ideia-batzuk/