Category: GEOMETRIA

Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak

Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke:   Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili  hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/

Mandarina baten matematikak zukutzera goaz!

Matematikak lantzeko momentu oso egokia da mahaiaren bueltan lasai gaudenekoa; otorduren baten, alegia. Presaka ez bagabiltza, erlajatuta eta zabalik egoten gara, berriketarako edo jolasetarako. Edozerk balioa dezake, gainera, begirada matematikoa egiteko. Gaur, MANDARINA izango da gure protagonista. Zer egingo ote dugu gure mandarina hau matematikoki zukutzeko? Ikus dezagun, bada, zerrenda. Bolumena kalkulatu Masa kalkulatu Atalak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/13/mandarina-baten-matematikak-zukutzera-goaz/

Pitagorasen teorema, historia pixkat, demostrazio likido bat eta gauza gehiago

Gogoratzen al duzu Pitagorasen formula? Ikasketak bukatu eta urte askotara jende gehienak gogoratzen den formuletako bat da. Badaezpada ere, hemen doa:   Zertarako den erantzuteko, ordea traba gehiago izaten dugu. Eta baditu aplikazio kurioso eta historikoak ere, bai horixe! Egiptiarrek,  adibidez, 3+4+5 luzerako soka hartu eta 3 puntutan tenkatuz gero, triangleu zuzena  lortzeko modua hau zuten, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/21/pitagorasen-teoremaren-demostrazio-bitxi-labur-eta-likidoa/

Eskuma eta ezkerra, a ze gerra!

Espazioa, espazioan kokatzeko kontzeptuak eta hiztegia… urte batzuk behar izaten dituzte umeek hauek bereganatzeko. Ezkerra, eskuma, gora behera, aurrera eta atzera hitzak erlatiboak direla eta erreferentzia sistemaren arabera aldatzen direla ulertzea ez da erraza. Ezta helduontzako ere; ba pentsa umeendako!  Oraingoan ere, kontzeptuokin esperimentatzeko, jolas bat proposatuko dut gaur. Gorputza mugituz jardungo dute umeek. Jolas …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/14/eskuma-eta-ezkerra-a-ze-gerra/

Geometria kotxeen logoetan

Kalean goazela egiteko modukoa da hemen ekartzen dudan proposamena. Ume eta ez hain umeentzako aproposa izan daiteke gainera. Kotxeen logoen geometria aztertzea hain zuzen ere. Harrituta geratuko zarete argazkiko logoak aztertzen badituzue. Zirkulu, elipse, paralelogramo, laurdenetan zatitako formak, hexgono erdiak, oktogonoak… Denetarik aurkituko duzue. Hori bai, laukiluzerik edo karraturik ez.  Zergatik ote?

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/geometria-kotxeen-logoetan/

Zer landu dezaket umearekin etxean?

Matematikarekin zerikusia duten jolas aaaaaaaaasko egin daitezke etxean. MATEMATIKETAN  jardutea esaten diot nik horri… hortik webgunearen izena, noski! Hasteko, OINARRIZKO KONDIZIO batzuk aipatu nahi nituzke, umearen momentua eta aldartea errespetatzearekin zerikusia dutenak:   Ez naiz momentu baten ere ikastolatik ekarri ditzakeen etxerako lanak egiteaz ari.  Gai horrek berak, etxerako lanenak, beste sarrera askotarako emango luke! Etxean …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/07/zer-landu-dezaket-umearekin-etxean/

Nature by numbers

Hona hemen Cristobal Vilaren bideo ikusgarri bat. Lau minutu eskas besterik ez dituzu behar naturako hainbat elementu Fibonacciren segidarekin deskribatzen direla ikusteko.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/01/16/nature-by-numbers/

Ipuinak eta matematika

Gure haurrekin egin dezakegun jarduerarik aberats eta interesgarrienetako bat, ipuinekin aritzea da; aldaera guztietan, gainera: ipuinak papelean zein ahoz kontatuz, besterik gabe marrazkiak ikusiz, antzeztuz, bukaera berriak asmatuz, hitz solteetatik abiatu eta ipuinak sortuz taldean…Kotxeko bidaia luzeetarako edo neguko arratsalde ilunak arintzeko ere baliabide apartak dira. Gurasoekin ikusita, anai-arrebekin edo bakarrik arituta ere, gozamenarekin lotzen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/01/14/ipuinak-eta-matematika-i/