Category: GEOMETRIA

Tribial geometrikoa

Gure ikastolan martxan jarri dugun ekimena kontatuko dizuet. LH5 eta 6an geometriaren lanketarekin lotutako proiektua jarri dugu martxan eta tartean jolasa egin dugu. Trivial jolasaren ereduarekin jarduteko koloretako erronka-txartelak prestatu, taula egin, dadoak hartu eta jolastera! Emaitza irudietan daukazuena da. Ez dira irudi asko, baina adi begiraten badituzue ikusiko duzue umeek gorputz-espresio eta aurpegiei begira …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/23/tribial-geometrikoa/

Geometria lantzeko material-altxorra opari!

Twitterren azken boladan ideia eta proposamen bikain asko aurkitzen ari naiz. Badago matematikako irakasle talde bat #MTBoS traolaren inguruan biltzen dena. Eztabaida pedagogikoez gain, geometria eta Cuisenairen erregletekin zerikusia daukaten ideia mordoa jartzen dute eskura. Oso erakargarriak egiten zaizkit geletan landutako kontuak izaten direlako, ikusten delako asko hitzegiten dutela landutakoei buruz; egituratze eta ondorioztatze saio …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/17/geometria-lantzeko-material-altxorra-opari/

Dorre geometrikoaren jolasa

Bloke geometrikoak ezinbesteko material manipulatiboen zerrendan jaso nituen bere momentuan. Proposamen sorta bat ere egin genuen bere momentuan. Hona, bada, beste proposmen berri bat; sinplea eta martxan jartzeko erraza! Materialeen zerrenda: Hexagono sorta bat duen orria, dadoa eta bloke geometrikoak. Jolas arauak: Bi aldaera (gutxienez) onartzen ditu: Dorreak eraikitzera jolastu: Jokalari bakoitzak dadoa bota eta horrenbeste bloke …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/01/27/dorre-geometrikoaren-jolasa/

Bi jolas: Geometriatik eta IKTetatik

Sare sozialak arakatzen sarri aritzen naiz, eta benetako altxorrak topatu izan ditut. Proposamen edo ideia erraz baina interesgarriak. Hemendik dauzkazue bi. Eskulanarekin abiatuta Proposamena, argazkiak ikusita ulertuko duzue berehala: Eskulana zein den ikusi da, ezta? Gero, ondo zukutu behar dena da erabilera. Begira nolako zerrenda ateratzen den: Librean jostatzen uztea, beti bezala, material berria aurkezten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/02/geometriarako-bi-ideia-eskulanetik-eta-iktetatik/

Geometria: gorputzak, eskala eta proportzioak lantzeko proiektuak

Geometriaren esparruan gorputz geometrikoak eta orohar 3 dimentsioak hartzen dituzen objektuak oso modu pobrean lantzen direla pentsatu izan dut beti, eta gaur egun, hainbat material aztertu eta gero, ideia hori berresteko moduan nago. Testu liburu askotan, deslekututa-edo agertzen da geometria. Zatituta, bai denboran eta baita kontzeptuetan eta hari jakin bati ezin jarraitu. Eta, batez ere, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/13/geometria-gorputzak-eskala-eta-proportzioak-lantzeko-proiektuak/

2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan

Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe.  Bai esan daitekena da hazi  egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/

Geometria, neurketak eta ariketa fisikoa: erraz eta merke!

Emaiozue begiratua facebook-en Audrey Lafleur-en orrian aurkitu dudan bideo labur honi. Ezer gutxi erabilita (lurrean jartzeko zinta edo pintura besterik ez) eta imajinazioa astinduz nolakoa etekina atera daitekeen ikusiko duzue. Zentzu askotan, gainera: matematikoa (hemen egoteko ahal izan behar, ezta?) baina baita lasaitzeko, jostatzeko eta gozatzekoa ere. Bi minutu eskas besterik ez dituzu beharko: https://www.facebook.com/informadorchile/videos/1480279565409204/ …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/22/geometria-neurketak-eta-ariketa-fisikoa-erraz-eta-merke/

Simetriarekin jolasteko aukerak (inprimatzeko materialak)

(Azpian datorren artikuluan inprimatzeko materialak dauzkazue bi lekutan) Simetria, behetik gorako bidea egiten duen kontzeptu geometrikoetariko bat da. HHtik  hasi eta batxilergorartekoa, alegia. Beste edozein kontzeptu geometrikorekin bezala, lehenengo urratsean inguruaren behaketarekin eta gorputzarekin esperimentatzen hasiko gara.   Momenturen baten kontzeptua hitzetara ekartzea komeni da. Ahal bada umeek eraikitako definizioari helduko diogu. Denon  artean eraikitakoa izango …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/14/simetriarekin-jolasteko-aukerak-inprimatzeko-materialak/

Cristóbal Vilaren “Ars Cúbica”

Cristóbal Vilaren bideoek liluratuta naukate. Lehenago ere ekarri izan ditut matematiketan-era. (Inspirations eta Nature by numbers) Gaurkoan kubo baten mozketetatik sortzen diren irudiak ditu aztergai eta hauek benetako artelanekin lotzen ditu. Bideoan zehar ageri diren artelanak eta teselazioak non dauden jakin nahi baduzue, irakurri bideoarekin lotutako artikulua etèrea studios webgunean.  Kuriosatate txiki bat: Bideo hau …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/08/inspirationsen-linka-sartzea-falta-cristobal-vilaren-ars-cubica/

Txanponak sailkatzeko makina eraiki dezagun

Neurria, geometria, diru-sistema, eskuen trebezia eta materialen berrerabilpena: 5 eremu horiek aktibatu eta erabiliko ditugu ondoren datorren makina eraiki ahal izateko. Kartoia eta kola besterik ez ditugu beharko.  Makinaren barruko egitura ikusteko eta nola eraiki duten jakiteko, hona 3 minutu eskaseko  bideoa:

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/23/txanponak-sailkatzeko-makina-eraiki-dezagun/