Hemen ekartzen dizuet pasa den astean publikatu zuten nire 4. artikulua. Batxilergoko ikasleekin laister landuko dudan gai bati heldu nahi izan diot, eta ikasleengan pentsatuta idatzita dagoela esan daiteke. Ea gustuko duzuen! Puntua 2017-02-10 Aurrekoak irakurri nahi badituzue, hemen loturak: Bariku matematikoa Filmak eta zenbakiak Etxean ere matematiketan
Category: ESTATISTIKA
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/19/goienako-puntuako-artikulua-iv/
Abe 03 2016
Abenduak 3: EUSKARA, 365 eta matematika
Gaurko proposamena: 365 zenbakia eta EUSKARA hitza aztertzea. 365 deskonposatu ezazue, egin zatiketak, jarri biderketa eran, zatitzaileak, erroa, egin eguzki diagrama… EUSKARA hitza eratzen duten hizkien geometria aztertu al duzu? Lerro ireki edo itxirik? Kurbaturik? Poligonorik? Hizki simetrikorik? Zuen izenal eta EUSKARA alderatuz, zenbat hizki dituzue komunean? Egizue etxeko izenen eta EUSKARA hitzaren koinzidentzien estatistika.
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/03/abenduak-33641/
Eka 29 2016
Orainarteko sarreren indizea leku bakarrean (2015-16)
Oporrak hartzekotan gauden honetan, urtarriletik hona egin ditugun sarreren indize moduko bat egitea pentsatu dut, eskuragarri izan ditzazuen leku bakarrean. Nik beste webgune batzuk bisitatzean horrelakoen falta sumatu izan dut; bila ibili gabe dena leku bakarrean eukitzekoa. Kronologikoki antolatu ditut: . . Ipuinak eta matematika Gure haurrak eragiketekin hasten direnerako 7 arau Nature by numbers …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/06/29/orainarteko-sarreren-indizea-leku-bakarrean/
Eka 06 2016
Ikerketa matematikoa frutarik politenarekin
Aste batzuk badira mandarinak matematikak lantzeko zukutu genituenetik. Orain, ordea, udaberri bukaeran gaudela eta, dauden frutarik politenak aprobetxatuko ditugu. Goxoenak diren ala ez esaten ez naiz ausartzen. Nire top 5ean sartuko nituzke, noski, baina abuztuko klaudia okaran, nektarina, melokotoi eta meloi goxo-goxo ekin edo neguko errege-sagarrekin konpartituko lukete podiuma. Bateren bat errebisatzen ibiliko da honezkero …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/06/06/ikerketa-matematikoa-frutarik-politenarekin/
Api 29 2016
Matematika manipulatiboa: Ezinbesteko materialen zerrenda
Webgune honetako proposamenak irakurtzen jardun baduzue, ikusiko zenuten ez naizela behar dena baino gehiago erostearen zalea. Are gehiago, etxean eraiki daitezkeen proposamenak oso,oso gustuko ditut. Horrelako proiektuetan sartzeak erabakiak hartzea, materialak aurreikustea, neurtzea eta azken finean burua argi izatea eta eskuak erabiltzea eskatzen dutelako. Hala ere, manipulazioaren bidea hartzea erabakitzen duzuenontzako uste dut oso inportantea …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/29/matematika-manipulatiboa-ezinbesteko-materialen-zerrenda/
Mar 29 2016
Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak
Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke: Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/
Ots 07 2016
Zer landu dezaket umearekin etxean?
Matematikarekin zerikusia duten jolas aaaaaaaaasko egin daitezke etxean. MATEMATIKETAN jardutea esaten diot nik horri… hortik webgunearen izena, noski! Hasteko, OINARRIZKO KONDIZIO batzuk aipatu nahi nituzke, umearen momentua eta aldartea errespetatzearekin zerikusia dutenak: Ez naiz momentu baten ere ikastolatik ekarri ditzakeen etxerako lanak egiteaz ari. Gai horrek berak, etxerako lanenak, beste sarrera askotarako emango luke! Etxean …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/07/zer-landu-dezaket-umearekin-etxean/
- 1
- 2