Geometriaren esparruan gorputz geometrikoak eta orohar 3 dimentsioak hartzen dituzen objektuak oso modu pobrean lantzen direla pentsatu izan dut beti, eta gaur egun, hainbat material aztertu eta gero, ideia hori berresteko moduan nago. Testu liburu askotan, deslekututa-edo agertzen da geometria. Zatituta, bai denboran eta baita kontzeptuetan eta hari jakin bati ezin jarraitu. Eta, batez ere, …
Category: DBH
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/13/geometria-gorputzak-eskala-eta-proportzioak-lantzeko-proiektuak/
Eka 28 2018
2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan
Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe. Bai esan daitekena da hazi egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/
Eka 18 2018
Begira zer egin dugun ikastolako patioan!!
Aurreko batean ikastetxeetako patioetarako zenbait proposamen bidali nizkizuen. Hona zer egin dugun gurean DBH3ko ikasleen laguntzari esker!! Zirkuitu kinestesikoa marraztu dute: Twister erako jolasak egiteko eremuak marraztu dituzte: Eta…..ta-ta-ta-txan… Ehuneko taula bikaina marraztu dute!!! Ehuneko taula honek sortu dit ilusio berezia. Asko baitira landu daitezkeen kontzeptuak modu dinamikoan gainera! Izan ere, gurean ikasturteko azken asteetan …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/06/18/begira-zer-egin-dugun-ikastolako-patioan/
Api 22 2018
Geometria, neurketak eta ariketa fisikoa: erraz eta merke!
Emaiozue begiratua facebook-en Audrey Lafleur-en orrian aurkitu dudan bideo labur honi. Ezer gutxi erabilita (lurrean jartzeko zinta edo pintura besterik ez) eta imajinazioa astinduz nolakoa etekina atera daitekeen ikusiko duzue. Zentzu askotan, gainera: matematikoa (hemen egoteko ahal izan behar, ezta?) baina baita lasaitzeko, jostatzeko eta gozatzekoa ere. Bi minutu eskas besterik ez dituzu beharko: https://www.facebook.com/informadorchile/videos/1480279565409204/ …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/22/geometria-neurketak-eta-ariketa-fisikoa-erraz-eta-merke/
Mar 11 2018
2018ko Martxoaren 8a, martxoaren 11tik begiratuta
Esateko zegoen (ia) guztia esanda dagoenez ez naiz etorriko hausnarketa eta irakurketa serio eta sakonekin. Nire esperientzia eta gozamenetik arituko naiz gehiena eta bukaeran apur bat matematikatik. Ostegunean ikusi genituenak historiara pasatuko omen dira. Hizki larriz idatzitako historiara esan nahiko dutela pentsatzen dut. Bada, askoz hizki xeheagoez idatzitako nire historia pertsonalean ere aztarna utzi zuen …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/03/11/2018ko-martxoaren-8a-martxoaren-11tik-begiratuta/
Ots 23 2018
Txanponak sailkatzeko makina eraiki dezagun
Neurria, geometria, diru-sistema, eskuen trebezia eta materialen berrerabilpena: 5 eremu horiek aktibatu eta erabiliko ditugu ondoren datorren makina eraiki ahal izateko. Kartoia eta kola besterik ez ditugu beharko. Makinaren barruko egitura ikusteko eta nola eraiki duten jakiteko, hona 3 minutu eskaseko bideoa:
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/23/txanponak-sailkatzeko-makina-eraiki-dezagun/
Ots 10 2018
Jolasteko buruhausteak (edo nola ebaztu ekuazioak konturatu gabe)
Aurrekoan matematiketan-en lagun batek esan zidan ondo legokela erronkak proposatzen hasiko banintz. Hemen daukazue buruhauste-jolas-ekuazio sorta on bat ebazteko! DBHko 2. mailatik aurrera, algebraren esparruan sartzen dira gure gazteak, eta hor hasten dira letrak eta zenbakiak nahastuta ekartzen dituzten espresioak formalki erabiltzen. Horrek ez du esan nahi, ordea, lehenago ere hasi ezin daitezkeenik, batez ere …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/10/jolasteko-buruhausteak-edo-nola-ebaztu-ekuazioak-konturatu-gabe/
Ots 05 2018
Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I)
“Dienesen bloke logikoak” izeneko artikuluaren hariari segika dator gaurko artikulu hau. Bertan LEM materialak aurkeztu nizkizuen. HHn hasi eta LH guztian, DBHn eta baita batxilergoan ere erabili daitezke orohar LEMak eta bereziki Dienesen bloke logikoak. Gaur abiatzen den artikulu sortarekin LEMak umeekin erabiltzeko proposamenak egingo dizkizuet. Adinak zehaztea ez da erraza ezta egokia ere, baina bai …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/05/dienes-en-bloke-logikoekin-egiteko-jarduerak-i/
Urt 30 2018
Erroketaren erroetan bidaia; kontzeptua eta nola egin material eta algoritmoekin
Azken artikuluetako baten, algoritmo ilunekin denbora alperrik galtzea neurtu beharraren inguruko hausnarketari ekin nion. Gaur, eztabaida horretan “erori” den lehenengo eragiketarekin natorkizue. Erroketa izan baita eskuz egiteko moduko eragiketaren kategoria galtzen lehenengoa, kalkulagailuaz ebaztea nahikoa dela ulertuta-edo. Eta ni, nola ez, ados nago erabaki horrekin. Erroketarekin, hala ere, gauza kuriosoa pasatu da. Papelean algoritmo …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/30/erroketaren-erroetan-bidaia-kontzeptua-eta-nola-egin-material-eta-algoritmoekin-b-loturak-falta/
Abe 17 2017
WODB bertsozalea
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/17/wodb-bertsozalea/