Pasa den urtarrilean ekin genion gure ikastolan, Arizmendi Ikastolan, “anamorfismo” izeneko arte-lan espaziala eraikitzeari. Anamorfismoa zer den? Bada objektu edo tresna sorta bat ageri da bertan, ustez, sakabanaketa kaotikoan. Objektuok berez badute beraien izaera eta funtzio propioa banan-banan hartuta. Denen artean eratzen duten multzo horri leku konkretu batetik (eta bakarretik) begiratuta, ordea, osotasunaren ikuspegia jasotzera pasatzen …
Category: DBH
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/03/01/anamorfismoa-ikastolan/
Ots 29 2020
Martxoak 8a laurdenekin ospatuko dugu?
Gogoratzen al duzue “Quarter the cross” jarduera egiteko proposamena egin nizuela orain dela hilabete batzuk? Badaezpada artikulua hemen jarriko dizuet eskura jardueraren nondik norakoak ikus ditzazuen. Tira, bada. Pasa den azaroak 26an Beasaingo BHIko DBH2 mailako ikasleek egin zutena eredu hartuta, antzerako zerbait egiteko ideiarekin natorkizue aurtengo Martxoak 8a ospatzeko: elkarlanean mosaiko morea eraikitzea! Konkretuki, …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/02/29/martxoak-8a-laurdenekin-ospatuko-dugu/
Abe 01 2019
Segidekin zein lanketa egin daiteke? (II)
Aurreko baten idatzi nuen artikuluan, segidekin galdera hauei erantzuteko proposamenak egin nizkizuen: Segida eredu hau kopiatuko al duzu? Segida berriak sortu ditzagun! Kontaidazu segida hau nola eraiki duten! Inguruan ba al dugu segidarik? Segida hau ondo al dago? Zer pasatu zaio? Gaur galdera-proposamen gehiago ekarriko ditut. Ikusiko duzue proposamenok konplexuagoak direla, eta beraz, goragoko maila …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/12/01/segidekin-zein-lanketa-egin-daiteke-ii/
Aza 12 2019
Handitzen, handitzen… Segidak geometrikoak
Ikaragarrizko potentziala daukan proposamena ekartzen dizuet gaur. Potentziala, proposamenak osagai espazialak eta sormenezkoak dituelako, materialak manipulatuz, gainera; hiru dimentsioak urratu daitezkelako eta, batez ere, behaketa matematikoa eta dedukzio lan bikaina ekar dezakeelako. Beti bezala, umeen egoeraren arabera lan sakonagoa edo arinagoa egitea permititzen dute baina beti ere, lan matematikoa aberatsa izango da. Zertaz ari naizen? …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/11/12/handitzen-handitzen-segidak-geometrikoak/
Urr 20 2019
2018-2019ko artikuluak ordena kronologikoan
Berehala datorren zerrendan, iazko ikasturteko 41 artikulu jarri dizkizuet eskura. Bukaeran, gainera, aurreko ikasturteetan jasotako “kolekzioetarako” lotura ere jarriko dizuet. 18-19ko fruituak aztertuz gero, ikusiko duzue jolasak izan direla nagusi proposamenetan. Eragiketak, pentsamendu logikoa, buruzko kalkulua eta bestelako kontzeptu matematikoak mobilizatzeko proposamen ludikoak, alegia. Sare sozialak izan dira proposamenen iturri nagusiak; twitter, nagusiki, gainera. Arakatzeko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/20/2018-2019ko-artikuluak-ordena-kronologikoan/
Urr 05 2019
“Quarter the cross” erronka
LH azken urteetarako edo DBHrako ere aproposa den jarduerarekin hasiko gara aurten. Izenak dioen bezala, gurutze formako irudiaren laurdena markatzea da helburua. Euskaraz, “gurutzearen laurdena margotu” deituko genioke. Bakoitzak behin baino gehiagotan egiteko modukoa da, irudiak aztertuta ikusiko duzuenez. Sakontasun eta zailtasun diferenteekin egin daiteke lana eta horrek ezagutza maila ezberdinetara egokitzeko modukoa egiten du …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/05/quarter-the-cross-erronka/
Api 07 2019
Zein duzu nahiago? (Would you rather…)
Webgune interesgarria aurkitu dut, erronka logikoak aurkitzeko. Ideia oso sinplea da. Ikusi eta gero, “nola ez zait lehenako okurritu?” momentua izan nuen. Inoiz pasatu al zaizue? Sentsazio berdina izan nuen ABN algoritmoak ezagutu nituenean. “Eureka!!” efektua deitzen diot nik horri. Mekanismoa honakoa da: Egoera konkretu bateko bi aukera jartzen dira aurrean eta aukeratu egin behar …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/04/07/zein-duzu-nahiago-would-you-rather/
Api 04 2019
Gurutzegrama geometriko-aritmetiko-logikoa
Irudia jarriz hasiko naiz, eta gero azalpenei helduko diet: Oinarrian gurutzegrama bat da irudian daukaguna. Helburua da lerro eta zutabe bakoitzean hexagono bana eratzeko adina fitxa kokatzea. Bloke geometrikoak ezagutzen dituzuenek identifikatuko zenituzten piezak. Horrek esan nahi duena da ariketa bera blokeen laguntzarekin egin ahal izango duela hala behar duenak. Bloke geometrikoak luze eta zabal …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/04/04/gurutzegrama-geometriko-aritmetiko-logikoa/
Ots 23 2019
Angel Alsina: Matepractic-en matematika egoera errealetatik
Aspaldi ezagutzen dut Angel Alsinaren lana, baina aste honetan izan dut aukera bere hausnarketak berriz irakurri eta gogoratzeko, eta hala, bueltatu ahal izan naiz matematikaren inguruko ibilibide honen hasierako garaietako sentsazioetara. Berriz ere sentitu dut aurrera egiten laguntzen didan nire eureka propioa. “Bidea hemendik da!” esaten didana, alegia. Angel Alsinak Gironako Unibertsitateko Didaktika departamentuko zuzendari …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/23/matepractic-en-egoerak-angel-alsina/
Ots 10 2019
Sare sozialetatik ateratako erronka logikoak: behaketa eta ondorioztatzea
Lantzean behin horrelakoak iristen zaizkigu handik edo hemendik. Gelan edo etxean erronka gisa erabiltzeko aproposak direnez, hona ekartzea pentsatu dut. (Emaitza zuzenak zein diren jakin nahi izanez gero, azpian jarriko dizkizuet soluzioak.) ZEIN BETEKO DA LEHENAGO? Testuak hau dio: “Jakintsuendako bakarrik: Zein beteko da lehenengo?” ZENBAT TRIANGELU DAUDE IRUDI HONETAN? ZEIN DA KOTXEAREN AZPIAN GERATZEN DEN …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/10/sare-sozialetatik-ateratako-erronka-logikoak-behaketa-eta-ondorioztatzea/