Category: BATXILERGOA

0 geltokia: Kopuruen zatiak; bidegurutze ala gurutze-bide?

Artikulu sorta luzeari ekin behar diot gaurkoan. Zazpikotea etorriko da oraingoan!  Artikulu-sorta bukatzean, gaia lantzeko ildo teoriko, metodologiko eta tenporala izan dezagun da nire helburua. Ea lortzen dudan! Izan ere, lehen hezkuntzako azken ikasturteetan hasita, ikasleek lan handia izaten dute zatikien kontuekin. Kontuz landu beharreko gaia da; presarik gabe eta etengabe ulergarritasuna zainduz. Gai honetan …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/27/0-geltokia-kopuruen-zatiak-bidegurutze-ala-gurutze-bide/

2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan

Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe.  Bai esan daitekena da hazi  egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/

2018ko Martxoaren 8a, martxoaren 11tik begiratuta

Esateko zegoen (ia) guztia esanda dagoenez  ez naiz etorriko hausnarketa eta irakurketa serio eta sakonekin. Nire esperientzia eta gozamenetik arituko naiz gehiena eta bukaeran apur bat matematikatik. Ostegunean ikusi genituenak historiara pasatuko omen dira. Hizki larriz idatzitako historiara esan nahiko dutela pentsatzen dut. Bada, askoz hizki xeheagoez idatzitako nire historia pertsonalean ere aztarna utzi zuen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/03/11/2018ko-martxoaren-8a-martxoaren-11tik-begiratuta/

Jolasteko buruhausteak (edo nola ebaztu ekuazioak konturatu gabe)

Aurrekoan matematiketan-en lagun batek esan zidan ondo legokela erronkak proposatzen hasiko banintz. Hemen daukazue buruhauste-jolas-ekuazio sorta on bat ebazteko! DBHko 2. mailatik aurrera, algebraren esparruan sartzen dira gure gazteak, eta hor hasten dira letrak eta zenbakiak nahastuta ekartzen dituzten espresioak formalki erabiltzen. Horrek ez du esan nahi, ordea, lehenago ere hasi ezin daitezkeenik, batez ere …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/10/jolasteko-buruhausteak-edo-nola-ebaztu-ekuazioak-konturatu-gabe/

Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I)

 “Dienesen bloke logikoak” izeneko artikuluaren hariari segika dator gaurko artikulu hau. Bertan LEM materialak aurkeztu nizkizuen.  HHn hasi eta LH guztian, DBHn eta baita batxilergoan ere erabili daitezke orohar LEMak eta bereziki Dienesen bloke logikoak. Gaur abiatzen den artikulu sortarekin LEMak umeekin erabiltzeko proposamenak egingo dizkizuet. Adinak zehaztea ez da erraza ezta egokia ere, baina bai …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/05/dienes-en-bloke-logikoekin-egiteko-jarduerak-i/

Erroketaren erroetan bidaia; kontzeptua eta nola egin material eta algoritmoekin

  Azken artikuluetako baten, algoritmo ilunekin denbora alperrik galtzea neurtu beharraren inguruko hausnarketari ekin nion. Gaur, eztabaida horretan “erori” den lehenengo eragiketarekin natorkizue. Erroketa izan baita eskuz egiteko moduko eragiketaren kategoria galtzen lehenengoa, kalkulagailuaz ebaztea nahikoa dela ulertuta-edo. Eta ni, nola ez, ados nago erabaki horrekin. Erroketarekin, hala ere, gauza kuriosoa pasatu da. Papelean algoritmo …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/30/erroketaren-erroetan-bidaia-kontzeptua-eta-nola-egin-material-eta-algoritmoekin-b-loturak-falta/

WODB bertsozalea

WODB siglen esanahia goiko argazkiak eman dizu, baina buruketa berezi hauen mekanismoa jakin nahi baduzu, irakurri lehenengo artikulu hau eta gero segi korrika hurbilen daukazun inpresorara hemengo azpiko argazki hau inprimitzera zure ikasgelan edo etxean buruketa-jolas hau martxan jarri dezazun!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/17/wodb-bertsozalea/

Matematika zientziaren mapa

Hona hemen Dominic Walliman-ek egin duen infografia ikusgarria. Matematika zientziaren mapa egiteko gai izan da!     Dominic Walliman fisikaria da. Ordenagailu kuantikoen inguruko lanak garatzen ari bada ere, zientziaren dibulgazioan ere asko jarduten du. Haur eta gazteei zuzendutako  “Professor Astro Cat” liburu-seriearen egilea da. Nolabait esateko, abentura zientifikoak deskribatzen ditu liburuotan. Infografiak egiten ere …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/13/matematika-zientziaren-mapa/

Bertsolari txapelketa nagusiko finala: estimazio jolasa

Titulua ikusita ulertuko zenuten, ezta? Gaurkoak azalpen gutxi behar du. Umeekin edo helduon artean egiteko modukoa da gainera. Azpialdean, eskura jarriko dizuet inprimatzeko eredua.  Hona estimazio jolasaren arauak: PARTAIDE BAKOITZAK BERTSO TXAPELKETA NAGUSIKO IRABAZLEA NOR IZANGO DEN ETA ZENBAT PUNTUREKIN IRABAZIKO DUEN ESTIMATU BEHARKO DU. BERE ESTIMAZIOAN GEHIEN HURBILTZEN DENA ERABAKITZEA DA HELBURUA. PARTAIDE BAKOITZAK …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/08/bertsolari-txapelketa-nagusiko-finala-estimazio-jolasa/

Finantza-sistema ulertzeko ipuina

Bideoa ikusi besterik ez da egin behar gaur. Hizlaria Hernan Casciari argentinarra da. Kazetaria, idazlea eta editorea da bera. Bai argentinako eta eta baita Espainiako hainbat medioetan ikusi eta irakurri ahal izan dugu bere lana. Bideo honetan, bere alabak finantza-sistema ulertu dezan asmatutako ipuina kontatzen du TEDx hitzaldi baten. 22 minutu irauten du bideoak, baina …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/28/finantza-sistema-ulertzeko-ipuina-b/