Author's posts

2019-2020 ikasturtea martxan

Konturatu bazarete, urtero pasatzen zait gauza bera; udak ematen dituenak ahaztu eta gero eta ikasturtea martxan jarri eta gero biltzen dut fundamentua matematiketan.eus webguneari heltzeko. Aurten ere hala izan da. Beti bezala, hemendik aurrera, honakoak aurkituko dituzue webgunean: jolasak, sarean aurkitutako ideiak, edukiak lantzeko ildoak, matematika beste gai batzuekin lotzeko proposamenak, erronken adibideak, jolas komertzialen ereduak… …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/05/2019-2020-ikasturtea-martxan/

Ordu digitalak: Zenbat makilatxo?

Aurreko baten ordulari digitaleko orduak kontuan hartuta erronka logiko-geometrikoak planteatu genituen honako artikuluan. Ordu digitalak: Kapikuak/simetrikoak Gaur jarraipena ekartzen dugu, honela formulatuta: 6:20 eratzeko 17 makilatxo behar direla kontatu ahal izango zenituzten goiko irudian. Hortik abiatuta botako ditugu gaurko galderak: Eguneko zein orduk eskatuko lituzke makilatxo gehien? Eta gutxien? Hasi, bada, aukera ezberdinak aztertzen… Ea …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/07/03/ordu-digitalak-zenbat-makilatxo/

Ipuinak eta matematika (III)

Ipuinak eta literatura orohar, matematika eta fisika eta beste zientzietako gaiekin batera, nire bizitzako gai kuttunak dira. Ez da lehenengo aldia ipuinak matematika lantzeko proposatzera natorrena. Hemen dauzkazue lehenago egin ditudan proposamenak: Ipuinak eta matematika(I) Ipuinak eta matematika(II) Udako garaia irakurketarako aproposa denez, balio badizue ere menu bariatua prestatu dizuet: “La rebelión de las formas” …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/07/03/ipuinak-eta-matematika-iii/

Orduaren irakurketaz: Zenbat da ordubete?

Aspaldi hona ekarri gabe dauzkat Goienako Puntuan publikatzen ditudan artikuluen kontuak. Maiatzaren hasieran honakoa agertu zen bertan eta eskura uzatea pentsatu dut. Ea gustuko duzuen!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/05/18/orduaren-irakurketaz-zenbat-da-ordubete/

Ordu digitalak: kapikuak /simetrikoak

Gelan planteatzeko egoera eta galdera sorta batekin natorkizue. Titulua ikusita agian ulertu duzue proposamen honen funtsa nondik doan. Hala ez bada, begiratu iezaziozu hurrengo argazkiari: Ikusi duzue ordua bera kapikua dela? Ezkerretik eskumara edo alderantziz begiratuta ordu berdina irakurtzen dela? Ala agian ez, bi puntu horiek kontuan hartzen baditugu…Tira, bada, egoera sortu dugu; hemen doaz …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/05/15/ordu-kapikuak-ordu-simetrikoak/

Diskalkulia: zein gutxi ezagutzen den!

Hemen ekartzen dizuet, asaldura honetaz jakin nahi baduzue, Zientzia Kaiera aldizkari digitalean agertu den artikulu baten lotura. Juanma Gallego zientzia kazetaria da artikuluaren idazlea. “Diskalkulia:zenbakiak arazo bihurtzen direnekoa”

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/05/15/diskalkulia-zein-gutxi-ezagutzen-den/

200, 200, 200!!

Honakoa 202. artikulua duzue, konkretuki!   Egia esateko, ni neu ere harrituta geratu naiz kopurua ikusita. Estimazio azkar baten, artikulu bakoitzarekin batez beste 2-3 ordu ematen ditudala esan dezaket. Badaude 10 minututan ti-tau bukatzen ditudanak baina orduak eta orduak hartu dizkidatenak ere ez dira gutxi! Estimazioaren biderketa, zuen esku utziko dut! Atzera begiratzen baduzue, bidaia …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/04/07/200-200-200/

Zein duzu nahiago? (Would you rather…)

Webgune interesgarria aurkitu dut, erronka logikoak aurkitzeko. Ideia oso sinplea da. Ikusi eta gero, “nola ez zait lehenako okurritu?” momentua izan nuen. Inoiz pasatu al zaizue? Sentsazio berdina izan nuen ABN algoritmoak ezagutu nituenean. “Eureka!!” efektua deitzen diot nik horri. Mekanismoa honakoa da: Egoera konkretu bateko bi aukera jartzen dira aurrean eta aukeratu egin behar …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/04/07/zein-duzu-nahiago-would-you-rather/

Gurutzegrama geometriko-aritmetiko-logikoa

Irudia jarriz hasiko naiz, eta gero azalpenei helduko diet: Oinarrian gurutzegrama bat da irudian daukaguna. Helburua da lerro eta zutabe bakoitzean hexagono bana eratzeko adina fitxa kokatzea. Bloke geometrikoak ezagutzen dituzuenek identifikatuko zenituzten piezak. Horrek esan nahi duena da ariketa bera blokeen laguntzarekin egin ahal izango duela hala behar duenak. Bloke geometrikoak luze eta zabal …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/04/04/gurutzegrama-geometriko-aritmetiko-logikoa/

Lau lerroan: 10 bertsio adin guztietarako

Inprimatu, plastifikatu eta jolasean berehala jartzeko moduko plantilla sortarekin gatozkizue gaur. 4 lerroan jolasaren bertsio anitzak jarriko dizkizuegu eskura. Izan ere, badaude jolasak oinarrizko bertsiotik haratago matematikako beste aspektu batzuk praktikan jartzeko erabiltzen ditugunak. Dominoa eta bingoa izan daitezke adibiderik ezagunenak. Baina partxisa eta antzarren jolasa ere badakizkigu “tuneatzen” helburu matematikoei erantzuteko. Zerrenda horretan kokatu …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/03/31/lau-lerroan-10-bertsio-adin-guztietarako/