Author's posts

Betis futbol taldekoak matematiketan

Hara non natorren gaur Betis futbol taldeko jokalariek grabatutako bideoekin. Zein jolas erraz eta interesgarriak! Eta ze gustura ari diren!! Badakizue zein aberasgarria iruditzen zaidan jolasen mundua kontzeptu matematikoak lantzeko edo mekanizatzeko. BEraz, ikus ditzagun bideoak; gero aberastuko dugu jolasaren alde matematikoa. Jolasari gehituiozue bukaeran egindako eta ikasitakoaren inguruko hausnarketarako tartea eta lan matematiko benetan …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/12/19/betis-futbol-taldea-matematiketan/

Zulatzeko puzzle espazialak (inprimatzeko)

Asteburu honetan deskubritu dudan proposamena da hau. Beste behin twitteren jaso dut bere berri; Kanadiarra omen den Markchubb3 ren ekarpena da, konkretuki. Sinplea, gelara eramateko erraza eta geometrikoa eta espaziala den heinean, aberatsa; oso aberatsa. Sekuentzia edo hurrenkera pentsatu beharra , simetriak kontuan hartu beahrra eta planoa deformatzearekin zerikusia daukalako. Eta oso, oso manipulatiboa delako. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/12/15/zulatzeko-puzzle-espazialak-inprimatzeko/

Segidekin zein lanketa egin daiteke? (II)

Aurreko baten idatzi nuen artikuluan, segidekin galdera hauei erantzuteko proposamenak egin nizkizuen: Segida eredu hau kopiatuko al duzu? Segida berriak sortu ditzagun! Kontaidazu segida hau nola eraiki duten! Inguruan ba al dugu segidarik? Segida hau ondo al dago? Zer pasatu zaio? Gaur galdera-proposamen gehiago ekarriko ditut. Ikusiko duzue proposamenok konplexuagoak direla, eta beraz, goragoko maila …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/12/01/segidekin-zein-lanketa-egin-daiteke-ii/

Segidekin zein lanketa egin daiteke? (I)

Segidak gaitzat hartuta artikulu sorta bat publikatu dut jada. Izan ere, aspektu logikoak mobilizatzeko aukera aparta baitira. Segidekin, gainera, jarduera sorta on bat egin daiteke, sakontasun eta konplexutasun ezberdinekoa. Jarduera horiek proposatzera natorkizue, gaur; galdera eran formulatuko ditugu, proposamenok. Zerrenda luzea denez bi artikulutan jasoko ditugu. Gaian kokatzeko, hala ere, lehenago publikatu ditugun artikulu esanguratsuenak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/11/23/segidekin-zein-lanketa-egin-daiteke-i/

Handitzen, handitzen… Segidak geometrikoak

Ikaragarrizko potentziala daukan proposamena ekartzen dizuet gaur. Potentziala, proposamenak osagai espazialak eta sormenezkoak dituelako, materialak manipulatuz, gainera; hiru dimentsioak urratu daitezkelako eta, batez ere, behaketa matematikoa eta dedukzio lan bikaina ekar dezakeelako. Beti bezala, umeen egoeraren arabera lan sakonagoa edo arinagoa egitea permititzen dute baina beti ere, lan matematikoa aberatsa izango da. Zertaz ari naizen? …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/11/12/handitzen-handitzen-segidak-geometrikoak/

Musika eta matematika

Aspalditik neukan gai honi heltzeko asmoa, eta azkenean, egin dut!! Bukaeran plantilla batzuk jarriko dizkizuet eskura, gainera, inprimatzeko prest. Musika IKARAGARRI inportantea da eta izan da nire bizitzan. Gaur egun ez dut ohiturarik (kendu “ohiturarik” eta berridatzi “denborarik” nahi baduzue ;)) musika larregi entzuteko, baina iraganeko hainbat momentutan izan da plazer iturri eta, batez ere, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/23/musika-eta-matematika/

2018-2019ko artikuluak ordena kronologikoan

Berehala datorren zerrendan, iazko ikasturteko 41 artikulu jarri dizkizuet eskura. Bukaeran, gainera, aurreko ikasturteetan jasotako “kolekzioetarako” lotura ere jarriko dizuet. 18-19ko fruituak aztertuz gero, ikusiko duzue jolasak izan direla nagusi proposamenetan. Eragiketak, pentsamendu logikoa, buruzko kalkulua eta bestelako kontzeptu matematikoak mobilizatzeko proposamen ludikoak, alegia. Sare sozialak izan dira proposamenen iturri nagusiak; twitter, nagusiki, gainera. Arakatzeko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/20/2018-2019ko-artikuluak-ordena-kronologikoan/

Polikuboak… politak bai, baina erabilgarriak?

Erantzuna, inolako zalantzarik gabe….BAI!! Gaur esku artean dauzkagun piezak polikubo edo multilink izenekin ezagutuko dituzue, agian. Gelan edo etxean edukitzeko ezinbestekoen zerrendan sartzen ditut nik; nahiko merkeak eta, batez ere, oso erabilgarriak direlako. Erosi, 200 aleko poteetan eros daitezke 20€ inguruko prezioan. Magnetikoak, tamaina handiagokoak edo forma anitzetakoak ere aurki ditzakezue. Nik, gaur, oinarrizko bertsiokoak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/13/polikuboak-politak-bai-baina-erabilgarriak/

> eta < sinboloak ulertu nahi?

Gaurkoa labur-laburretik doa. Bideo motz hau aurkitu dut oso-oso-oso argi adierazten duena >, = eta < sinboloen esanahia. Gelan nahi beste alditan erabiltzeko modukoa. Beharra dagoen bakoitzean! Besterik gabe, hemen duzue: Gauza bat bakarrik gehituko dut… DBH eta batxilergoko hainbat ikasleri ere ez zaiola gaizki etorriko bideo honi begiratua egieta noizean behin! Izan ere, ezberdintzen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/11/eta-sinboloak-ulertu-nahi/

“Quarter the cross” erronka

LH azken urteetarako edo DBHrako ere aproposa den jarduerarekin hasiko gara aurten. Izenak dioen bezala, gurutze formako irudiaren laurdena markatzea da helburua. Euskaraz, “gurutzearen laurdena margotu” deituko genioke.  Bakoitzak behin baino gehiagotan egiteko modukoa da, irudiak aztertuta ikusiko duzuenez. Sakontasun eta zailtasun diferenteekin egin daiteke lana eta horrek ezagutza maila ezberdinetara egokitzeko modukoa egiten du …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/05/quarter-the-cross-erronka/