Author's posts

Matematikan diharduen orok aztertzeko lekua: NRICH

Aurrekoan baliabide digitalak aurkeztu nizkizuen artikulu baten. Tartean NRICH izenekoa aipatu nuen; Cambridge-ko Unibertsitateak sustatzen duen web orria. Aipatu nizuen ez zela baliabide digitalen lekua soilik. Askoz konplexuago eta aberatsagoa da. Izan ere, bertako matematikaren ikuspegia da ikaragarri gustukoa dudana. Egoeren ebazpenetik eta edukiak jolasekin mobilitzatzetik jarduten dute nagusiki. HH, LH eta BHrako proposamenak dituzte; …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/30/matematikan-diharduen-orok-aztertzeko-lekua-nrich/

Yam dado-jolasa

Jolasaren balioaz jardun izan dugu maiz webgune honetan eta, beraz, ez naiz hasiko jolasak matematikako hainbat eduki lantzeko aproposak zergatik diren argudiatzen. Bai esango dut Yam deituriko hau sarri erabiltzen dudala. Arrazoi ezberdinengatik gainera. Oso dibertigarria delako, lehenengo eta behin. Ez umeentzako bakarrik. Helduok ere jolasteko modukoa baita. Bigarrenez, matematikako eduki asko mobilizatzen dituelako; tamaina …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/11/yam-dado-jolasa-2/

LHko haundienek HHko gazteagoei egiteko oparia

Ondoren ikusiko duzuen bideoan eskulana egiteak berak duen balioaz gain, espazioa, gorputz geometrioak eta hauen planuko proiekzioa eta eraikitzean erabilitako materialaren arabera, gorputzen barruko izaeraekin zerikusia  duten gaiak azaleratu eta landu daitezke. Are gehiago aberastu daiteke lana, gainera, kutxak neurri jakin batzuk izan beharra gehitzen badiogu.  Eta, orain, proposamena: Zer iruditzen zaizue LH 6 edo …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/05/lhko-haundienek-hhko-gazteagoei-egiteko-oparia/

Covid-aren aurrean: Matematika manipulatzeko eredu birtualak

Ikasturtea interneteko baliabide digitalen zerrenda ekarriz hasiko dut. Erregletak, 10 oinarriko materialak, jolasak, bloke geometrikoak, oreka balantzak, zatikiak lantzeko materialak, adierazpen algebraikoak fisikoki adierazteko materialak… Horrelako baliabide pila eskura izateko aukera izango dugu bertan. Azken finean eduki matematikoak fisikoki islatuta geratzea bilatzen dugu, nahiz eta modu birtualean izan. Nola ez,COVID19aren inguruan sortu den egoerak eraman …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/09/08/matematika-manipulatzeko-eredu-birtualak-b/

Goienako Puntuako ekarpena (XVI)

Aspaldi egin ez dudana egitera noa. Lantzean behin Goiena astekariko Puntua gehigarrian artikulua idazten dut. Honezkero 16 ekarpen egin ahal izan ditut. Hasierakoak hona ekartzen hasi nintzen, baina momentu baten, bestelako arrazoirik gabe utzi egin nion artikuluen kopiak hemen jartzeari. Oraingoan, COVID19aren harira idatzi nuena ekartzea pentsatu dut. Nolabait aldi historikoari dagokion garrantzia eman eta …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/07/07/goienako-puntuako-ekarpena-xvi/

Ostadarraren pastel espaziala

Pastelak egiteko proposamenarekin natorkizue gaur. Pastel bereziak, ordea! Zehazki bi pastel mota egiteko deskribapen-bideoa aurkituko duzue testuaren ondoren. Lehenengo pastelaren emaitza erakutsiz hasten da eta benetan ikusgarria dela ezingo duzue ukatu. Hemen jartzen dizuet bideoko irudia: Osasungarria ote den ere galdetuko diozue zuen buruei; bizkotxo arruntak erabiltzen dituzte, jangarriak diren koloranteak gehituta. Hortik aurrera, bakoitzak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/06/22/ostadarraren-pastel-espaziala/

Gure etxeko ikerketa baten errelatoa; noiz beteko zaio bateria tablet-ari?

Semeak berak bota du galdera; zenbat denbora behar du tabletak bateria betetzeko? Proposamena ere semeak egin du: hurrengo %1 betetzen zenbat denbora behar duen kontatzea eta hortik orotara zenbat denbora beharko duen kalkulatzea.  Hori entzunda ni neu ere piztu egin naiz eta ikerketa egiteari ekin diogu. HIPOTESIA: Gure semearen hipotesia, beraz, bateria modu linealean kargatzen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/06/14/gure-etxeko-ikerketa-baten-errelatoa-noiz-beteko-zaio-bateria-tablet-ari/

Konfinamendua gure etxean (VI): Eskulan eta mahai jolasak

Ez du gaurkoak testu asko izango. Hona, iruditan, oporraldi honetako jarduna nondik joan den gurean (tarte batzutan!) Jolasetik, oso maiz… Herriko ekimenetan parte hartzetik… Eskulanak probatzetik… Hiru eremuetan bateren bat aukeratu beharko banu: Jolasetan gero eta gehiago gustatzen zait Taló izenekoa. Zein aberatsa den! Umeek jarduteko modukoa, bai, baina helduok ere benetan gustura jardutekoa.  Herriko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/26/konfinamendua-gure-etxean-vi-eskulan-eta-mahai-jolasak/

Konfinamendurako erronka logikoa (V): ezetz kartak horrela antolatu?

Gaur ez dakart eskulana, burulana baizik. Bideoa daukazue azpian azalpenak ikusti ahal izateko. Etxeko txikiekin egoteko bertsio errazagoa eta helduok ere nahasteko moduko bertsioa azaltzen dira bertan. Are gehiago, bertsiorik zailena garatu gabe dago bideoan: Baraja osoa bertan agertzen den moduan antolatzekoa, alegia.   Ekin! Seguru lortuko duzuela eta!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/18/konfinamendurako-erronka-logikoa-v-ezetz-kartak-horrela-antolatu/

Konfinamendurako eskulana (IV): Hitomezashi sareak

Gaur paperean marraztuz egiteko eskulana proposatuko dizuet. Azken boladan bezala, egiteko erraza, eta lasai eta patxadan jarduteko aproposa.  Hitomezashi bordatuetan oinarritzen da gaurko proposamena. Ezagutzen al dituzue Hitomezashi bordatuak? Nik oraintsu izan dut beraien berri. Irudi honetan ikusiko dituzue bordatu horien eredu batzuk: Izenak iradokitzen duen bezala Japonian erabiltzen den josteko teknika da. Sashiko josteko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/15/konfinamendurako-eskulana-iv-hitomezashi-sareak/