KIMU-a loratzen denean…

Aspalditxo geldo ari naiz bloga elikatzen. Zergatik? Bada, nire indarraren zati handi bat azpiko honetan  jarri dudalako azken hilabeteetan:

Gaur publikatu dituzte bai bideoa eta bai KIMU proiektuaren katalogoa.

Ikaselkar Hezkuntza Argitaletxearen eskutik sortutako materiala da. Matematikaren atalaren garapenean nire alea jarri ahal izan dut, proiektua sortzen jardun duen taldearen kidea izan bainaiz. Esan dezaket urteotan defendatu dudan matematikaren ikuskera bikain jasotzen duela gure Kimu-matematikak. Katalogoan ikus dezakezuen bezala 5 hankatan jaso dugu hainbeste maite dugun mundu matematikoa: Desafioak, jokoak, unitateak, errutinak eta ikerketak. 
Hortik haratago materiala ezagutu nahi baduzue, hemen daukazue katalogoa eskura:

Esan beharra dago lana ez dela erraza izan. Taldekideok sor-minetan ibili garela esan ohi dut; horrek dakartzan gauza eder eta gogor guztiekin! Talde zabalago baten baitan bada ere, Aritz Larreta eta Ane Jauregiren izenak aipatu gabe ez nuke artikulu labur hau bukatzerik nahi, matematikaren garapenean hirurok ibili baikara pausuz pausu, jardueraz jarduera sortu eta sortu, lorpenak ospatzen eta momentu zailetan penak partekatzen. Milesker biei eta baita KIMU sortzeko elkarrekin lanean ari garen taldeko kide guztiei ere, bihotzez!

Eta, hemendik aurrera zer? Bada, KIMU sortzeko trenean bigarren geltokira bidean jada bagaudenez, segi dezagun gure poz, ilusio eta, baita ere minekin, hurrengo urratsak emanez. 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/05/03/kimu-a-loratzen-denean/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.