5. urteurrena matematiketan.eus-ena

2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue! 

Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu:

Ikusi duzue interes gehien pizen duen gaia biderketena dela, ezta? Kuriosoa!

Ño! Hau guztia, matematikaren inguruan eta euskaraz! Ez da oso egokia nik neuk esatea, baina begirada atzera bota eta satisfakziozko irribarrea ateratzen zait, zer esango dizuet ba!

2016tik hona nire amets asko bete ahal izan ditut, gainera.

Nire etxeko haundi eta jada ez hain txikiekin gozatzen jarraitu ahal izatzea, bata. (eta hasarretzen eta pazientzia galtzen ere bai; ez pentsa!)

Ikastolan ikasleekin eta lagun ere baditudan lankideekin gustura eta bihotzetik lanean jarraitzea biga. (eta nekatzea, eta han ere pazientzia galtzea ere bai, ez pentsa!)

Matematikaren gaian eremu ezberdinetan eragiten ari naizenaren sentsazioa izatea, higa: Ikastolen Elkartean eman ahal izan dut gehien; bai formazioetan eta baita Kimu proiektuaren sorreran parte hartzen ere; Huheziko magisteritza fakultatean, zenbait guraso eskolatan, Berritzeguneren baten, Hik Hasiko udako jardunaldietan eta zenbait eskolatan ere egon ahal izan naiz. (eta maletekin aurreta eta atzera ibiltzeaz aspertzea eta hainbat eskaerei penaz ezetz esatea eta formazioetan esandakoetatik geletan ikusten ditudanera dagoen aldearekin amorratzea ere bai, ez pentsa!)

Batez ere, eta orotara, esan dezaket urte hauetan nik neuk ikasten jarraitu dudala. Nire ikuskera  betetzen eta osatzen. Jende interesgarri asko ezagutu dut bidean. Ekarpen interesgarriak jaso ditut hainbatengandik. Hori bai ikasi baitut: iturri ezberdinetatik edaten; tamaina ezberdineko tragoak hartuz gainera. Batzuk aurrez aurre ezagutu ahal izan ditut eta momentu askotan sareetan aurkitu ditut jende, talde eta leku interesgarriak.
Izenak emateak berarekin dituen arriskuekin, hobe esan gabe geratzea! Jaso bezate, baina, lerro hauekin batera, nire eskerronik beroena den-denek!

Hemendik aurrera zer? Bada, lanean jarraitzea. Hitzez hitz, desafioz desafio, materialetik materialera eta jolasetik jolasera.

Zuek, irakurleok, segi hor. Behar zaituztet, honek guztiak martxan jarraitu  behar badu. Gure haur eta gazteek merezi dute. Eta guk geuk ere bai, bidelagunok, gurasook, irakasleok; merezi dugu sentsazio onekin jardutea. Lan matematiko interesgarri, aberatsgarri eta dibertigarria egiten ari garenaren sentsazioa izatea, alegia.

Aurrera bolie!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/

2 comments

    • Begoña on 18th urtarrila 2021 at 8:19 am
    • Reply

    Zorionak, Leire:
    Zuk esan duzu matematikaren inguruan eta euskaraz. Erreferente bat izatea lortu duzu.
    Mila esker

    1. Mil-milesker, Begoña.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.