DA! Durangon, Taupada matematikoak

Durangoko Azokan, aurten bertsio birtualean, beste aukera literario eta ludiko asko eta askoren artean, badaude bi, modu berezian azpimarratu nahiko nituzkeenak. 

HHko zein LHko lehenengo urteetan etxean zein ikastetxeetan zein ludoteka zein udalekutan DERRIGORREAN eskura izan beharrekoak direlako ekarri ditut hona. 

KONTA-KONTARI kartei buruz ari natzaizue:

Karta-sortak izaki, makina bat jolas egiteko aukera ematen dute. Ohiko karta-sortek adina, hasteko: seikotan, briska, gerra, eskoba, txintxon…

Umeen edo bidelagunen sormen gaitasunari hegoak emanez gero, berriz, HHko edo LHko urteetan lantzekoak diren eduki matematiko gehienak karta hauekin landu ahal izango dira: Kontaketak, subitizazioak ordenazioak, binaka jartzeko ariketak, eragiketak, kopurua eta grafia lotzeko jarduerak, eta abar luze bat.

Ikaslelkar-ek argitaratu ditu aurten, Kimu LH bildumaren baitan.

Animatu eta eman zuen taupada propioa euskal kulturaren geltokia den Durangoko Azokari!

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/12/06/da-durangon-taupada-matematikoak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.