LHko haundienek HHko gazteagoei egiteko oparia

Ondoren ikusiko duzuen bideoan eskulana egiteak berak duen balioaz gain, espazioa, gorputz geometrioak eta hauen planuko proiekzioa eta eraikitzean erabilitako materialaren arabera, gorputzen barruko izaeraekin zerikusia  duten gaiak azaleratu eta landu daitezke. Are gehiago aberastu daiteke lana, gainera, kutxak neurri jakin batzuk izan beharra gehitzen badiogu. 

Eta, orain, proposamena: Zer iruditzen zaizue LH 6 edo DBH1en lan hau egin (eta berarekin datorren lanketa) eta txikiagoei egiteko moduko oparia eraikitzen badugu?

Taldean egin beharrekoak izango lirateke:

Hasierako fasean: 

  • Egin beharrekoen eta eraiki beharrekoaren materialen aurreikuspena egin

Garapen fasean:

  • Garapen lauetatik gorputzak sortu
  • Proiekzio ezberdinak aztertu (Hemen abiatu daiteke gorputzen analisia, sakontasun ezberdinekin)
  • Inguruko (etxea, kalea, ikasgela) gorputzak identifikatu eta haien ezaugarriak aztertu eta garapen lauak eta proiekzioak marraztu.
  • Gorputzen barruko espazioari buruz jardun. Trinkoa izanez gereo, hutsunea eukiz gero, masa, barruko espazioa… 

Bukaerako fasean:

  • Eskulana egiteko gorputzak aukeratu, proiekzioak aukeratu eta bideoan agertzen denaren arabera eraiki eta oparia egin!!

Ea, bada, animatzen zareten lanketa honi heltzera!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/05/lhko-haundienek-hhko-gazteagoei-egiteko-oparia/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*