Koma gora eta urpekontzia behera

Egun batzuk dela artikulu bitxi honen berri izan nuen twitterren; ingelesez idatzita dago eta canada.com helbidean publikatu zuten 2013an. Artikuluak atentzioa emanda, gaiaren inguruan apur bat gehiago begiratzen hasi naiz eta arazo bera aipatzen duen beste hau ere aurkitu dut, oraingoan gazteleraz)

Artikuluaren arabera Espainian eraiki zuten S80 urpekuntzia. Kalkuluetan hamartarretan “komak” gaizki kokatzeagatik-edo (ez du akatsa non edo zergatik izan ote zen gehiago zehazten), behar zena baino 70 tona astunagoa eraiki omen zuten. Ondorioz, ez omen zen flotatzeko gai. Harrigarria!!

(AP Photo/ Navantia)

Kontua da pisuaren eta flotagarritasunaren gaia konpontzeko erremedioa urpekuntzairen luzera aldatzea izan omen zela. 70m luze izatetik 80m luze izatera pasatu zen, beraz. Arazoa bukatu zela uste al duzue? Ez ba!

Hain luzea geratu zitzaien urpekuntzia ezen ez baitzen sartzen Cartagenako portuan zegokion lekuan. Azken honen berri urte batzuk beranduago eman zuten hemen ikusi dezakezuen bezala.

antena3.com helbidetik hartutako irudia

Harrigarria x harrigarria= harrigarria2 !!!!

Nola liteke hain lan garestien aurrean garantia gehiagorekin ez jokatea, ezta? Horixe izan da buruan ibili dudan ideia, noski. Hala ere, haratago arakatzea ere pensatu dut eta hara non aurkitu ditudan beste 10 akats historiko hauen kontuak ere: Hubble teleskopio miopea espazioan, pulgada eta sistema hamartarrarekin gaizkiulertuak direla eta Marteren aurka talka egin zuen zunda, asimetrikoa zen itsas ontziaren urperatzea… Denetarik aurkituko duzue bertan.

Zertarako ekarri dudan gai hau hona? Bada, kalkuluak erabat zehatzak izatea edo gutxi gorabeherako estimazioak izatea, noiz bata eta noiz bestea garrantzitsuak diren jakitea ikaragarri inportatea baita matematikan kalkuluak, magnitudeak eta unitateak erabiltzen direnean.

Gelarako ezabaidagai interesgarria iruditzen al zaizue? Hemen duzue, bada, amua. Heldu iezaiozue eta ea zuek ere ni bezain txundituta geratzen zareten!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/03/01/koma-gora-eta-urpekontzia-behera/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*